Prentsa Oharren banner

Udal Musika Bandak 25 emanaldi eskainiko ditu “Musika aire zabalean” zikloaren barruan

Lehenengo emanaldia bihar izango da, maiatzak 5, eta urriaren 12ra iraungo du zikloak

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, Udal Musika Bandaren zuzendari Hilario Extremianak, eta zuzendariondoko Iker Olazabalek “Musika aire zabalean” zikloaren lehen edizioa aurkeztu dute gaur; orotara 25 emanaldi eskainiko dituzte, bihartik, maiatzak 5, urriaren 12ra arte.

Cantok azaldu duenez, “Bandak beti egin ditu emanaldiak aire zabalean, baina aurten guztiak, tradizionalak zein berrikuntzak, zikloa batean bildu nahi izan ditugu, batasun zentzua ematearren, horixe baita Bandaren helburuetako bat, musika kalera eta hiriko txoko guztietara zabaltzea, herritarrak zaletu daitezen, haien adina edozein delarik”.

Aurtengo berrikuntzak leku hauetan entzun eta ikusi ahalko dira: San Martin auzoan, ekainaren 16an; Zabalganean, uztailaren 16an, eta Andre Maria Zuriaren plazan, ekainaren 21ean (Musikaren Nazioarteko Eguna). Gainera, ekainaren 23an “Bandtzaldia” izeneko ikuskizunean parte hartuko  du, Aiko taldearekin eta Folklore Akademiaren batera: dantza errepertorioa interpretatuko dute, erromeria bat irudikatuz, eta publikoak entzuteaz gain dantzan aritzeko aukera izango du.

 Díptico Música al Aire libre

Share