Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 maiatza 2017 11:25

27 elkarteren artean 180.000 euro banatuko dira, jardueretarako eta funtzionamendurako

Isabel Martínez zinegotziaren ardurapean dagoen Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak udalerriko auzo elkarte eta federazioentzako diru-laguntzen eta bestelako baliabideen deialdi publikoa ebatzi du.

27 elkarte edo federazioren artean banatuko dira haien lana betetzeko aurreikusi den 180.000 euroko aurrekontua. Laguntzak emateko —txikiena 4.000 eurokoa eta handiena 9.250koa— aurkeztutako programazioa eta balioespen teknikoa hartu dira kontuan.

Nabarmendu beharra dago “diru-laguntza jasotzeko datuak Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan eguneratuta edukitzeko baldintza bete beharko” dela, Isabel Martínezek arloko batzordean iragarri zuen bezala, eta esleipenaren laugarren puntuan jasota dagoenari jarraituz.

Izapide hori egiteko hilabeteko epea emango da. Herritarren Partaidetzaren Zerbitzuak aholku emango die datuak Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian eguneratu nahi dituzten elkarteei, 945 161687 telefonoan edo asociacionismo@vitoria-gasteiz.org helbidean.

Share