Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 uztaila 2019 17:00

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu, eta Atariaren 10. urteurrena dela eta, horren berri emango du.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, uztailak 5

Ordua. 11:00

Tokia. Ataria, Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroa 

* Komunikabide grafikoentzako oharra: prentsaurrekoa amaitu eta gero bi zikoina askatuko dituzte.

—————————————————

Doaneko Justizia eta Ofiziozko Txandaren Eguneko ekitaldia

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, uztailak 12

Ordua. 12:30

Tokia. Villa Maria (Frai Francisco Vitoria pasealekua, 4)

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:24

Laster izango da Gasteizen Antzoki Sarearen udako denboraldian ikusmin handiena piztu duen lanetako bat. Madrilen erabateko arrakasta izan duen Broadwayko  “Addams familia” komedia musikalaz ari gara. Gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan  Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok, Morticiaren papera egiten duen Carmen Conesak eta obraren koordinatzaile Itxaso Barriosek.

6 antzezpen egingo dituzte uztailaren 25etik 28ra bitartean. Charles Addams ilustratzaileak sortutako pertsonaiak antzerkira eramaten dituen ikuskizun hau Esteve Ferrerek zuzendu du eta LETSGO enpresak ekoiztu. Enpresa hau musikal handiren ekoizlea da –Dirty Dancing, The Hole, The Hole 2 eta The Hole Zero– eta ohiko dituen efektu bereziak erabili ditu.

Brickmann eta Eliceren libretoan oinarritutako komediak Andrew Lipparen musika du. Komediak Chicagok hasi zuen ibilbidea, 2009an, eta ondoren Broadwayn antzezten jarraitu zen, 2010ean, arrakasta handia lortuz.

Addams familia 70eko hamarkadan telebistarako egindako egokitzapena tarteko egin zen ezagun, eta 1991n pantaila handira egin zuen salto. Harez gero ugariak izan dira familia bitxi honen inguruan egindako zinemarako egokitzapenak. Espainian, urriaren 5etik eskaintzen da Madrileko Calderon Antzokian. Artista nazional ezagunek hartzen dute parte eta eszenaratze ederra du, familia arrakastatsu honek ederki merezitakoa. Herrialdeko antzoki gehienetan zeharreko bira egiten ari dira.

Produkzio handia da: 40 pertsonatik gora, zuzeneko musika, Carmen Conesa aktorea Morticia protagonistaren paperean, Xavi Mira Gómezen paperean eta Esteve Ferrer zuzendari –-Madrileko zein nazioko antzerki kartelerako lan arrakastatsuen zuzendaria: Toc Toc; The Hole Zero; Atraco a las tres; Aquí no paga nadie–, besteak beste.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:58

 

“Jaietan ere LIBRE izan nonahi! Celebra, Actúa, Responde” Udalak indarkeria matxista prebenitzeko kanpaina prestatzen ari da, bereziki gazteei zuzendua, erantzunkidetasunetik

Indartu eta lekuz aldatuko du aurtengo kanpainaren baliabide nagusi izango den indarkeria matxista prebenitzeko eta haren aurrean jarduteko informazio-lekua, eta abian jarriko du prebentzioko lantalde ibiltaria.

Herritarren eskura  jarri ditu Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuaren eta Udaltzaingoaren telefonoak (945 13 44 44 eta 092, hurrenez hurren), gerta daitezkeen erasoei erantzuteko

 

“Emakumeek eta LGTBI biztanleek, 2019ko Andre Maria Zuriaren ohorezkoa jaiak indarkeria matxistarik gabeko gune libretan gozatzea nahi dugu. Lortu beharreko xedea da, baldin eta herritar guztiek eta jaietan zerikusia duten eragile eta zerbitzu nagusiek erantzunkidetasun giroan jokatzen badute. Gasteizko jaietan eta aisialdi espazioetan indarkeria matxista prebenitzeko programa hirian indarkeria matxista prebenitzeko programaren esparru orokorraren barruko tresna bat da, beste tresna bat. Izan ere, urte osoan garatzen diren prebentzio-ekintzak kontuan hartuz diseinatu da, eta HARA! Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Planari (2018-2021) jarraituz, programa honen planteamenduen eta gainerako jardueren arteko koordinazioa eta koherentzia hobetzearren”. Horixe da Udalaren Berdintasun Zerbitzuak diseinatu duen prebentzio-estrategiaren xede nagusia, Berdintasuneko zinegotzi Miren Fernández de Landa prentsaurrekoan azaldu duen bezala.

Zinegotziak eta Berdintasun Zerbitzuko buru Mireia Espiauk 2019ko jaietarako berdintasun-kanpaina aurkeztu dute gaur goizean, “Jaietan ere libre izan nonahi! Celebra Actúa, Responde” lelopean. Leloa jaiei berez darien kolorea eta sexu-aniztasuna aldarrikapena uztartzen dituen logotipo batean nahasten diren, ur-tantak edo su artifizialak irudikatu nahi dituzten jai giroko zenbait elementuren bidez, eta koloreen bitartez islatzen dute aniztasuna, harridura-marka baten inguruan, mezuari indarra emateko asmoz.  

 

Informazio-lekua eta jarduerak

Aurtengoan, Udalak indartu eta beste leku batean paratuko du indarkeria matxista prebenitzeko informazio-lekua. Independentzia eta posta kaleen arteko bidegurutzean izango da eta irekita izango da abuztuaren 4tik 9ra bitartean, 17:00etatik 23:00etara.

Informazio-lekua edonor bertara joateko modukoa izango da, eta bertan entzumenaren aldetik aniztasun funtzionala duen profesional bat arituko da, zeinu-hizkuntzan zein ahoz komunikatzeko gauza. Lekua prestatuta dago arreta intimo eta seguruagoa eskaintzeko, hala beharko balitz.

Gazteen arteko indarkeria matxistaren prebentzioaren eta haren aurrean jarduteko alorrean espezializatutako 3 langile arituko dira informazio-lekuan, eta informazioaz gain, jarduera dinamizatuak, photocall bat eta sentsibilizazioa eta prebentzioa jorratzera zuzendutako beste jarduera batzuk ere eskainiko dituzte, jai giroari begira, eta beti jabetzearen ikuspegitik. “Udalaren erreferentziazko informazio-gunea izango da Andre Maria Zuriaren ohorezko jaietan gerta daitezkeen indarkeria matxistako kasuei dagokienez, Udalaren beste zerbitzu eta baliabide batzuekin koordinatuta. Bertan, udal-baliabideei buruzko informazioa emango da, dela eraso matxistei erantzuteko (protokoloak, bideratze), dela halakoa prebenitzeko (hitzaldiak, mintegiak, etab.), eta baita beste baliabide eskuragarri batzuei buruz ere. Funtsean, zenbait tresna eta materialen bitartez jai giroan agertzen den indarkeria matxistaren adierazpenei –eta bereziki barneratzen ditugunei– buruz informatzea da xedea. Gainera, aldi berean emakumeekin batera ardura konpartitzearen garrantziari buruz kontzientziatzen saiatuko dira, berariazko informazioa duen txarteldegi batekin, gerta daitezkeen eraso matxisten aurrean jokatzeko irizpideekin, merchandising-gaiekin eta beste bitarteko batzuekin”, azaldu du Miren Fernández de Landa zinegotziak.

Horrez gain, LGTBI pertsonaren bat eraso matxista baten biktima izan bada, informazio-lekuan lagunduko egingo diote, eskura dituen zerbitzuen berri jakin dezan. Ez da artatzeko zerbitzu bat; aldiz, zerbitzu espezializaturen bateko arta jasotzeko bitartekaritza eskaintzen du. Beharrezkoa balitz, eta bertaratu den pertsonak hala eskatuko balu, koordinazioko eta udal baliabideetara laguntzeko protokoloa aktibatuko da.

Azkenik, informazio-lekuak informazio anonimoa biltzeko tresna bat du: egindako kontsultei buruz, jasandako edo ikusitako erasoei, eta aktibatu diren erantzun edo estrategiei buruz, informazio-lekura hurbildutako pertsonen zein profesionalen aldetik jasota. Tresna horrek informazio eguneratua eta sistematizatua izateko aukera ematen du, Andre Maria Zuriaren ohorezko jaien jarraipen eta balorazioa egina ahal izateko, hartara mekanismo, baliabide eta zerbitzuen hobekuntzan jarraitu ahal izateko.

 

Sentsibilizazio eta prebentzio ibiltaria

Informazio eta prebentzio-lekua indartuko duen prebentzio ibiltariko talde bat gehituko da aurten, prebentzio-mezuak hurbildu nahirik gazteen giro informaletara; hain zuzen ere giro horietan elkartzen direnez gazteak, horietan identifikatu daitezke portaera matxistak, eta baita portaera horien aurkako ekintzak eta diskurtsoak ere.

Ekimena batez ere gizonezko gazteei zuzenduko zaie, beraiei zuzenduriko mezuak jorratu eta asmo hauek lortzeko gogoz: portaera matxistak prebenitzea, indarkeriarekin konplizitate eza eta jokabide matxisten aurreko erantzuna lantzea, eta balio-aldaketa bideratzen lagunduko duten beste mezu batzuk lantzea. Lantalde hori elkarrizketa eta hausnarketan arituko da gazteekin, haien diskurtso, jarrera eta portaeren gainean: batetik, jai giroekin berariaz loturiko indarkeriazko egoerak identifikatu nahi dira, eta bestetik prebentzioaren alorreko beharrak, bai eta diskurtso eta portaera subertsibo eta transgresoreak, gazteen artan balio–aldaketa erakutsi dezaketenak.

Sentsibilizazio eta prebentzio ibiltariko lantaldea 2 edo 3 pertsonek osatuko dute, eta elkarrekin arituko dira Andre Maria Zuriaren ohorezko jaietan, kontuan hartuta gazteak gehien erakarriko dituzten egunak, guneak eta ordu-tarteak, eta egunero informazio-lekuarekin koordinatuta.

 

24 orduz zabalik

Aurreko urteetan bezala, Udalak 24 orduz arituko den arreta-bitartekoa prestatu du, gerta daitezkeen erasoen aurrean erantzuteko, Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuarekin eta Udaltzaingoarekin koordinatuta, eta langile espezializatuz hornitua. Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuaren telefonoa 945 13 44 44 eta San Antonio kalearen 10.ean dago; Udaltzaingoaren telefonoa, berriz, 092 da, eta Agirrelanda kalean dago.

 

Talde lana

Gasteizko jaietan indarkeria matxista prebenitzeko programa prebentzio estrategiaren baitan kokatzen da, zein Berdintasun Zerbitzuak urte osorako diseinatu duen, Udalaren beste lan-arlo hauekin koordinatuta: Hezkuntza, Gizarte-Politikak, Udaltzaingoa, Gazteria eta Bizikidetza eta Aniztasuna. Jaietarako, Kulturak ere bat egiten du koordinazio horretan, jaiak antolatzeko ardura duen neurrian. “Funtsezkoa da indarkeria matxista prebenitzeko eta hari aurre egiteko estrategiak koordinatzea, politikoa publikoa ahalik eta eraginkorrena izan dadin, eta modu nolabaiteko koherentzia izan dezagun gidari urte osorako aurreikusitako ekimenetan”, azpimarratu du  Berdintasun Zerbitzuko buru den Mireia Espiauk.

Programa jaietan zeresan handia duten gizarte-eragileei eta Berdintasun Elkargunean parte hartzen dutenei aurkeztu izan zaio lehenik.

Udalak indarkeria matxistaren aurrean jendaurreko erantzuna emateko protokoloa

Udalak jai giroan sustatutako beste ekintzetako bat Udalak indarkeria matxistaren aurrean jendaurreko erantzuna emateko protokoloa da, zein talde politikoekin eztabaidatzen ari den egun.

Azken agiria amaitutzat emateko, jaietarako berariazko protokoloa berdefinitu egin da aurreko urteetan atzemandako beharren arabera.

Zehazki, areagotu nahi da indarkeria matxistaren aurrean jendaurreko erantzuna, jai-ekitaldiak aldi batean geratzeko denbora-tarteak egokitu egin dira beste zenbait gizarte-eragileren (Blusa eta Nesken Batzordea, esaterako) estrategien aurrean, eta aintzat hartu dira beste eragile horiek (adibidez kolektibo feministek eta LGTBI taldeek) gerta daitezkeen indarkeria matxistako kasuen aurrean antolatutako ekintzak.

Informazio gehiago lortzeko edo materialak jaisteko, jo www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna helbidera, behin kanpaina aktibatu delarik.

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:46

Udaltzaingoa 41 urteko gizonezko bat ikertzen ari da Oto hiribidean drogen eraginpean eta zirkulazioaren kontrako norabidean gidatzeagatik. Patruila batek gelditzeko eskatu zion atzo arratsaldeko lehen orduan. Alkoholemia-probetan emaitza negatiboa eman zuen, baina positibo eman zuen kalamu eta kokainaren toxikoak hautemateko testean. Laborategiko behin betiko emaitzak eduki arte, Guardiako Epaitegian izapideak abiarazi zituzten bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik.

Istripuak

Hiru pertsona zauritu ziren atzo istripuetan.

Lehena, Ramon Rubial kaleko aparkaleku batean gertatutako auto-harrapaketa baten biktima izan zen. 78 urteko emakumea, horretarako prestatuta ez zegoen toki batetik gurutzatzen ari zela, atzerantz aparkatzen ari zen ibilgailu batek jo zuen. Oinezkoa zaurituta geratu zen eta Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Errege-Erregina Katolikoak eta Arriagako Atea kaleen arteko bidegurutzean istripu bat gertatu zen auto baten eta motozikleta baten artean, eta moto-gidaria, 60 urteko gizonezkoa, Txagorritxu Ospitalera eraman behar izan zuten.

Argiketa-talde bat Etxezarra kaleko espaloian gertatutako hirugarren istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da. 14 urteko mutil adingabe bat zaurituta geratu zen, bizikleta baten eskutokian eserita zihoanean; bizikleta horretan beste bi adingabe ere bazihoazen. Hanketako bat aurreko gurpilaren erradioen artean harrapatuta geratu zitzaion. Anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen haurra.

Udaltzaingoak beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituengatik. Horrez gain, 16 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 14 jarduera egin zituzten.

Suhiltzaileak

SPEISeko langile-talde batek AP-1 errepidean izandako trafiko-istripu batean esku hartu du gaur goizean. Osasun-langileek artatu dute zauritua, eta suhiltzaileek eta Ertzaintzak, bitartean, ibilgailuak errepidetik kendu eta errepidea garbitu dute.

Atzo gaueko hamarrak jota, suhiltzaileei deitu zieten Elorriagako Atera joan zitezen, adingabe batzuk adar batzuk erretzen ari zirelako eta kezka sortua zutelako. SPEISeko langile-taldea iritsi baino lehen, gazte horiek berek sua itzaltzea lortu zuten

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:10

 

  • Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren arloa eta TUVISAko lehendakaritza hartu du bere gain

UDAL GOBERNUAREN ANTOLAKUNTZA

Gasteizko Udaleko zinegotzi kargua hartu du Amaia Barredo Martínek gaur goizean egin den udalbatzaren aparteko osoko bilkuran. Ondoren, Tokiko Gobernu Batzar berria eratu da, eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren arloa hartu du bere gain Barredok. Halaber, goizeko azken orduan egindako TUVISAko ezohiko kontseilu batek gizarte honetako zinegotzi berria sozietate honen lehendakari izendatzeko balio izan du.

Amaia Barredo lizentziaduna da Elikagaien Zientzia eta Teknologian, Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako MBA masterra dauka, eta Kudeaketako bikaintasunerako Euskalit Ebaluatzaile Klubeko ebaluatzaile eta kidea da. Bere ibilbide profesionalean nabarmentzekoak dira ardura hauek: Ingurumen eta Hirigintzako zuzendaria Arabako Foru Aldundian, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria Eusko Jaurlaritzan, Elikagaien Kalitatearen zuzendaria Eusko Jaurlaritzan, eta marketin eta komunikazioko zuzendaria Neiker erakundean, eta ikerlaria Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:08

2018Ko oroit-idazkia argitaratu berri du Gasteizko Udalaren Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak, eta bertan adierazten da gasteiztar bakoitzeko 10,24 € eman zirela iaz Udalak arlo horretan sustatutako proiektu eta ekintzetarako. Iaz, udalak 2.885.539 € bideratu zituen lankidetzara, AMVISAren ekarpena barne.

Hiru jarduera-arlo handitan banatu ziren laguntzak: garapenerako lankidetza, sentsibilizazioa eta garapenerako hezkuntza, eta azkenik, proiektuen jarraipena eta ebaluazioa.

Garapenerako lankidetza arloan, azpimarratzekoa proiektu-deialdietara bideratutako 1,2 milioi euroko partida, eta Euskal Fondoarekiko eta Saharako herriarekiko hitzarmenetara zuzendutako milioi erdi eurotik gorako kopurua. Eremu geografikoei erreparatuz gero, laguntzen % 64 Amerikara bideratu dira, % 32 Afrikara, eta % 4 Asiara.

Sentsibilizazioaren arloan, “Udalak gasteiztarren artean elkartasunaren kultura sustatzeko lanean jarraitu du, baita bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua ere, besteak beste. Ildo horretatik, ”Udalaren kontratazio-pleguetan bidezko merkataritzako produktuen kontsumoaren aldeko klausulak sustatzen ditugu; halako produktuak badira dagoeneko Udalaren zenbait zerbitzutan, esaterako Adinekoen Zerbitzuan, Kulturan, Gizarte-etxekoenean, eta Protokolo eta Erakunde Komunikaziokoan, esaterako”, adierazi du Garapenean Laguntzeko zinegotzi Jon Armentiak.

Azkenik, Jarraipen eta ebaluazio arloan, Udalak San Francisco Menéndez udalerrian (El Salvador) ur-sistemak egiteko lau proiektu egiaztatu zituen El Salvadorren; proiektu horretara 800.000 € bideratu ditu Udalak 2009tik, eta oso balorazioa ona egin zaio. Emaitza positiboak eman dituzte baita Sahara programaren eta garapenerako hezkuntzako Zentzuz Kontsumitu proiektuen ebaluazioek.

Iaz garapenenean laguntzera bideratutako udal-aurrekontuaren % 83 GGKEek edo beste erakunde sozial batzuek kudeatu zuten, % 13 Euskal Fondoak, eta % 4 Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak.

Share