Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  24 uztaila 2019 15:30

Osteguna, uztailak 25 

  • Alkate Gorka Urtaran, alkateorde Ana Oregi eta Felipe Garcia, eta Udal Administrazioko zinegotzi Borja Rodríguez Upelen Lasterketako sari-banaketan izango dira 10:30ean, Espainia plazan.
  • Alkate Gorka Urtaran, alkateorde Ana Oregi, eta zinegotzi Estibaliz Canto, Amaia Barredo eta Miren Fernandez de Landa Santiago Eguneko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokan izango dira 11:30ean, Arabako Unibertsitate Campusean.
  • Santiago Eguna dela eta, alkate Gorka Urtaran, alkateorde Ana Oregi eta Iñaki Gurtubai, eta Udal Administrazioko zinegotzi Borja Rodríguez Centro Gallegok antolatu dituen ekitaldietan izango dira 12:00etatik aurrera Santa Maria katedralean eta Iparraldeko parkean.
  • Alkate Gorka Urtaran eta alkateorde Ana Oregi ASAFESek antolatu duen txoripintxo solidarioan izango dira 12:00etan.
  • Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López nesken eskupilota eta gomazko pala partidak ikusten izango da Ogeta pilotalekuan, 18:00etatik aurrera.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:16

Gaur arratsaldean hasiko dira banatzen haurrak identifikatzeko eskumuturrak gizarte etxeetan, kalean umerik galtzen bada errazago aurkitzerik izan dadin; izan ere, jaietan jendetza handia dagoen lekuetan horrelakoak gerta daitezke, erraza delako umeak zein gurasoak edo tutoreak despistatzea.

Sustorik ez hartzeko, helduak lasai ibiltzeko eta umeei momentu txar bat aurrezteko, Udaltzaingoak umeentzako 10.000 eskumuturreko egin ditu, bertan umearen ardura duen helduaren telefono-zenbakia idatzi eta azkar lokalizatzerik izan dezaten ezusterik gertatuz gero.

Uztailean gizarte etxeetan banatuko dira eskumuturrekoak. Abuztuan itxita egon ohi dira, oporrak direla eta; horrenbestez, Udalaren Turismo Bulegoan jarraituko dute eskumuturrekoak banatzen.

Estatistikak

Udaltzaingoak dituen datuen arabera, iaz 79 ohar jaso zuten kalean umeren bat galdu zelako, zeinak denbora gutxira aurkitu baitzituzten.

Aurten, eta orain arte, 46 alditan eskatu da Udaltzaingoaren laguntza arrazoi beragatik.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:45

Udaltzaingoaren Agenteek bart gauerdian 34 urteko gizonezko bat atxilotu dute indarkeriaz lapurreta-delitua egiteagatik.

Gertaerak Zerkabarren kalean izan dira. Lekukoek kontatutakoaren arabera, bi gizonezkoren arteko borroka batekin hasi zen dena. Horietako batek ihes egin zuen bertatik, eta besteak atzetik jarraitu nahi izan zion. Hura harrapatu nahian, neska gazte bat jo eta patinetea kendu zion, eta ondorioz, neska lurrera erori eta zenbait zauri jasan zituen. Gertaeren lekuko izandako beste herritar bat hari laguntzera joan zen, eta azkenean ibilgailua eramatea eragotzi zuen.

Anbulantzia batek 28 urteko emakumea artatu zuen, eta gero ospitalera eraman zuten. Laguntza eskaini zion herritarra ere ospitale batera eraman zuten poliziaren patruila batean, atxilotuarekin izandako borrokaren ondorioz lesio batzuk izan zituelako.

Gertaera horiek ikusita, udaltzainek atxilotu egin zuten erasotzailea, toki horretan geratu baitzen, eta gaur goizean aske utzi dute, Guardiako Epaitegian izapide egokiak abiarazi ondoren.

Istripuak

Azkeneko 24 orduetan 19 istripu erregistratu dira, eta horietan pertsona bat zauritu da.

Atzo goizeko lehen orduan, bi autok elkar jo zuten Maite Zuñiga kalean. Talka horren ondorioz, gidarietako bat, 49 urteko gizonezkoa, zaurituta geratu zen, eta anbulantzian eraman behar izan zuten Santiago Ospitalera.

Udaltzaingoak 25 salaketa erregistratu zituen Agirrelandako egoitzan.

Erreskate bat mendian

Suteen Prebentzio eta Itzalketarako nahiz Salbamendurako Zerbitzuak (SPEIS) bero-kolpe bat jasan zuen pertsona baten erreskatean esku hartu zuen atzo 14:08ean, Oto Goikotik hurbil dagoen mendi batean gazte-talde batekin mendi-ibilaldi bat egiten ari zela. Suhiltzaileak iritsi zirenean konorterik gabe zegoen eta Ertzaintzaren helikopteroan eraman behar izan zuten.

 

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:11

Turismo Bulegoan formatu handiko 500 ale banatuko dira

 

Gasteizko Udalak 2019ko Andre Maria Zuriaren ohorezko jaien programaren 30.000 ale baino gehiago jarriko ditu herritarren eskura.

Eskuko programaren 20.000 ale hiriko kioskoetan banatu dira, eta beste 10.000, gizarte etxeetan, Goiuri jauregian, San Martineko udal bulegoetan eta Turismo Bulegoan.

Horietaz gain, formatu handiko 500 ale banatuko dira, Turismo Bulegoan denak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:42

Gaur eguerdian ireki ditu ateak Andre Maria Zuriaren jaietako azokak, Santa Barbara plaza berrituan, abuztuaren 9ra arte.

Kokalekua da aurtengo azokaren berritasun nagusia, Senda ibilbidea eta Musikaren ibilbidea utzita hiriguneko beste leku batera aldatuko baita.

Enpleguaren, Merkataritzaren eta Biltzarren zinegotzi Felipe Garcíaren ustez, “kokaleku berria hobekuntza nabarmena da, erdialderago baitago eta irisgarriagoa baita eta, beraz, erakargarriagoa herritarrentzat. Horri saltoki eta produktuen eskaintza handia gehituz gero, nahitaez joan beharreko lekua dela esan dezakegu”.

Azokara hurbiltzen direnek 40 saltoki aurkituko dituzte, eta askotariko artisau produktuak: eskuz margotutako jantziak, larruzko eskulanak, eskuz egindako bitxiak, lamina ilustratuak edo material birziklatuz egindako osagarriak.

“Gainera, merkatariak leku askotakoak izan arren, % 35 Gasteizkoak dira, beraz, bertako artisauen ordezkaritza handia dela esan daiteke”, azaldu du Felipe Garcíak.

Ordutegiak

Andre Maria Zuriaren jaietako azoka 12:00etatik 14:30era eta 16:30etik 02:00etara egongo da zabalik gaur.

Uztailaren 25etik abuztuaren 3ra arte, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 22:00etara irekiko dira saltokiak.

Abuztuaren 4tik 8ra, berriz, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 01:00etara.

Abuztuaren 4tik 8r, berriz, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 01:00etara.

Abuztuaren 9an, azkenik, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 02:00etara.

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:24

Alkate Gorka Urtaranek eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok Andre Maria Zuriaren Kofradiaren ordezkari batzuk —Ricardo Sáez de Heredia abadea buru zutela— hartu dituzte gaur goizean udaletxean.

Urtero bezala, alkatea eta Kultura arduradunak Gasteizko jaien aurreko bilera egin dute kofradiako kideekin. Izan ere, talde horrek Andre Maria Zuriaren ohorezko hainbat ekintzatan parte hartzen du, eta horietako batzuek jendetza handia biltzen dute, hala nola Farolen Prozesioa eta Egunsentiko Arrosarioa .

Abadeak kofradiak argitaratzen duen “La hornacina” aldizkariaren ale bat eman die Gorka Urtaran eta Estibaliz Cantori; alkatearen agurraz gain, Txema Blasco aktore gasteiztarraren deskribapena, 5. Misterio Pozgarriaren garraiolariei buruzko erreportajea, Andre Maria Zuriaren koroei buruzko informazio osoa eta abar barne hartzen ditu aurtengo aldizkariak.

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:36

Zerbitzua 2019ko abuztuaren 4an hasiko da.

Jaietan garraio publikoaren erabilera sustatu nahi dugu, bai eta emakume eta 18 beherako pertsona guztiak etxera gauez segurtasun osoz itzuli ahal izatea bermatu ere”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta TUVISAko lehendakari Amaia Barredok.

Eskaripeko Gautxori mapa

TUVISAk Gautxori linea guztietara zabalduko du eskaripeko geraldien zerbitzua, emakume eta adingabeei zuzendua “Garraio publikoaren erabilera sustatu nahi dugu gaueko aisialdiari lotuta, bai eta emakume eta gazte guztiek etxera segurtasun osoz iritsi daitezen bermatzea ere. Zabalganeko linean egindako proba pilotuak onarpen ona izan du, eta emakumeek eta adingabeek asko eskertzen dute sistema hau. Orain Gasteizko auzo guztietara zabaltzeko moduan gaude”, azaldu du gaur goizean Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta TUVISAko lehendakari Amaia Barredok. Proposamena TUVISAren hurrengo kontseilura eramango da, uztailaren 30n.

Garraioko udal enpresak bi aukera eskainiko ditu erabiltzaile gazteek eta emakumeek beren etxetik ahalik eta gertuan jaitsi ahal daitezen autobusetik. Eguneko lineetan dagoeneko funtzionatzen duten geltokietan (Gautxori normalean ez dira erabiltzen) eta  horien arteko leku seguruetan jaitsi ahal izango da.

Eskaripeko geraldien zerbitzua iazko Andre Maria Zuriaren jaietan hasi zen eskaintzen, proba pilotu gisa, Zabalganeko G3 linean. Ordutik hona 404 bider baliatu zian da, 112 gautan. “Erabileraren batez bestekoa aukera bera eskaintzen duten beste hiri batzuetakoaren antzekoa da: erabilera guztien % 1,5ekoa”, azaldu du TUVISAko lehendakariak. Zerbitzuaren erabilera irregularra da. Geraldi-kopuru handieneko hilabetea iazko abuztua izan zen (jaiekin bat), 86 geraldi guztira. Kasuen % 95,56an erabiltzaileak emakumeak izan dira.

Urte honetan zehar, TUVISAko zenbait teknikarik Gautxoriko linea guztiak aztertu dituzte, banan-banan, linea bakoitzean eskaripeko geraldiak egiteko leku egokienak definitzeko. Horrez gain, eskuliburu bat osatu da gidariei laguntzeko. Gaur egun gaueko boist linea daude: G1 Lakua-Abetxuko; G2 Adurtza-Salburua; G3 Armentia-Zabalgana; G4 Sansomendi-Lakua eta G6 Salburua-Aranbizkarra. Ostiral, larunbat eta jai bezperetan ibiltzen dira. Helbide honetan aurkitu daiteke infiormazio osoa: www.vitoria-gasteiz.org/TUVISA.

 

 

Nola erabili zerbitzu berria?

Autobusetik jaistea beti segurtasun egoeran egingo da, betiere espaloiren bat dagoen lekuren batean. Jaitsi nahi duenak berariaz eskatu beharko dio gidariari, geratu nahi duen tokiaren aurreko geltokian, eta autobusaren aurreko atearen parean geratuko da, bertatik irteteko.

Ibilgailuak ezingo dira gelditu izkina, bidegurutze nahiz bidebanatze batetik 5 metro baino gutxiagora, ezta irlatxo, erdibitzaile, trenbide-pasagune, bizikleta-pasabide, oinezkoen pasabide eta espaloi beheraguneetan ere. Zubi eta pasabide jasoetan nahiz horien azpian ere ezingo dira gelditu. Autobusek ezingo dituzte ibilgailuak eraikinetara sartzeko pasabideak oztopatu, horiek behar bezala seinaleztatuta badaude, ezta pertsonak eraikinetara sartu nahiz horietatik ateratzeko erabilera normala oztopatu ere. Zirkulatzen ari diren gainerakoen ikusgarritasuna oztopatzen duten lekuak ere saihestuko dira. Alabaina, zalantzazko egoeretan, gidariaren irizpideak izango du lehentasuna.

Gurpil-aulkian dabiltzanek ere izango dute eskaripeko geraldia eskatzeko aukera. Gidariak baloratu eta erabaki beharko du eskatutako lekuak arrapala jaisteko beharrezko baldintzak betetzen dituen edo ez, eta ezezkoan leku alternatiboren bat proposatuko dute.

 

Linea bakoitzeko eskaripeko geraldien xehetasuna:

G1

Eguneko geltokiak:

 

Gasteiz hiribidea, 54 (L1)

Gasteiz hiribidea, 86 (L1)

Intermodala (L4)

Frantzia kalea 23 (L3-4)

 

Beste leku batzuk, kale hauetan: Gasteiz hiribidea, Konstituzio plaza, Honduras kalea, Arriagako atea eta Frantzia kalea. 

 

G2

Eguneko geltokiak:

Izarbenta/Errekaleor (L10)

Iliada 10 (L6)

Florida/Judimendi (L7)

 

Beste leku batzuk, kale hauetan: Izardui Komandantea, Zumakadi ibilbidea, Antonio Amat Maiz, Joan Karlos I.a eta Florida.

 

G3:

Eguneko geltokiak:

Gaztela 36 (L4-6)

Gaztela/Etxezarra (L4-6)

Mariturri/Sofia Erregina (L6)

Nazio Batuak/mariturri (L10)

Adriano VI.a/Bustinzuri (L1-5 -7)

Adriano VI.a,1 (L5-7-10)

 

Beste leku batzuk, kale hauetan: Gaztelako atea, Sofia Erregina, Mariturri, Giza Eskubideak, Nazio Batuak, Pedro Asua eta Adriano VI.a.

 

G4

Eguneko geltokiak:

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 34 (L7)

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 78 (L2)

Oto hiribidea 2 (L5)

Donostia 49 (L5)

Jose Atxotegi/Txagorritxu (L7)

Pedro Asua/Tomas Zumarraga Dohatsua (L2-5-7)

Adriano VI.a/Bustinzuri (L1-5-7)

Adriano VI.a,1 (L5-7-10)

 

Beste leku batzuk, kale hauetan: Gasteiz hiribidea, Ozeano Atlantikoa, Pedro Asua eta Adriano VI.a.

 

G6

Eguneko geltokiak:

Florida/Judimendi (L7)

Beste leku batzuk kale hauetan: Andaluzia, Joan Karlos I.a eta Florida.

 

Maparen aldaketa

Horrez gain, TUVISAko lehendakari Amaia Barredok jakinarazi du baita hurrengo kontseiluan gaurko Gautxorien mapa aldatzea proposatuko duela, eta bertan jarraian adierazten diren aldaketak txertatuko dituela, hartara zerbitzua eskatzen diren guneak eta bizilagunen elkarteek eskatutakoak artatu ahal izateko.

Ibilbidea luzatzea Ibaiondo eta Zabalganean eskaripeko geraldia eskatzen denean, eta Jose Maria Cagigal,4 helbidera doan adarraren ordez eskaripeko geraldiaren eskaera (puntuzko lerroek adierazten dituzte luzapen horiek mapan). Zabalganeko luzapenean, eguneko 10. linearen ordua egokitzeko geltokian (Nazio Batuak / Mariturri) geratuko litzateke. Ibaiondoren kasuan, berriz, eguneko 4. linean dagoen Donostia kalea 49 geltokian.

 

– TUVISAren datuen arabera, Jose Maria Cagigal 4 geltokiko igoera-kopuruen batez bestekoa 46 pertsonakoa da azken 8 urteetan. 2019an, eta gaur arte,m 11 pertsona igo dira.

 

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:56

 

Irailaren 16tik 22ra bitartean egingo da XXXI. edizioa, eta Penn&Teller Fool US magia saiorako entzunaldia ere egingo da horren barruan

Magialdiaren XXXI. edizioa irailaren 16tik 22ra bitartean egingo da, eta berriro ere Gasteiz magiaren europar hiriburua bihurtuko da.

Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok, jaialdiaren zuzendari José Ángel Suárezek eta munduko magia telesaio garrantzitsuenetako baten —Penn&Teller Fool US— ekoizle Lincoln Hiatt-ek aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

Hiattek Independence Day eta Gozzilla filmak ekoitzi zituen 90eko hamarkadan, besteak beste. Programa amerikar mitikoaren 2020ko denboraldirako entzunaldia egingo da jaialdiaren barruan eta, hain zuzen ere, Gasteiz izango da Espainian entzunaldiak egiten diren leku bakarra. Hiatt eta haren bazkide Andrew Golderrek iaz ere egin zuten hori, eta errepikatu egingo dute, Magialdiaren arrakasta eta proiekzioa handiak baitira.

 

Berrikuntzak

Iaz handitu egin zen erakusleiho kopurua, 11ra, Magialdia Zabalganera eramateko, eta aurten ere hala egingo da.

Orobat, iaz sortutako bi ikuskizun berriek jarraituko dute.

Lehenengoaz Alberto de Figueiredo arduratuko da, zeina estatuko mago garrantzitsuenetako bat baita. “Las Cartas sobre la mesa” izeneko ikuskizuna pertsona bakarreko showa da, batez ere helduei zuzendua.

Bigarren ikuskizuna helduei zuzendutakoa da, halaber: Anthony Blake mentalista ezagunak eskainiko du, “Pensamientos confidenciales” izenburuaren pean. Vital Fundazioaren aretoan eskainiko dira bi saio horiek.

Duela urte batzuetatik hona, jarduera solidario bat egin ohi da Magialdian. Aurten Vivir con voz propia  elkartearekin batera egingo da; bizitzaren amaierari buruzko hausnarketa piztea da proiektuaren helburua, eta bizialdi oso, pertsonalizatu eta pertsonarekiko begirunetsua osatzen laguntzea, bizitza prozesuan parte hartzeko eta horretaz erabakitzeko gaitasuna edukitzeko aukera emanez.

Horretaz gain, beti bezala, 400 mago profesional eta amateurrek baino gehiagok hartuko dute parte Europa biltzar jauregiko lan jardunaldi espezializatuetan, haientzat ekitaldi esklusiboak antolatzen baitira, magiari buruzko liburuen aurkezpenak, besteak beste. Orobat, mago onenetako batzuek azken ekoizpenak aurkeztuko dizkiete beren kideei. Jarduera hori Magialdian baino ez da eskaintzen.

Programaren baitan badira nazioarteko galak, eta une honetako saiorik onenak ikusteko aukera izango da Principal antzokian eta Europa biltzar jauregian. Ikastetxeetan, Txagorritxu ospitalean, Dendaraban (familientzat), tranbia geltokietan eta beste leku batzuetan ere eskainiko dira magia emanaldiak, eta amaitzeko gala Espainia plazan egingo da.

Aurten Morrison el Magnifico magoari egingo zaio omenaldia, jaialdiaren mago maiteenetako hori, estatuko magiaren historiaren funtsezko zatia zena, iaz hil baitzen.

Beste edizio batzuetan bezala, jaialdiak abangoardiako ikuskizunak aurkeztearen aldeko apustua egin du, kalitate handikoak eta gure hirian inoiz ikusi gabeak; horietako batzuk Espainian lehenengo aldiz ikusiko dira, eta beste batzuk beren herrialdetik ateratzen diren lehenengo aldia da.

Artista nabarmengarrienak:

  • Hanna (Japonia). Emakume gazte-gazte horrek erritmoz eta sinpatiaz betetako ikuskizuna eskainiko du. Munduko lan onenetako bat gaur egun.
  • Jordi Cami (Espainia). Jordi Medikuntzan doktorea da, Farmakologia Klinikoan espezialista, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko katedraduna eta  Bartzelonako Ikerkuntza Biomedikoko Parkeko (PRBB) eta Pasqual Maragall fundazioko zuzendari nagusia. Magiaren eta neurozientziaren zale amorratua da. Neuromagiari buruzko hitzaldia emango du, El cerebro ilusionista
  • Den Den (Japonia). Manipulazio-ikuskizun txundigarrienetako bat, magia eta origamia nahasten dituena.
  • DK (Hego Korea). Gertuko magiako ikuskizun originalenaren saria munduko azken magia biltzarrean (Busan).
  • Daniel Ketchedjian (Uruguai). Latinoamerikako mago original eta sortzaileenetako bat, estatuan lehenengoz.

Beste espazio nabarmengarri batzuk:

  • Magia ibilbideak: 2011n sortu ziren, eta magia hurbiletik ikusteko aukera ematen dute, kamerarik gabe eta oso jende gutxirekin. Ohiko agertokietan izango dira: Sokaren Etxea, Bibat museoa, Montehermoso eta Santa Maria Katedrala fundazioa.
  • Ignacio Aldecoa kultura etxean ere izango da Magialdiaren barruko ikuskizunik.
  • Bestetik, irailaren 14an (larunbata) familia osoarentzako magia ikuskizuna izango da Uraren Ezkutuko Lorategian.

 

·        Fournier Karta Museoa:  patioan kaleko magia ikuskizunak eskainiko dira.

 

  • OFF FESTIBAL: 2013an sortu zen formatu hori, arrakasta handiz. Hiriko ostalaritza establezimenduetan egiten dira magia ikuskizunak, agertokirik gabe, bezeroen ondo-ondoan.

Beste jarduera batzuk ere izango dira:

  • Umeentzako magia lantegiak, euskaraz, BIBAT museoan.
  • “Asma ezazu karta bat”: umeek beren kartak marraztu ahalko dituzte, BIBAT museoan.
  • Ikasleentzako magia, Lakuako gizarte etxeko Federico García Lorca antzokian.

 

Dagoeneko eskuragarri dago informazio guztia www.magialdia.com web-orrian.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:34

 

Gaur arratsaldean, harrera egin zaio udaletxean IV. Psikologia Biltzar Nazionalaren eta Prebentzio Psikologikoaren Nazioarteko Sinposioaren antolaketa batzordeari. Gasteizko Europa jauregian egiten ari den ekitaldia bertan inoiz hartutako jendetsuena da. Espezialistek prebentzioari eman nahi izan diote arreta, gaurko gizartean pertsonek dituzten buruko osasuneko arazoei heltzeko. Zehazki, “Psikologikoa den ezer ez zaigu arrotz” lema aukeratu dute.

Gorka Urtaran alkateak biltzarraren inaugurazioan parte hartu zuen atzo, eta horren karietara Gasteizera etorritakoei gonbit egin die hiria, jauregi errenazentistak, berdeguneak eta gastronomia eta beste ezagutzeko.

Share