Prentsa Oharren banner

Europa jauregian Arabako Abokatuen I. Biltzar Juridikoa egiten ari da, eta bertan 170 parte-hartzaile bildu dira

 

 

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaran alkateak inauguratu du gaur goizean Arabako Abokatuen I. Biltzar Juridikoa,  zeina Arabako Abokatuen Elkargoak antolatu baitu, besteak beste, Abokatuen Kontseilu Nagusiaren babesarekin.

Hauek izan dira buru ekitaldian: Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiko lehendakari Victoria Ortega, Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakari Juan Luis Ibarra, Justizia Auzitegi Nagusiko goi mailako fiskal Mª del Carmen Adán, Arabako Abokatuen Elkargoko dekano Javier Pascual, eta Lan eta Justizia sailburu Mª Jesús Carmen San José.

Bi egunez, Gasteizen bildutako 170 parte-hartzaileek jurisdikzio ezberdinekin (zibila, penala, administratiboa, merkataritzakoa eta lanekoa) lotutako gaurkotasun-gaiak landuko dituzte biltzarrean.

 

Share