Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 uztaila 2019 17:00

Valentin de Foronda Gizarte Historia Institutuaren XXV. Sinposioari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Osteguna, uztailak 4

Ordua. 9:30

Tokia. Micaela Portilla Ikerkuntza Zentroko areto nagusia

——————————————-

Proiektu Artistikoen deialdiko “Modelo eta praktika (disciplinar)” erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; eta erakusketako egile Iñaki Gracenea

Eguna. Osteguna, uztailak 4

Ordua. 10:15

Tokia. Montehermoso Kulturunea, Ur Andela

—————————————————

Harrera ekitaldia Henry Morton Stanley Vitoria-Gasteizen izan zeneko 150. urteurrena betetzen dela eta

Henry Morton Stanley Vitoria-Gasteizen izan zeneko 150. urteurrena betetzen dela eta, Udalak harrera ekitaldia eskainiko dio haren bilobari, Willian Stanley.

Eguna. Osteguna, uztailak 4

Ordua. 13:30

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

——————————————

Aenkommer sariak banatzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Osteguna, uztailak 4

Ordua. 20:45

Tokia. Artium museoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:00

Gaur goizean eratu dira 21 Zabalgunea eta AMVISA udal sozietateen administrazio-kontseilu berriak.

Ana Oregi (EAJ-PNV) izango da hirigintza sozietatearen lehendakaria; Felipe Garcíak (PSE-EE), berriz, udalaren ur enpresaren lehendakaritza hartu du.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:59

Udaltzaingoaren Agenteek 19 eta 17 urteko bi mutil gazte atxilotu zituzten atzo, Foru kaleko denda batean indarra erabiliz egindako lapurreta delitu baten ustezko egile gisa, saiakuntza graduan.

Establezimendu horretako langile batek, bertara hurbiltzen ari zela, bi gazte horiek eta hirugarrengo beste pertsona bat ikusi zituen sarrerako kristalezko atea jotzen eta puskatzen. Bera han zegoela ohartu zirenean, ihes egin zuten bertatik.

Eskainitako deskribapenari esker, Udaltzaingoak pertsona horietatik bi Herrigune Historikoan topatu eta atxilotu zituen, bertara ihes egin ondoren. Gero, udaltzainek egiaztatu zuten pertsona horiek, minutu batzuk lehenago, Loma Jeneralaren plazako beste establezimendu batean ostu zutela, kutxa erregistratzailea lapurtzeko xedez bertan indarrez sartu ondoren; herritar batek Aihotz plazako eskailera batzuetan lurrera botata topatu zuen kutxa erregistratzailea geroxeago.

Guardiako Epaitegian eta Adingabeen Fiskaltzan izapide egokiak bete ondoren, 17 urteko gaztea aske utzi zuten, baina adinez nagusia epailearen esku geratu zen.

Udaltzaingoak ikerketak egiten jarraitzen du hirugarren inplikatua nor izan daitekeen identifikatzeko.

Gizonezko bat atxilotu dute lapurretagatik

Udaltzaingoaren Agenteek 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, Koroatze eremuko merkataritza-establezimendu batean lapurreta-delitu baten ustezko egilea delakoan. Segurtasun-zaindari batek atxiki zuen, motxila batean 125 €ko balioa zuten zenbait salgai sartzen zituela ikusi zuelako eta kutxatik igarotzean salgaiak ordaindu ez zituelako.

Hiru pertsona zauritu dira bi istriputan

Gidatzen ari zen 21 urteko emakume bat zauritu zen atzo Iliada pasealekuaren eta Budapest hiribidearen arteko biribilgunean. Bere autoak beste ibilgailu baten aurka talka egin zuen, eta azkenean, farola baten eta seinale baten aurka ere jo zuen. Anbulantzian eraman zuten Santiago Ospitalera.

Zabalgana hiribidean gertatutako beste istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat, eta bertan, lur orotako ibilgailu bat eta auto bat zeuden tartean nahastuta; azken horren bidaiariak, gidaria eta pilotukidea harrapatuta geratu ziren talkaren ondoren, eta horren ondorioz, Suhiltzaileen zerbitzuak erreskatatu behar izan zituen.

Kanpora atera zirenean, osasun-zerbitzuek artatu zituzten 20 eta 21 urteko zaurituak, eta gero, Santiago Ospitalera eraman zituzten. Istripua gertatu zen kalearen zatia trafikoarentzat moztuta egon zen ordubete baino gehixeago, larrialdiko zerbitzuek beren lana errazago egin zezaten.

Udaltzainek beste 19 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen zauriturik izan eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. 21 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 9 jarduera egin zituzten.

Suhiltzaileek egindako esku-hartzeak

Suhiltzaileek A-1 errepidean izandako beste trafiko-istripu batean esku hartu zuten atzo; istripu horretan furgoneta bat albo batera iraulita geratu zen. Nahiz eta gidaria ez zen harrapatuta geratu, SPEISeko langileak haiek zaintzen geratu ziren, osasun-langileak iritsi arte, eta horrez gain, bateria ere deskonektatu zuten, prebentzio-neurri gisa.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:23

Alde zaharrean bizi direnen testuinguru komuna du aztergai. Horretaz gain, pieza eszeniko ibiltaria estreinatuko da uztailaren 4an, 5ean eta 6an.

“Ibili Ganbaran” partaidetza-proiektua aurkeztu da gaur Montehermoso kulturunean. Gasteizko Parasite Kolektiboak 2019ko lehen sei hilekoan osatu du, bitartekaritza artistiko gisa, bizi duten testuinguruak batzen dituen adin eta jatorri desberdineko pertsonekin. Zein da testuinguru hori? Gasteizko Alde Zaharra.

Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Parasite Kolektiboko Hannah Francesek eta Unai eta Garazi López de Armentiak aurkeztu dute.

Ko-sormenezko prozesu horren emaitza bikoitza izan da. Batetik, pieza eszeniko ibiltari bat, uztailaren 4an, 5ean eta 6an Alde Zaharreko kaleetan zehar antzeztuko dena. Bildutako materialaren gaineko ikerketa eta sormen-lanaren emaitza da eta konpainiak Baratza Aretoan zuzentzen duen Sormen eszenikoko Laborategian osatu du.

Bestalde, erakusketa ere izango da Montehermoso kulturunean, uztailaren 5etik irailaren 8ra bitartean, eta proiektu horren lan-prozesua ezagutu ahal izango da bertan.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:00

Biktimen Oroimenezkoaren inguruan eta Tornay Medikuaren kalean aurreikusi diren eraberritze-lanak egin aurretik, Udalak mugikortasuna, zarata eta herritarren pertzepzioa aztertuko ditu; udan hastekoak dira lan horiek. Landa-lan horren bidez informazio objektiboa eduki nahi da obrei ekin aurretik. Hartara, datuak alderatu ahalko dira lanak amaitu ondoren.

Abiatzear diren esku-hartzeek mugikortasunean duten eragina aztertzeari begira, informazioa biltzeko zenbait bide baliatuko dira:

Oinezkoen eta ibilgailuen zuzeneko kontaketak. Lau orduz zenbatuko da, goizeko zortzietatik arratsaldeko zortzietara bitartean, tabletak eta berariazko softwarea erabiliz.

Abiadura eta zarata neurketak. Sonometroa eta laser pistola erabiliko dira.

Inkestak. Eragindako inguruetan bizi direnei eta bisitariei egingo zaizkie elkarrizketak. Proiektuak ezagutzen dituzten, horietaz zein iritzi duten eta zer hobetuko luketen galdetuko zaie.

Aste honetan bertan hasiko da azterlana egiten, eta bide-inbentario batez eta udal teknikariek emandako informazioaz osatuko da (oinezkoentzat irabazitako azalera, auzoko onuradunen kopurua, kendutako aparkalekuak eta alternatibak, segurtasunari buruzko datuak…).

“Azterketa horren bidez oraingo egoerari buruzko datu interesgarriak lortuko ditugu. Eta, batez ere, esku hartu ondoren berritutako zonak nola geratu diren aztertu ahalko dugu berriro. Hau da, Biktimen Oroimenezkoaren inguruan, Arkupeetan eta Tornay Medikuaren kalean benetako egoera eta herritarren pertzepzioa lanen aurretik eta ondoren nolakoak diren alderatu ahalko dugu. Izan ere, bi zona horietan egin nahi ditugun berrikuntzek oinezkoen joan-etorria erraztuko dute eta ibilgailu motordunen kopurua gutxituko, Udalak sustatutako Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Planaren ildotik”, nabarmendu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Itziar Gonzalok.

Proiektu europarra

Lan hori ReVeAl proiektu europarraren barruan sartzen da; Gasteizko Udalak klima-aldaketaren kontra super-etxadiak baliatzea aztertuko du horren bidez. Programa garatzen duen partzuergo europarrak, besteak beste, hirietako espazio publikoan esku-hartzeak garatu, ezarri eta probatzea eta horien eragina ebaluatzea aurreikusi du.  Hain zuzen ere, Udalak abiarazitako azterketa honen bitartez egingo da ebaluazioa.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:28

  • Pasa den martxoan sinatutako asmoen protokoloaren ondoren, Hezkuntza Sailak eta Vitoria-Gasteizko Udalak akordioa sinatu dute, bizikidetzaren eta hezkuntza-ekitatearen aldeko ekintzak sustatzeko
  • Bi erakundeak ari dira lanean, dagoeneko, datorren ikasturterako ekintza zehatzetan

Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkateak eta Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, gaur goizean, lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu dute bi erakundeen artean, bizikidetzaren eta hezkuntza-ekitatearen aldeko lankidetza garatzeko.

Hitzarmena sinatzeak pasa den martxoan asmoen protokolo baten bidez Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteizko Udalak beren gain hartutako konpromisoak formalizatzea dakar. Gaur sinatutako akordioaren helburua da lankidetza-sistema bat antolatzea Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren artean, urte anitzeko esparruan.

Koordinazio horrek aukera emango du, erakundeen arteko erantzunkidetasunetik, aniztasunaren balioa sendotzen, eskolatze orekatua eta aukera-berdintasunean oinarritzen dena sustatzen eta ikasle bakoitzaren ahalmena garatzen laguntzen duten politikak eta neurriak hartzeko; horretarako, lehentasuna emango zaie Vitoria-Gasteiz hirian ikasle ahulenak eskolatzen dituzten ingurune ahulenei.

“Vitoria-Gasteizko ume guztiek beren eskola-arrakasta bermatzeko eta etorkizuna lantzeko aukera berak izatea nahi dugu. Gure helburua da zenbat eta pertsona gehiagok prestakuntza eta trebakuntza jaso, orduan eta hobea izango dela beren etorkizuna eta beraien herriarena. Horretarako, hezkuntza-berdintasun handiagoa lortzeko lanean jarraitu behar dugu; hori da, hain zuzen, akordioaren helburua”, esan du Gorka Urtaran alkateak.

Bestalde, Uriarte sailburuak honako hau esan du: “gaur Vitoria-Gasteizko Udalarekin sinatutako akordioak bi erakundeek bizikidetzaren eta hezkuntza-ekitatearen alde batera lan egiteko borondatea eta aukera egiaztatzen du. Dagoeneko denbora daramagu elkarlanean zenbait ekimenetan, baina gaur sinatutako esparru-akordioak lankidetza hori sendotzen du, baita etorkizunera begira ere”. 

 

Baterako helburuak 

Funtsezko printzipio gisa, euskal hezkuntza-sistemak ekitatearen aldeko apustua zenbait ekimen pedagogiko eta osagarriren bidez egiten du.

Hezkuntza Sailak ikasleen inklusibotasun eta hezkuntza-arrakasta handiagorako zenbait planen bidez egiten duen ahalegina nabarmendu behar da: besteak beste, Ikasle Etorkinei Harreta emateko II Plana, eta 2019-2022 aldirako Eskola Inklusiboa Garatzeko Esparru-Plana. Era berean, beste neurri-mota batzuk ere sustatzen ditu, esaterako: Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa, ezartzea, eskolatu berri diren eta/edo hezkuntza-laguntzako behar bereziak dituzten ikasleentzako laguntzak edo bigarren mailako etapan aniztasunerako arreta-neurriak. Halaber, Hamaika Esku Programa eta Bidelaguna nabarmendu behar dira; horiek eskola-porroterako arrisku handiena duten ikasleen hezkuntza-arrakasta bilatzen dute. Horrez guztiaz gainera, beka-sistema eta hezkuntzaren zerbitzu osagarriak aipatu behar dira (garraioa, jangelak etab.).

Aldi berean, Vitoria-Gasteizko Udalak “Hiri Hezitzaileen Gutuna” sinatu du, eta konpromisoa du hezkuntzaren sustapenarekin, bere proiektuaren zeharkako ardatzetako bat bezala. Vitoria-Gasteizko Udalak hezkuntzaren arloan udal-administrazioari atxikitako gaitasunak betetzen ditu; zerbitzuak, baliabideak eta hezkuntza-programak sortu eta kudeatzen ditu zuzenean; udal-sailek sustatutako hezkuntza-jarduketak koordinatzen ditu; Hezkuntza Administrazioarekin dihardu lankidetzan hezkuntza formalaren hezkuntza-jarduketa osagarriak ezartzen. Zentzu horretan, besteak beste, honako ekintzak bultzatzen ditu: Bizikidetza eta Aniztasun Plana, Haur eta Nerabeetzako Udal Plana, edota Hezkuntza zerbitzuaren Plan estrategikoa 2016-2022.

 

Jarduteko funtsezko eremuak 

Sinatutako hitzarmenean jaso diren Vitoria-Gasteiz udalerriko baterako jarduketen proiektuak besteak beste honako funtsezko eremu hauekin egongo dira lotuta:

·         Familiei informazioa eta orientazioa ematea eskolatze orekatuaren aldeko eskolatze-prozesuan.

·         Herritarren komunikazioa eta sentsibilizazioa, aniztasunari balioa emateko.

·         Bizikidetza positiboaren sustapena, ikastetxeen barruan eta kanpoan.

·         Haur eta nerabeen eta hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituztenen ahultasun-, arrisku- eta babesgabetasun-egoeretan detekzio eta esku-hartze goiztiarra.

·         Koordinazioa heldu berri dauden ikasle atzerritarrei harrera egiteko.

·         Koordinazioa eta lankidetza udal-mailako gizarte-zerbitzuekin, gizarte-bazterketako arriskuan edo egoeran edo eskola-eremuan behar psikosozialak dituzten ikasleei arreta emateko.

·         Ingurune ahulenetako ikastetxeen irudia eta erakargarritasuna hobetzea eta haien hezkuntza-proiektuak indartzea.

·         Ikastetxea auzoari zabaltzea eta gizarte- eta hezkuntza-ekimenak sustatzea, komunitatearen elkarlanarekin eta inplikazioarekin.

·         Gizarte- eta ekonomia-desabantaila handienean dauden familientzako laguntza osagarriak; horrela, gizarte- eta hezkuntza-aukeretara jotzeko eta horiek aprobetxatzeko bide eman nahi da, aukera-berdintasunean oinarrituta.

 

Magnet-Erakarri programa 

Hezkuntza Saila eta Vitoria-Gasteizko Udala datorren ikasturterako diseinatzen ari diren ekintzen artean, Magnet-Erakarri programa dago.

AEBetako Magnet School-en esperientzian eta Kataluniako Magnet programan oinarritzen da; helburua da gizarte- eta kultura-aniztasun handiko ikastetxeen (eta itxura suntsitua gizarte-eraketa dela eta?) eta EAEko bikaintasuneko erakundeen artean aliantza estrategikoak sustatzea. Dagokion erakundearen ezagutza-eremuarekin zerikusia duen lotura sortu eta sustatzea, hori abiapuntu hartuta berrikuntza-proiektu partekatua antolatu eta garatzeko. Hezkuntza-proiektu berritzailea, kalitatekoa, erakargarri eta hurbileneko ingurunean erreferentziazko bilakatuko dena. Ekintza horren bidez, proiektu berriaren xedea da, ikasleen ikasketa-arrakastari laguntzeaz ez ezik, profil heterogeneoa duten auzoko familien interesa ere erakartzea, eta ikastetxe horietako gizarte-konposizioa orekatzea.

Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteizko Udalak jarraitzen dute lanean, lankidetza berezia zehazteko; lankidetza horrek bizikidetza positiboa eta hezkuntza-ekitatea lortzeko ekintza hori eta beste batzuk zehaztuko ditu.

 

Share