Prentsa Oharren banner

Alkateak amaiera eman dio Euskadiko Familia Enpresen Elkartearen urteko batzarrari

Taldea duela bi urte sortu zen, eta berrogeita hamar enpresatik gora dira bazkide

AEFAME-Euskadiko Familia Enpresen Elkarteak urteko batzarra egin du gaur goizean. Gorka Urtaran alkateak eman dio amaiera bilerari; ekitaldian 50 urtetik gorako ibilbidea duten Euskadiko familia enpresei aitorpena adierazi zaie.

Orotara ehun agente sozioekonomiko inguruk hartu dute parte: elkarteko enpresak, sustatzaileak, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko familia-enpresari buruzko katedrak, eta CONFEBASK-Euskal Enpresarien Konfederazioko kideak.

Alkateak azpimarratu du ezinbestekoa dela familia-enpresek Gasteizko ekonomiari eta Euskadikoari oro har egin dioten ekarpena aitortzea. AEFAMEk bi urte bestetik ez du, eta Euskadin 53 enpresa dira bazkide. “Familia-enpresa eta enpresa-familia gure gizartearen egitura ekonomikoaren ardatza izan dira, dira eta izango dira, eta aurrerabidearen eta aberastasunaren berme”, adierazi du Gorka Urtaranek.

Share