Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  23 uztaila 2019 17:00

Prentsaurrekoa. Magialdia 2019 programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estibaliz Canto;  eta José Ángel Suárez, Magialdiako zuzendaria; eta Lincoln Hiatt, Penn & Teller Fool US enpresako produktorea

Eguna. Asteazkena, uztailak 24

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————-

Prentsaurrekoa. TUVISAren etorkizuneko zerbitzu berri bat aurkeztea

Parte hartzaileak. TUVISAKO Prsidente eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredo

Eguna. Asteazkena, uztailak 24

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:52

Abuztuaren 4tik 9ra bitartean, 24 orduetan jo ahal izango dute gasteiztarrek bulego horretara.  

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Olagibel kaleko Herritarren Arretarako Bulegoan jasoko dituzte salaketak Andre Maria Zuriaren jaietan. Ekimenaren helburua da arreta hobetzea eta baliabideak herritarrengana hurbiltzea, eta Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko harremanak areagotzeko iaz izenpetu zuten hitzarmenaren esparruan jarriko da abian.

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko Koordinazio Batzordeak, Andre Maria Zuriaren jaietako polizia-dispositiboa antolatzeko, erabaki du bi polizia-kidegoek erabiltzea Ertzaintzaren Olagibel kaleko Herritarren Arretarako Bulegoa, eguneko 24 orduetan, gasteiztarren salaketa guztiak jasotzeko. 

Ekimena Andre Maria Zuriaren jaietan, abuztuaren 4tik 9ra bitartean, jarriko da abian, eta helburua da delitu baten biktima izan diren eta salaketa bat jarri nahi duten herritarrei erraztasun handiagoak ematea eta hauek Udaltzaingoaren Agirrelandako egoitzara joan beharrik ez izatea.

Olagibel kaleko Herritarren Arretarako Bulegoan salaketak jasoko dituzten udaltzainek ordenagailu eramangarriak erabiliko dituzte, eta jasotako salaketak Udaltzaingoaren aplikatibora irauliko dituzte gero.

 

Delitu-mota

Kidego bakoitzaren polizia-eskumenen arabera eta salatu nahi den delitu-motaren arabera jasoko dituzte Ertzaintzak eta Udaltzaingoak salaketa horiek, salaketa jarri aurretik polizia-jardueraren bat izan den kontuan hartuta eta salaketa jarri nahi duen eta kidego bat edo bestea aukeratzen duen pertsonaren eskaerari erantzuten ahaleginduta.

Bestalde, salaketak jasotzeko ezarriko den hurrenkera iritsi ahalakoa izango da, eta lehentasuna izango dute sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu izan daitezkeen gertaeren eta GI/EIko gertaeren kasuan jartzen diren salaketek.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:22

 Adinekoentzako zentro soziokulturalek  217 lantegi eskainiko ditu datorren ikasturtean, zeinetan instalazioetako bazkide diren 3.550 pertsonak hartu ahalko baitute parte.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak aurkeztu du gaur goizean ikastaro eta lantegien askotariko programa, zeina handitu egin baita 2019-20rako. Programaren helburua da “ezagutzak transmititzea, harreman sozialak eta partaidetza bultzatzea eta, azken batean, adinekoen zahartze aktibo eta osasungarria lantzea, horixe nahi baitugu, autonomiarako ahalmena gara dezaten, haien bizi-kalitate hobetuko duelako“.

Programa berriak 122 jarduera ezberdin barne hartzen ditu, hainbat alorretan banatuta:

  • Hezkuntza jarduerak, hainbat alorretako ikasketak errazteko. (Adib.: mugikorra erabiltzen ikasi, sukaldaritza, kultura orokorra…).
  • Arte plastikoak eta eskulangintza, teknika artistikoak ikasteko. (Adib.: zeramika, eskulanak, pintura eta marrazketa…).
  • Autozainketa ikastaroak, alderdi fisiko edo psikologikoak lantzeko. (Adib.: biodantza, aerobika, luzatzeak…).
  • Eszena ikastaroak, gero agertokian erakutsiko den arte-diziplinaren bat ikasteko. (Adib.: aretoko dantzak, abesbatza, dantzak…).
  • Suspertzeko jarduerak, batez ere 75 urtetik gorakoei zuzenduak, gaitasunak erabil ditzaten. (Adib.: psikomotrizitatea).
  • Harremanetako taldeak. Espazio horietan pertsonen arteko harremanak sustatuko dira, bakardadea eragozteko. (Adib.: emakumeentzako elkartze taldea).

Datorren ikasturterako berrikuntzen artean jarduera hauek nabarmendu daitezke: “Ongizatea musikaren bitartez”, 75 urtetik gorakoei zuzendua, musika baliatuz ongizatea eta osasuna sustatuko dituena; “Psikologia koadernoak”, zahartze aktibo eta osasungarria sustatzen duten ezagutzak eta gaitasunak eskuratzeko, eta “Berdintasunezko kultura orokorra”, zeinean zientzia, gizarte eta kultura arloko egungo ezagutzak emango baitira, emakumeen papera ikusarazi eta gizarteari egindako ekarpena aitortzeko.

Jon Armentiak adinekoak jardueretan parte hartzera animatu ditu, “beren bizitza nola aldatzen den ikusiko dutelako, onerako aldatu ere. Hobeto sentituko dira, autonomoagoak direla ikusiko, gauza berriak ikasiko eta lagun berriak egingo “. 

Adinekoen zinegotziak azpimarratu duenez, “programazioan parte hartuz, oso mezu argia helaraziko diote gizarteari. Sozialki aktibo diren pertsonak direla esango diote, parte-hartzaileak, osasuntsuak, kezkak dituztenak, ikasteko gogoa dutenak. Ezetz esango diete oraindik irauten duten estereotipo negatibo ugariri eta, beraz, beren irudia eta adinekoentzako zentro soziokulturalena hobetzen lagunduko dute”.

 

Izen-emateak eta prezioak 

Irailaren 4ra arte (asteazkena) egongo da zabalik jardueretan izena emateko epea. Irailaren 5ean egingo da lekuak esleitzeko zozketa.

Dagoeneko egin daitezke eskabideak, udalaren webgunean edo telefonoz (010 eta 945 16 11 00). Aurrez aurre ere eman ahalko da izena, adinekoentzako 15 zentro soziokulturaletan, gizarte etxeetan eta herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Zozketarik gabeko jarduerak ere badira; horietan izena ematen den hurrenkeran esleituko dira lekuak. Izena emateko epea irailaren 2an hasiko da. Besteak beste, arlo hauek lantzeko dira: areto dantzak, euskara, ingelesa, zur lanketa, belaunaldien arteko programak eta erorketen prebentzioa.

Ikastaro batzuk guztiz doan izango dira; urterokoek, berriz, 24,70 euroko prezioa dute. Deskontuak ere izango dira: % 40, Udalaren kirol instalazioetako abonatuentzat; % 50, 65 urte edo gehiago dutenentzat, Bat Berezi txartela izanez gero, eta % 15, langabeentzat.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:11

Azkeneko 24 orduetan hamaika trafiko-istripu erregistratu dira, eta horietan bi pertsona zauritu dira.

Atzo Zabalgana eta Nazio Batuen hiribideen elkargunean 11:15ak aldera talka baten ondorioz izandako istripuaren xehetasunak ikertzen ari da Argiketa talde bat. Talka horren ondorioz, gidarietako bat, 43 urteko gizonezkoa, zaurituta geratu zen eta Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Arratsaldean, Sansomendi kalean, auto batek bizikleta bat jo zuen, eta bizikletan zihoan 47 urteko gizonezkoa toki horretan bertan artatu zuten osasun-langileek, nahiz ez zuten ospitalera eraman beharrik izan.

Iruñea kalean edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik eta nahitaezko probak egiteari uko egiteagatik 47 urteko gizonezko bat ikertzen ari da Udaltzaingoa, izapidetzen ari den argiketa batean.

24 urteko mutil gazte bat eta 38 urteko gizonezko bat ere ikertzen ari dira, bide-segurtasunaren aurkako delitua egiteagatik, hurrenez hurren Bolivia kaletik eta Lermandabidea kaletik gida-baimenik gabe gidatzen zihoazelako. Udaltzainek egiaztatu zuten azken gidari horrek behin betiko indarraldi-galera duela epai judizial baten ondorioz, eta horrexegatik, dagozkion izapideak abiarazi zituzten Guardiako Epaitegian.

Udaltzaingoak 16 salaketa erregistratu zituen atzo Agirrelandako polizia-etxean.

 

Suhiltzaileek bi sutetan esku hartu dute

Suteen Prebentzio eta Itzalketarako nahiz Salbamendurako Zerbitzuak (SPEIS) zereal-finketan piztutako bi sutetan esku hartu zuen atzo: lehena, Mendozan izan zen, eta 30.000 metro koadro inguru ziren, eta bigarrena Ezkerokotxan, eta bertan 25.000 metro koadro erre ziren zereal-finketan eta 1.500 metro koadro inguru basoberan.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:00

Ekonomia Sustapenaren Sailak 2019an Gasteizen ikus-entzunezko proiektuak garatu eta ekoizteko laguntza-deialdia egin du.

Udalak sustatzen duen horrelako hirugarren poltsa da, “tokiko ikus-entzunezkoen sektoreari sostengu eman eta sendotzearren, eta 100.000 euroko aurrekontua dugu horretarako“, azaldu du arloko zinegotzi ordezkari Maider Etxebarriak.

Argitaratu berri diren laguntzak lau modalitatetan banatu dira:

·        Zinema- eta telebista-proiektuak garatzeko laguntzak: 25.000 €.

·        Film luzeak ekoizteko laguntzak: 40.000 €.

·        Film laburrak ekoizteko laguntzak: 25.000 €.

·        Gidoiak idazteko laguntzak: 10.000 €.

Interesatutako pertsona eta entitateek abuztuaren 21era arteko epea izango dute eskabideak eta deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkezteko.

2018. urtea

Udalak 10 proiekturi eman zien laguntza iaz, eta une honetan sortze eta garapen fasean daude.

Zehazki, udal diru-laguntza jaso zuten bi film luze hasiko dira grabatzen aurten: “Baby”, Juanma Bajo Ulloarena (Frágil Zinema SL) eta “Ane”, David Pérez Sañudorena (Amania Films SL).

Area Audiovisual-en “Northabout-Contra el cambio climático” proiektua ere martxan da; aukeratutako beste proiektuetako bat, Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren “Irati” filma, finantzaketa osatzeko fasean dago.

Film laburrei dagokienez, diruz lagundutako hiruetako bitan agertokien bila ari dira, eta talde tekniko eta artistikoa osatzen.

Share