Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  1 uztaila 2019 17:00

Prentsaurrekoa. Henry Morton Stanley estreinakoz Araban izan zeneko 150. urteurrena betetzen dela eta, horrekin lotutako ekitaldiak aurkeztea

Parte hartzaileak. Alkateorde eta Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregi; Ramon Jimenez Fraile, kazetaria eta idazlea; eta Kanpezuko Udaleko zinegotzi Javier López de Luzuriaga

Eguna: Asteartea, uztailak 2

Ordua: 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————

Prentsaurrekoa. Bigarren seihileko Enplegurako Hezkuntza eskaintza aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren, Merkataritzaren eta Biltzarren zinegotzi Felipe García

Eguna: Asteartea, uztailak 2

Ordua: 11:00

Tokia: Udaletxeko prentsa-aretoa

——————————————

Apdema-ren ‘Zurekin, zahartzea errazagoa da’ programako erakusketa inauguratzea

Parte hartzaileak: Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna: Asteartea, uztailak 2

Ordua: 19:00

Tokia: Pilar gizarte etxea

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:14

Ostiraleko eta larunbateko bero handiak baldintzatu egin zuen jardunaldia

 

19.598 pertsonek disfrutatu dute Estibaliz Canto zinegotziaren zuzendaritzapeko Gizarte Etxeen Zerbitzuak ekainaren 28, 29 eta 30erako programatutako jarduerekin. Kaleko jolasak izenez ezagun dira, eta Ibaiondoko, Salburuko eta Zabalganeko gizarte etxeen inguruetan egiten dira.

Zenbait atrakzio, gaztelu puzgarriak esaterako, itxi egin behar izan ziren hainbat orduz, materialek tenperatura handia hartzen zutelako,  eta erredurak saihesteko.

Gainerakoan, giro onak jende ugari erakarri zuen itzaletan egiten ziren jardueretara, baita Ibaiondoko eta Zabalganeko apar festetara.

Baina, liburuxkan izandako akats tipografiko baten ondorioz, Zabalganeko apar festa ekainaren 30erako iragarri zen, benetan programatutako egunerako -ekainak 29- iragarri beharrean (Igande arratsalderako ez da kaleko jolasik programatzen). Gizarte Etxeen Zerbitzuak barkamena eskatu nahi die igande arratsaldean bertaratu ziren eta 29an egindako apar festaz disfrutatzerik izan ez zuten familiei.

 

Data SALBURUA IBAIONDO ZABALGANA GUZTIRA
EKAINAK 28 2.831 1.967 1.204 6.002
EKAINAK 29 3.289 2.579 1.990 7.858
EKAINAK 30 2.386 1.581 1.771 5.738
GUZTIRA 8.506 6.127 4.965 19.598

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:46

Pasa den ekainean 228.530 pertsona joan ziren Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuetara; azken hamarkadako errekorra da, eta udalaren kirol esparruen historiako zifrarik onenetarikoa. 2009tik hona ekainean izandako kopuruei gagozkielarik, 2015ean eta 2017a  bildu zen jende gehien: 223.467 pertsona eta 212.172 pertsona, hurrenez hurren.

Klimatologia erabakigarria izan da asistentzia kopuru handi honetan, izan ere oso tenperatura altuak izan dira, eta euri gutxi. Nabarmentzekoak dira ekainaren 18a eta 26a, egun horietan 10.000 baino sarrera gehiago izan baitziren Mendizorrotzean. Gamarran, berriz, ekainaren 29a (9.139 sarrera) eta ekainaren 26a (8.820) izan ziren egunik jendetsuenak.

Maiatzaren 24an hasitako udako kanpainako datuei dagokienez, 245.358. sarrera izan dira, orotara, Mendizorrotzeko eta Gamarrako kirol esparruetara.

Mendizorrotza eta Gamarra ekaineko alderaketa 2011-2019

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:21

Udaltzaingoaren Agenteek 53 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, Zapatari kalean emakume bati ukituak egiteagatik sexu-abusuaren delitu baten ustezko egile gisa.

Gertaera horiek larunbat goizaldeko lau eta erdiak inguruan izan ziren, eta une horretan, Koordinazio Zentralak patruila bati eskatu zion Zapatari kalearen eta Anorbin kantoiaren arteko izkinara joan zedila, antza denez, mozkortuta zegoen neska bat bere borondatearen aurka norabait eramateko eginahaletan ari zelako gizonezko bat. Udaltzainek kordea galduta topatu zuten neska eta zerbitzua eskatu zuten bi pertsonak laguntzen ari zitzaizkion hari.

Eskainitako datuei esker, gertaera horien ustezko egilea hurbileko ostalaritza-lokal batean topatu eta hantxe atxilotu zuten udaltzainek.

Anbulantzia bateko osasun-langileek laguntza eskaini zioten biktimari, eta Santiago Ospitalera eraman eta bertan artatu ondoren, Txagorritxu Ospitalera eraman zuten, sexu-erasoen osasun-protokoloa aktibatu zutelako. Dena den, emakumeak uko egin zion asistentzia horri, baita salaketa jartzeari ere, eta horrenbestez, patruila batek etxeraino lagundu zuen.

Guardiako Epaitegian izapide egokiak egin ondoren, atxilotua aske utzi zuten, baina Epailearen aurrean aurkeztu beharko du.

Sei pertsona zauritu dira istripuetan

Asteburuan sei pertsona zauritu dira bost trafiko-istriputan; istripu horiek guztiak ostiralean gertatu ziren.

49 urteko emakume bat zaurituta geratu zen harrapaketa batean, San Antonio kalean oinezkoentzako pasabiderik ez dagoen toki batetik gurutzatzen hasi eta ziklomotor batek atzetik harrapatuta. Harrapaketa horretan, motoa gidatzen zihoan 61 urteko gizonezkoa ere errepidera erori eta zaurituta geratu zen, eta horren ondorioz, biak eraman behar izan zituzten anbulantzian Santiago Ospitalera.

Iturritxu eta Heraclio Fournier kaleen arteko bidegurutzean gertatutako beste auto-harrapaketa baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat; istripu horretan oinez zihoan 63 urteko gizonezko bat zauritu zen, eta bertan larrialdi-zerbitzuek artatu ondoren, Santiago Ospitalera eraman zuten.

Xabier kalean gertatutako beste istripu baten nondik norakoak ere ikertzen ari dira; gidatzen zihoan 49 urteko emakume bat zaurituta geratu zen bertan, bere autoak garaje bateko zutabe baten aurka talka egin ondoren. Emakume hori Santiago Ospitalera eraman zuten.

Samaniego kalean gertatutako harrapaketa baten zergatiak ere ikertzen ari dira; istripu horretan oinez zihoan 64 urteko gizonezko bat zauritu zen eta San Jose Ospitalera eraman zuten izandako lesioetatik artatzera.

Donostia kaleko oinezkoentzako pasabide batean gertatutako azken istripuan, berriz, auto bat eta patinete bat zeuden nahastuta. Bien arteko talkaren ondoren, patinetea gidatzen zihoan 44 urteko emakume bat zauritu zen eta anbulantzian eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

Mugikorrarekin gidatzen

Udaltzaingoak beste 36 trafiko-istriputan esku hartu du asteburu honetan, baina horietan ez da inor zauritu eta hiru gidari ikertzen ari dira bide-segurtasunaren aurkako delituengatik. 30 urteko gidari bat, telefono mugikorra erabiltzen ari zela ustekabean harrapatu eta gida-baimenik gabe gidatzeagatik.

45 urteko emakume bat ikertzen ari dira alkoholaren eraginpean eta gida-baimenik gabe gidatzeagatik, Zaramaga kalean gertatutako trafiko-istripu batean nahastu eta zenbait trafiko-seinaletan kalteak eragin ondoren.

Gidatzen zihoan 23 urteko beste gizonezko bat ere ikertzen ari dira, gida-baimenik gidatzeagatik eta babes-agindu bat urratzeagatik. Jesus Guridi kaletik emakume batekin batera zihoan eta une horretan autoa gelditu zedila agindu zuen patruila batek. Bi pertsona horien dokumentazioak eta ibilgailuarenak aztertu zituztenean, ikusi ahal izan zuten gidariak, gida-baimenik gabe gidatzeaz gain, ez zuela halakorik inoiz erdietsi, eta gainera, urruntze-agindu bat zuela berarekin zihoan emakumearekiko, eta horren ondorioz, udaltzainek hura atxilotzeari ekin zioten eta izapide egokiak bete zituzten bide-segurtasunaren aurkako delituagatik.

Asteburuan alkoholemiako zazpi prebentzio-kontrol egin dira hirian, eta horietan, 125 gidari inguruk egin behar izan dituzte arauzko alkoholemia-probak. Horietatik bostek emaitza positiboa eman dute eta salaketa jarri zaie administrazio-bidetik.

Udaltzainek 48 salaketa izapidetu dituzte asteburuan eta polizia judizialaren 18 jarduera egin dituzte.

Edukiontziak sutan

Plastikozko ontzien bi edukiontzitan piztutako sua itzaltzera joan ziren suhiltzaileak igande goizaldera; bat Hortaleza kalean, eta bestea, Voluntaria Entrega kalean.

Udaltzaingoak eskatuta, halaber, Zadorra ibaiaren ibilguan, Iurre norabidean, zeuden bizikleta batzuk ateratzera ere joan ziren igandean, eta minutu batzuk geroago, trafiko-istripu batean errotik atera zituzten trafiko-seinale batzuk erretiratzera ere bai.

Share