Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 maiatza 2017 13:25

Datorren ostegunean, maiatzak 11, Europa jauregian saio bat egingo da Kudeaketa Aurreratuko Programa lehenengoz aurkezteko plangintza estrategikoaren bitartez hobetu nahi duten enpresei. Lehiakortasuna hobetzeko gakoak azalduko dira, estrategiaren bidez beren kudeaketa hobetu duten enpresen esperientzia praktikoak erakutsiko, eta, azkenik, Kudeaketa Aurreratuko Programa zehatz-mehatz aurkeztuko da. Programak prestakuntza praktikoa eta orientabide indibidualizatuak eskaintzen dizkie enpresei, kudeaketa profesionalizatu eta balio erantsia irabaz dezaten.

“Estrategia eta kudeaketa aurreratua enpresa handientzako kontzeptuak direla ematen du, baina jardunaldi horren bidez erakutsi nahi dugu ia edozein jardueratan aplikatu daitezkeela.  Etorkizunera begiratzea, planifikatzea eta lehentasunak ezartzen jakitea funtsezko alderdiak dira enpresa-proiektu bat arrakastaz garatzeko. Kudeaketa aurreratuko programaren xede nagusia horixe da, enpresei lan egiteko modu hori ezagutaraztea”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Enpresei Kudeaketa Aurreratuko Programa aurkezteko jardunaldia 09:30etik 12:00etara egingo da. Doakoa da, aldez aurretik izena emanda eta egiaztuta.

Informazio gehiago: Kudeaketa Aurreratuko Programaren aurkezpena

Share