Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 uztaila 2019 17:00

Prentsaurrekoa. Antzinako Txorolekun bizikletak alokatzeko zerbitzua aurkeztea

Parte hartzaileak. Mugikortasun eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredo; eta zerbitzua kudeatuko duen enpresako ordezkariak

Eguna. Astelehena, uztailak 29

Ordua. 10:00

Tokia. Antzinako Txoroleku. Florida parkean, Goya aurrean


Peru eta El Salvador kale berrituetara bisita

Parte hartzaileak. Gorka Urtaran alkatea eta Amaia Barredo Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzia

Eguna. Astelehena, uztailak 29

Ordua. 10.45

Tokia. El Salvador eta Venezuela kaleen arteko izkina.

————————————————————

Prentsaurrekoa. Andre Maria Zuriaren Pilota Feria aurkeztea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López; Enpresetako ordezkari Unai Iglesias (Baiko) eta Inaxio Errandonea (Aspe);  eta Caixabankeko ordezkari bat

Eguna. Astelehena, uztailak 29

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————–

Harrera-ekitaldia Gasteizko gimnastei, Gimnastika Erritmikoaren Munduko Junior Txapelketan lortu dituzten sariak direla eta

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Astelehena, uztailak 29

Ordua. 18:30

Tokia. Arabako Forua Aldundiaren jauregia

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:07

Interesdunek irailaren 30era arte eman ahalko dute izena; lehiaketak beste bi berrikuntza ekarriko ditu

Herritarren Partaidetzaren Zerbitzuak —Borja Rodríguez Ramajo zinegotzia du buru— beste lehiaketa bat jarri du abian 2020an Gasteizko auzo bateko fatxadaren batean mural bat egiteko. Hiru berrikuntza egingo dira lehiaketan.

Proiektu honen bidez, lehendik dagoen hiri paisaia edertzen duen kultura-ondare garaikide eta humanizatua sortu nahi du Udalak. Gainera, kolektiboak eta herritarrak integratzea eskatzen du, dela diseinatzeko prozesuan, dela burutzerakoan ere, eta horrenbestez, gizarte-kohesioa eta arte-adierazpen kolektiboa sustatzen dira, baita boluntariotza zibikoa ere, hartara hiriarentzat foku turistiko garrantzitsu bat sortuaz, hiritik kanpo ezagutzeko eta aintzatesteko modukoa. Alegia, guztiok irabazten dugu alderdi guztietatik —kultura, partaidetza eta turismoa—”, adierazi du Rodríguez Ramajok.

Aurtengo berrikuntzetako bat da gaia aldez aurretik ezarrita dagoela. Hain zuzen ere, “ume eta/edo nerabeen arteko jazarpen fisiko eta psikologikoaren kontra sentsibilizatzea” izango da gaia, halaxe eskatu baitzuen Haur eta Nerabeen Elkarguneak, Gizarte Kontseiluaren sostenguarekin. Gainera, entitate adjudikaziodunak kontuan hartu beharko du elkargune hori lana diseinatu eta gauzatzeko partaidetza-prozesuan.

Bestetik, oraingoan lehiaketatik kanpo utziko dira Hirigune Historikoa eta Zabalgunea, hiriko beste auzo batzuetara zabaltzearren. Horretaz gain, balioesteko sailen arteko mahaia aurreko urteetan bezala osatuko bada ere —Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Saileko, Hezkuntza eta Kultura Saileko, Ekonomia Sustapenaren eta Enpleguaren Saileko zein Partaidetza eta Gizarte Etxeen Saileko langileek hartuko dute parte—, aukeratzen den fatxadak Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Sailaren berariazko baimena jaso beharko du aurretik, katalogazio berezia duen eraikina ez dela bermatzeko, halaxe eskatu baitzuten zenbait agentek.

Gainerakoan —azpimarratu du Ramajok—, eta gurentzat garrantzitsua da, lehiaketak espiritu parte-hartzaileari eusten dio. Izan ere, partaidetza-proiektu ororen helburua etengabe eboluzionatzea da, baita taldeei entzutea ere, eta hortik berrikuntzak. Esperientzia positiboa bada, aldez aurretik gaiak aukeratzen jarraituko dugu, horma-irudiek hiria ordezkatu dezaten”, amaitu du.

Entitate adjudikaziodunak 30.000 € izango ditu murala egiteko, BEZa barne, eta 2020. urtea osorik.

Interesdunek Euskadiko Kontratazio Publikoaren kontratatzailearen profilean aurkituko dute informazio guztia (http://www.contratacion.euskadi.eus) eta irailaren 30era arte eman ahalko dute izena.

 

Share