Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 uztaila 2019 11:00

Uztailaren 20an izango da Gasteizko Udalak antolatzen duen Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren XIII. edizioa.

Parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute uztailaren 8tik 18ra bitartean, biak barne, udalaren web-orriaren bitartez, edo 010 telefonora deituz (Gasteiztik kanpo deituz gero: 945 161100) edota lehiaketaren egunean bertan 55 parte hartzaile izan arte.

Identifikatzea, zigilatzea eta euskarrien zenbaketa 09:00etatik 10:00etara izango da antolakuntzak Santa Barbara plazan jarriko duen karpan

Aurtengo gaia “XXI. mendeko hiri-bilbearen berroneratzea” da, hiriari gune atseginago eta zabalagoak emateko, hego-zabalgunean egindako azken eraberritzei buruzkoa.

Larunbat goizean zehar ikusi ahal izango dituzte gasteiztarrek lehiaketan parte hartzen duten artisten lanak Santa Barbara plazan, Berpizkundearen plazan, Babesgabetuen Andre Mariaren plazan, Herrandarren kalean, Pío XII.aren kalean, Jesús Guridi kalean, Aiala Kantzilerraren kalean, Angulema kalean eta Bake kalean. Bukatutako lanak 17:00ak baino lehen aurkeztuko dira, eta 19:30ak arte egongo dira ikusgai Santa Barbara plazako pergolapean. Ondoren, epaimahaiaren erabakia jakinaraziko da. Lehenengo saria 1.600 eurokoa izango da; bigarrena, 1.400 eurokoa; eta hirugarrena, 1.200 eurokoa. Horrez gain, 500 euroko 2 accesit emango dizkiete sarituak izan ez diren bertako artistei.

Udalaren web-orrian argitaratuko da sarituen zerrenda. Saritutako lanak, baita accesita eskuratzen dutenak ere, Gasteizko Udalaren jabetza izatera pasako dira.

Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa

 

Share