Prentsa Oharren banner

López de Munainek Gosearen kontrako II. Konferentzian hartuko du parte Madrilen, eta Udalak elikadurarako eskubidea bermatzeko dituen baliabideak azalduko ditu

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek Gosearen kontrako II. Konferentzian hartuko du parte bihar, Madrilen. Biltzarraren bidez agerian jarri nahi da Udalek duten zeregina, eta elikadurarako eskubidea pertsonen oinarrizko eta funtsezko eskubidetzat indartzen duen lege-esparrua sustatzeko beharra.

López de Munain Udalak elikadurarako eskubidearen alde foroan izango da,  beste hauekin batera: Madrileko alkatea, Manuela Carmena; Bartzelonako Udaleko Gizarte Eskubideen zinegotzia, Laia Ortiz; Valentziako Udaleko Gizarte Zerbitzuen zinegotzia, Consol Castillo, eta FAOren Espainiako ordezkari berezia, Ignacio Trueba. Javier del Pino kazetaria arituko da moderatzaile.

Gosearen kontrako II. Konferentzian, esklusio-, premia- edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonei elikadura bermatzeko zereginetan Gasteizko gizarte-zerbitzuetan metatutako esperientziaren berri emango da: “aukera ona izango da Udalak alor horretan duen zeregina azaltzeko, eta egiten ari garen guztia ezagutarazteko, esaterako, udal prestazioen ordenantza berria lantzea edo beste entitate eta erakundeekin ditugun hitzarmenak gosearen tragediari aurre egiteko“.

Gasteizko Udalak zenbait zerbitzu eta baliabide ditu elikadurarekin lotuta: oinarrizko estaldura, Babesgabetuen gizarte jantokiarekiko hitzarmena, janaria etxera eramateko zerbitzua edo adinekoentzako jantokiak.

Share