Prentsa Oharren banner

Gaurtik aurrera, doako wifi publikoa izango da Espainia plazan eta autobus geltokian

Gaurtik aurrera, doako wifi publikoa izango da Espainia plazan eta Lakuako autobus geltokian. Atari baten bitartez sartu ahalko da, erabiltzaile-kodea eta pasahitza idatziz, eta horretarako mugikor-zenbaki bat edo posta elektroniko bat eman beharko da. Interneterako sarbide publikoa erabili nahi dutenek wifi-VG-free izeneko sarea bilatu beharko dute.

“Wifi gune berri horiei esker, autobus-geltokira iristen denak internetera konektatzeko bide izango du, esate baterako, egonaldia erraztuko dion hiriari buruzko informazioa bilatzeko. Udaletxearen aurretik dabiltzanek ere gauza bera egin ahalko dute. Informazioa eskuratzeko bitarteko bikaina izango  da, eta herritarrei kontsultak eta tramiteak egiten lagunduko die”, azaldu du Udal administrazioaren zinegotzi Carlos Zapaterok.

Zerbitzu berriaren banda-zabalera mugatua da, ezin baita 256 Kbps baino gehiago doan eskaini, Balore Merkatuaren eta Konpetentziaren Batzordeak —Espainian telekomunikazioen sektorea arautzen duen agintea— ezarritako betebeharrak betetzeko.

Bi sarbide horietaz gain, gaur egun 40 udal eraikinetan zeuden wifi guneak, batzuetan publikoarentzat eta beste batzuetan udal langileentzat. Multzoan sartzen azkenak 15 zentro soziokulturalak izan ziren, urtarrilean.

Share