Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  19 uztaila 2019 17:00

2019ko Andre Maria Zuriaren Jaietako Txupinazoa jaurtitzeko hautatu dituzten pertsonak aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta hautatu dituzten pertsonak

Eguna. Astelehena, uztailak 22

Ordua. 10:30

Tokia. San Migel elizako balkoia

———————————-

IV. Congreso Nacional de Psicología biltzarrari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Astelehena, uztailak 22

Ordua. 20:00

Tokia. Europa Biltzar jauregia

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Larunbata, uztailak 20

  • Kultura zinegotzi Estibaliz Canto Udaband musika campuseko amaierako kontzertuan izango da 12:00etan, Jardin de Falerinan.
  • Ingurumen Plangintza eta Kudeaketaren zinegotzi Cesar Fernandez de Landa I. Euskal Sagardo Arabako inaugurazio ekitaldian izango da 12:00etan, Aihotz plazan.
  • Kultura zinegotzi Estibaliz Canto  XIII. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketako sari-banaketan izango da 19:30ean, Santa Barbara plazan.

 

Igandea, uztailak 21

  • Mugikortasuna eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok parte hartuko du Araba Classic Club 25. urteurreneko ekitaldietan 12:00etan, Kantabrikoaren hiribidean, 16.
  • Alkateorde Ana Oregik parte hartuko du esklerosi anitza duten aldeko  Mójate-Busti zaitez kanpainan 12:00etan, Estadioan.
Share
Kategoriak: Oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:07

Gaur, ostirala, Tokiko Gobernu Batzarrak Miguel Angel García-Fresca izendatu du Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren udal Saileko zuzendaria. Aurreko agintaldian Hirigintza Saileko zuzendari aritu zen García-Fresca. Gasteizko Udalaren zuzendaritza organigrama datozen asteetan osatuko da.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:06

Ia milioi bateko inbertsioa ekarriko dute lanek, eta zortzi hilabete iraungo dute

Ingurua modernizatzeko balioko du esku hartzeak. herritarren arteko topagunea bihurtu dadin

Tornay Mediakuaren kaleko lanen dossierrra 

Urtaranen gobernuak Tornay Medikuaren kalea oinezkoentzat bihurtzeko lanak esleitu ditu gaur goizean. Udalak ia milioi bat euro inbertituko du espazio hori plaza irisgarri eta erakargarria bihurtzeko. Tokiko Gobernu Batzarrak dagoeneko onetsi du kontratuaren esleipena, eta 8 hilabeteko epea emango da lanak gauzatzeko. Promociones y Pavimentaciones Balgorzari adjudikatu zaizkio lanak, 997.730,81 euroan, BEZa barne. “Hirian ‘super-etxadiak’ garatzen jarraitu nahi dugu, orain berraztertzen ari den Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Planak markatutakoaren ildotik. Izan ere, Tornay Medikuaren kalea Olagibel kaleak, Judimendi hiribideak, Done Jakue hiribideak eta Jose Mardones kaleak mugatutako ‘super-etxadiaren’ erdigunean dago, eta esku-hartzearen ondoren kalitateko espazioa izango da jendearentzat. Orain oso hondatuta dago kale hori. Hemendik ia urte batera, aldiz, oinezkoentzako plaza modernoa izango da, bizi-bizia, topagune bat inguruko bizilagunentzat“, nabarmendu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok.

Gaur egun, espazioa oso hondatuta dago; zoladura, zaharkitua, eta altzariak, egoera txarrean. Gainera, ibilgailu motordunei emandako lekua neurriz kanpokoa da, espazio gehiena hartzen baitute; ondorioz, espaloiak estuak dira, eta oinezkoentzako ibilbideak bihurgunetsuak eta asmatzen zailak. Bestetik, inguruko lokal asko itxita daude.

Egoera iraultzeko, Urtaranen gobernuak eraberritze integrala proiektatu du, 5.500 metro koadro barne hartuko dituena, eta hainbat hobekuntza egingo ditu. Judimendi hiribidearen eta Cola y Goiti eta Benito Ginea kaleen arteko zatia oinezkoentzat bihurtuko da, eta sortzen den espazioak inguruaren kalitatea hobetzeko eta auzoa dinamizatzeko balio izatea espero da. Horretaz gain, oinezkoentzako pasabide goratuak jarriko dira Benito Ginea eta Cola y Goiti kaleekiko bidegurutzeetan, irisgarritasuna hobetzeko. Done Jakue hiribidean ere beste zebra-bide bat eraikiko da. Olagibel kalearen amaieran Judimendiren sarreran dagoen oinezkoentzako pasabidea ere aldatuko da, seguruagoa izan dadin, bihurgune batean baitago. Asfalto urtuzkoa izango da, eta margotu egingo da.

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak bi barne plazatxo diseinatu ditu Tornay Medikuaren kalerako, zeinek galtzada-harri zeramikozko zoladura izango baitute, gainerako lekuetan erabilitako zoladurarekin kontraste egin dezan.  Miranda de Ebro kaleak eta Trebiñoko Konderriaren kaleak, berriz, ibilgailuentzat izaten jarraituko dute, Done Jakue hiribidetik sartu eta irteten delarik. Tornay Medikuaren kaleko zatian, ordea, galtzada espaloien mailan geratuko da, oinezkoei lehentasuna emanez; asfalto leunduzko zoladura jarriko da hor. Orobat, Saez de Quejana kaleko parterreak kenduko dira, eta Trebiñoko Konderriaren kaleko haurrentzako jolasgunea handituko. Kolpeak moteltzeko kautxuzko zoladura jarriko da inguru horretan.

Aldi berean, argiteria publikoaren sarea eta saneamendu-sarea egokitu eta modernizatuko dira, azken horrek 70 urte baititu. Hiri-altzariak ere eguneratuko ditu Sailak, eta eserleku berriak, paperontziak, bizikleta aparkatzekoak, piboteak eta bi iturri ipiniko ditu. Auzokoek estatutakoari jarraituz, zuhaitz batzuk ere kenduko dira, gaixo daudelako edo fatxadetatik oso hurbil. Horien ordez beste batzuk landatuko dira. Zehazki, masustondoak landatuko dira txorkoetan, eta tamaina handiko Celtis australis (almez) bat.

Horren guztiaren osagarri, TUVISAren Judimendi/San Juan geltokia lekuz aldatuko da, oinezkoentzako pasabidetik urrunago dagoen leku batera, segurtasun-arrazoiak direla eta. Gainera, lurperatu egingo dira proiektuaren eremuaren barruko telefoniako airetiko kableak, Estibaliz hiribidean, eta Eduardo Velasco, José Lejarreta eta Federico Baraibar kaleetan. Azkenik, desagertzen diren aparkaleku-plazak konpentsatzeko, Udalak beste leku batzuk egokituko ditu Jose Mardones kalean eta Judimendi hiribidean.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:01

Azkeneko hogeita lau orduetan 16 trafiko-istripu erregistratu dira, eta horietan pertsona bat zauritu da.

Atzo Bake kalean gertatu eta tartean bi auto nahastuta egon ziren trafiko-istripu bat ikertzen ari da Udaltzaingoa. Horietako bat gidatzen zihoan 32 urteko emakumea zaurituta geratu zen eta Santiago Ospitalera eraman zuten.

Sua etxebizitza batean

Gaur gauerdiko 00:12an Gasteizko Taldearen kaleko etxebizitza bateko sukaldean piztutako sua itzaltzera joan behar izan dute SPEISeko langileek. Suhiltzaileek beste etxebizitza bateko terrazatik barrena sartu behar izan dute higiezinean. Ihesa zuen gas-botila bat topatu dute sukaldean eta handik Agirrelandako parkera eraman dute.

 

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:01

Urtaranen gobernuak gaur goizean onetsi duenez, datozen hiru urteetan 3,8 milioi euro inbertituko dira udalerriko bide publikoak mantendu, onik zaindu, konpondu eta hobetzeko. Tokiko Gobernu Batzarrak ontzat eman du lan horien kontratuaren esleipena; zortzi multzotan banatuta lizitatu dira, hiru urterako. Enpresa hauei esleitu zaizkie multzoak: Campezo Obras y Servicios (bi multzo), Opacua SA (bi multzo), Construcciones Aguillo (bi multzo), Imesapi SA, eta Ferroser Infraestructuras.

Udalak enpresa horien bitartez betetzen ditu hiriko espazioak mantentzeko eguneroko lanak, aldez aurretik planifikatuta, baita berehala jarduteko mantentze zerbitzuen bitartez (BAI) ere. “Egoera berezietan edo kexen aurrean erantzun azkarra ematen saiatzen gara, baita Gasteizen gerta daitezkeen larrialdietan ere”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok. Herritarrek berek egiten dituzte erreklamazioetako asko, baina baita udal zerbitzu teknikoek ere. Errepideetan, espaloietan, plazetan eta espazio publikoko gainerako azpiegituretan esku hartzen da. Azkar, eraginkortasunez eta berme osoarekin egiten da lan.

Udal zerbitzu teknikoen esperientziaren arabera, egiten diren lanen % 80 harlauza, galtzadarri eta espaloiekin lotutakoak dira. Orobat, zintarri eta zoladura konpontzeko eta zuloak betetzeko lanak egin ohi dituzte, eta hiri-altzariak ordezteko (bolardoak, eskudelak, eserlekuak…). Enpresek kontratatutako langileek bestelako lanak ere egiten dituzte: eraisketa txikiak, kutxatilak altxatu, hustubide eta kutxatiletan saretak jarri, edo murruak konpondu.

 

Kaleko argiak

Orobat, udalerriko argiteria publikoa mantendu, onik zaindu, konpondu eta hobetzeko zerbitzua kontratatzeko dosierra onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak. 832.000 euroko kontratua da, bi multzotan banatuta eta bi urterako. Enpresa adjudikaziodunak argiteria publikoa mantendu, onik zaindu eta konpondu beharko du, eteten ez dela zainduz, matxurei aurrea hartuz eta behar diren konponketak eginez. Orobat, berehala erantzun beharko die gerta daitezkeen larrialdiei.

 

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:16

Tokiko Gobernu Batzarrak 36 elkarteri dirulaguntzak ematea onetsi du gaur, 2019an gizarte proiektuak  garatu ditzaten. Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 249.445 euro banatuko dizkie elkarteei, “esku hartzeko proiektuak egiteak zein Gasteizen antolatu eta garatzen dituzten prebentzio, sustapen, informazio eta gizarte sentsibilizazioko jarduerek sortutako gastuei aurre egiterik izan dezaten“, Jon Armentia zinegotzi arduradunak azaldu duenez.

Dirulaguntzarik handiena ADRA elkarteak jasoko du (14.984 €) eta txikiena, ACABE-Anorexia eta Bulimiaren aurkako Arabako Elkarteak (989 €).

Hauek dira aurtengo deialdiaren onuradunak:

 

ERAKUNDEAK EMANDAKOA, GUZTIRA
Gizarterako 14.950,00 €
Sagrada Familia 6.260,00 €
Bularretako minbizia edo ginekologikoa duten emakumeen Arabako elkartea (ASAMMA) 12.463,63 €
Hartutako kalte zerebrala dutenen elkartea (ATECE) 7.000,00 €
Gizarte sustapenerako BOSCOS elkartea 9.420,00 €
ADRA 14.983,94 €
Crohn gaitzak eta kolitis ultzeradunak eragindako gaixoen Arabako elkartea (ACCU) 2.706,56 €
ADEAR 3.190,00 €
Garun paralisia dutenen Arabako elkartea (ASPACE) 8.000,00 €
Emakumeak aniztasunean elkartea 2.488,67 €
Anorexia eta bulimiaren aurkako Arabako elkartea (ACABE) 989,00 €
Begisare, Erretinosi pigmentarioa dutenen Arabako elkartea 4.906,47 €
Itxaropena, ikusmen urria duten pertsonen Arabako elkartea 2.459,60 €
Besartean, hazkuntzan laguntzea 7.783,00 €
Arantza bifidoa eta hidrozefalia dutenen Arabako elkartea (ARESBI) 1.548,00 €
Arabako gorren guraso eta lagunen elkartea (ASPASOR) 5.641,60 €
Euskadi eta Ekuador arteko Elkartasuna (ASVE) 12.677,70 €
Esklerosi anizkoitzaren Arabako elkartea (AEMAR) 5.358,08 €
ORUMAR elkartea 7.260,55 €
Bihotz eta birika transplantea izan dutenen Euskadiko elkartea (ATCORE) 4.300,00 €
Gaixotasun arraroen Espainiako federazioa (FEDER) 5.222,94 €
INSOLA 12.805,40 €
Iturrigorri Elkarlan 11.708,90 €
Corazonistas fundazioa 12.900,00 €
Banandutako aita eta amen Arabako elkartea (AMAPASE) 4.775,49 €
Bizitza duinaren aldeko elkartea 2.360,70 €
Itaka – Escolapios fundazioa 12.760,68 €
Arnasa Araba-Fibrosi kiistikoa dutenen Arabako elkartea 1.134,00 €
Música, Arte y Proceso elkartea 7.370,18 €
Aranbizkarreko ikastolako gurasoen elkartea (Zuriber) 7.994,06 €
Izpiak-adimen anizkoitzak hezi eta garatzeko elkartea 4.025,70 €
Icono Difusión Cultural 7.154,02 €
IKIRIKI – zaldiekiko interakzioak 7.507,50 €
Hirukide, familia ugarien elkarteen Euskadiko federazioa 9.750,00 €
Acción Familiar de Euskadi – AFAE 6.500,00 €
“Buena Voluntad” elkartea 1.089,00 €

 

 

Abetxukuko ekimen etxea

Bestetik, Zubia Gurutzatzen elkartearekin lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, Abetxukuko ekimen etxearen proiektua garatzeko.

Gizarte ahultasun-egoeran daudelarik besteekin erlazionatzeko giroan okupazio-jardueraren batean aritzeko beharra duten pertsonekin egiten du lan elkarteak, haien garapen pertsonala eta moldatzea autonomia sustatzearren.

Abetxukuko ekimen etxearen proiektuaren barruan nekazaritza ekologikoari, zurgintzari eta informatikari buruzko lantegiak egingo dira. Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 9.750,00 euroko ekarpen ekonomikoa emango die horretarako.

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:17

Orotara 2.237 izen-emate baliodun egin dira, bigarren erregistro onena 2015ean martxan jarri zenetik

Gaur goizean egin da Zeledonen jaitsiera eta Andre Maria Zuriaren jaien hasierako suziriaren jaurtiketa San Migeleko balkoitik ikusteko 50 pase bikoitzen zozketa; Partaidetza eta Gardentasun zinegotzi Borja Rodríguezek sakatu du botoia.

Aurten 2.748 eskabide jaso ditu Udalak, eta horietako 2.237 onetsi dira oinarriak kontuan hartuta.

Sarituetako bat den jakin nahi duenak www.vitoria-gasteiz.org/lablanca web-orrian kontsultatu dezake, edo 010 nahiz 945161100 telefonoetara deitu.
Udal langileak harremanetan jarriko dira irabazleekin, 2 sarrerak emateko. Sarrerak zozketan izena eman duenarentzat eta lagun batentzat (adinduna nahi adingabea) izango dira. Sarrerak besterenezinak dira.

Irabazi duten pertsonek uztailaren 26tik 29ra arte jaso ahalko dituzte txartelak, Espainia plazako Turismo Bulegoan; NANa aurkeztu beharko dute. Gonbidapena jasotzen ez dutenek aukera galduko dute, eta ordezkoei deituko zaie; azken horiek uztailaren 30etik abuztuaren 1era arte jasoko ahalko dituzte txartelak.

2015ean balkoia herritarrei oro har irekitzen hasi zenetik, erantzuna positiboa izan da. 2015ean 2.897 pertsona sartu ziren zozketan; 2016, 1.393; 2017an, 1.197, eta 2018, 2.051. Aurtengoa da bigarren daturik onena: 2.237 izen-emate baliodun.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:02

 

Zuzendari nagusi Andés Condek alkatearen eskutik jaso du saria; hark esan du hiriak bere egiten duela haurren aldeko konpromisoa

Goiuri jauregian egin da Francisco de Vitoria domina Save the children gobernuz kanpoko erakundeari emateko ekitaldia, ilunabarrean; haurren eskubideak defendatzeko egindako lana saritu nahi izan da horrela. Zuzendari nagusi Andrés Condek alkate Gorka Urtaranen eskutik jaso du saria.

Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Nazioarteko Zuzenbideari eta Nazioarteko Harremanei buruzko Ikastaroen 39. edizioko parte-hartzaile eta irakasleei egindako harreran eman da domina.

Izan ere, 1946tik Gasteiz topagunea izan da Nazioarteko Zuzenbidearen alorrean diharduten jurista espainiar zein atzerritarrentzat. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen ditu gaur egun ikastaroak. Hizlarien maila eta landutako gaien garrantzia direla eta, nazioarteko gaietan espezializatutako ikastaro garrantzitsuenak bihurtu dira estatuan, eta nagusietako bat nazioartean. Aurtengo edizioa Gasteizko Letren Fakultatean egiten ari da, aste honetan.

Ikastaroen batzorde zientifikoak  Francisco Vitoria domina zeini eman proposatu diezaioke Udalari; hain zuzen ere, giza eskubideak babesten edo demokrazia, bakea eta nazioarteko lankidetza —balio hain beharrezkoak— sustatzen nabarmendu diren pertsona nahiz erakundeei ematen zaie aitorpen hori. Oraingoan,  Save the children proposatu zuten, eta Udalbatzak berretsi egin zuen. Haurren eskubideen defentsan egindako lan handiak justifikatzen du hautaketa, eta Gasteizek haur eta nerabeekin hartutako konpromiso handiaren erakusgarri ere bada, duela gutxi Haurren Lagun den Hiria izendatu baitute.

 

Alkateak adierazi duenez, Save the children-ek eta hiriak konpromiso komuna dute: haurrak defendatzea. Gorka Urtaranek gerra-zonetan bizi diren umeen egoerari erreparatu dio, baita garapen-bidean dauden herrialdeetako osasun larrialdiei eta umeen pobreziari ere. “Gogoan ditugu Siriako errefuxiatuen krisia, Estatu Batuetako muga gurutzatzen saiatzen ari diren migratzaileena edo Gibraltarko itsasarteko drama. Hala ere, umeen egoera munduan hobetu egin da azken hogei urteetan. Gaur egun, ia 300 milioi haur duela 20 urte baino egoera hobean daude, eta haurtzaroaz gozatzeko aukera handiagoa dute, Save the children-ek eta antzeko erakundeek egiten duten funtsezko lanari esker. Ondoren,  Andrés Conderi domina eman dio, zeinean hitz hauek irakur baitaitezke: “De pace in toto orbe edificare” (mundu osoan bakea eraiki).

Save the children 1919an fundatu zen, Lehen Mundu Gerraren ondoren errefuxiatu eta lekuz aldatutako milioika umeei laguntzeko. Gaur egun, 120 herrialdetan dihardu hainbat alorretako programak garatzen: haurren osasuna, nutrizioa, larrialdiak, indarkeria, hezkuntza, haurren eskubideak, salerosketa, lan esplotazioa eta GIB-hiesa, besteak beste. Espainiar estatuan 20 urtetik gora daramatza lanean, eta egunero 5.000 umeri baino gehiagori ematen die arreta, belaunaldi batetik bestera pobrezia transmititzeko zirkulua hezkuntzaren bidez apurtu nahian. Euskadin, pobreziako eta gizarte-bazterketako egoeran dauden 800 bat haurri laguntzen die. Bulegoa dute Gasteizen.

Aurreko edizioetan, Europako Batzordearen lehendakari ohi  Jacques Delorsek, Giza Eskubideen Amerikarteko Auzitegiak, UNICEFek eta Gurutze Gorriak jaso dute Francisco Vitoria domina, besteak beste.

 

 

 

Share