Prentsa Oharren banner

Gasteizko Udalak Film Officerentzako espazio berria estreinatu du udalaren web-orrian


 

 

 

 

 

 

 

  • “Web berri honen bidez eraginkortasun handiagoz erantzun nahi diegu Gasteiz agertokitzat aukeratzen duten  era guztietako filmaketen beharrei”, adierazi du Nerea Melgosak

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak Vitoria-Gasteiz Film Officeren web-orri berria aurkeztu du, berriro diseinatu baita. Orain ikusizko eduki gehiago du, lau fitxaren bidez egituratutako menu nagusia, hirian filmatzeko informazio erabilgarria lortzeko zenbait sarbide eta esteka interesgarrien berariazko atala.

“Web berri honen bidez ikus-entzunezko askotariko ekoizpenak egiteko agertoki bikaina den hiria erakutsi nahi dugu, txoko ezberdin ugari baititu, eta paisaia naturalak hurbil. Gainera, gure asmoa da Film Officeren web-orria sektoreko enpresa, zerbitzu lagungarri eta profesionalak bildu eta haiekin harremanetan jartzeko direktorioa bihurtzea.  Gasteizen ikus-entzunezkoen alorreko zenbait sormen-industria dugu, eta profesional ezin hobeak, eta haien aldeko apustu sendoa egin nahi dugu”, la señalado Nerea Melgosa.

Vitoria-Gasteiz Film Office Gasteizko Udalaren zerbitzua da, hirara filmaketak erakartzeko, horiek aberastasuna sortzen eta Arabako ikus-entzunezkoen industria sendotzen lagunduko baitute. Filmaketen agertoki bihurtu daitezkeen hiriko kokapen esanguratsuenak erakusteari garrantzi handia eman zaio.

  • Hori dela eta, Lekuen gida osoa sortu da, hiriko kanpoaldeko eta barrualdeko espazioak eta lurraldearen aniztasuna erakusteko.
  • Horien artean, Arabako Teknologia Parkean duten kroma platoa (6 metro garai) nabarmendu behar da, eta Google-n  Street View baliatuz ikus daitezkeen txokoak, ekoiztetxeek espazioak errazago aurkitu eta ikus ditzaten.
  • Era berean, hiriko ondare historikoa erakusteko berariazko atala sortu da, Erdi Aroko hiri gisa kokatzeko eta edozein garaitako istorioak garatzeko agertoki bikain gisa sendotzeko.

 

Ikus-entzunezkoen industria

Leku zinematografikoenak erakusteko asmoz Vitoria-Gasteiz zinema hiria atala sortu da; bertan hirian egin diren filmaketak, horien argazkiak eta making of-aren bideoak sartu dira, hirian dauden askotariko kokapenak ikuspegi funtzionalago batez azaltzeko.

Bestetik, Film Officeren web-orri berriak eskualdeko ikus-entzunezkoen industria sendotzeko xedea du. Horrekin lotuta, Produkzio gida sortu da, ikus-entzunezkoen sektoreko enpresek, profesionalek eta zerbitzu lagungarriek izena eman dezaten nahi dutenean.

Hartara, sektorearen datu-base osoa lortu ahalko da, baldintza zorrotzeneko produkzioei ere erantzun ahal izateko baliagarria. Hiriko ikus-entzunezkoen sektorearen eta Gasteiz filmatzeko platotzat aukeratzen duten eta era guztietako baliabide tekniko eta artistikoak behar dituzten ekoiztetxeen arteko lotura izan

Argibide gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/hizkuntzakluba

 

Share