Prentsa Oharren banner

Udalak 20 proposamen jaso ditu hirian bizikidetza, dibertsitate funtzionala eta giza eskubideak lantzeko

Bizikidetza Zerbitzuaren deialdia sendotu egin da, eskabideen kopurua biderkatu egin baita bigarren urtean

Gasteizko Udalak 20 proposamen jaso ditu hirian bizikidetza, dibertsitate funtzionala eta giza eskubideak lantzeko, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak bigarren urtez jarraian egin duen laguntza-deialdiari erantzunez. Udalak 65.000 euro bideratuko ditu hautatzen diren proiektuetara.

Une honetan proposamenak aztertzen ari dira, oinarriak betetzen dituzten egiaztatzeko, udalaren gainerako laguntza-deialdietan bezala. Deialditik kanpo geratuko dira Gasteizko udalerriaren barruan garatzen ez diren proiektuak, edo bizikidetza izan ezik bestelako helburuak dituztenak (izaera sozialekoak, kulturalak, kirolekoak, erlijiosoak, politikoak…), edo Gasteizko Udalak onartutako hainbat zeharkako udal planei kalte egin diezaieketen jarduerak sartzen dituzten proiektuak.

“Aurtengo  deialdiak agerian uzten du bizikidetzaren aldeko erantzun gero eta positiboagoa, Gasteiz pertsona guztiak elkartzeko gunea izan dadin. Urte bakarrean bikoiztu egin da elkarteen kopurua, eta Bizikidetza Planak barne hartzen dituen hiru ardatzekin zerikusia duten proposamenak egin dituzte: bakea eta giza eskubideak,  dibertsitate funtzionala eta kulturartekotasuna”, nabarmendu du Bizidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak.

Elkarte hauek aurkeztu dira: Asociación Talur; Harresiak Apurtuz; Asociación Down Araba – Isabel Orbe;  INSOLA Asociación de Inserción Social Reeducativa; AAVV Salburua Burdinbide; Fundación ADRA; Asociación Colombia Euskadi; Asociación Autismo Araba – Tearaba Elkartea; Asociación de mujeres WAYRA; Asociación de Mujeres en la Diversidad; Asociación Cultural Ortzai; ETXERAT A.E., Konponbidearen eta Giza Eskubiden aldeko Sare Herritarra Elkartea; Asociación para la integración social – Montes Solidarios; Save The Children; Asociación Cultural Ecuatoguineana – CEIBA, en consorcio con Asociación Colectivo BACH; Kalimba, música y solidaridad; Cruz Roja en Álava, Asociación AMAPASE, eta Eginaren Eginez.

 

 

Share