Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-11-03)

Prentsaurrekoa. ‘Les nuits barbares’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Herbé Koubi, koreografoa; Facial Hamlat, laguntzailea; eta Agnés Blot, tour manager eta itzulpena

Eguna. Asteazkena, azaroak 3

Ordua. 10:30

Tokia. Teatro Principal Antzokia

————————————

Prentsaurrekoa. Liburu Azoka aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; Ane Agirregomezkorta, Librería Elkar; y Txintxu San Martín, Librería Zuloa

Eguna. Asteazkena, azaroak 3

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Atxilotuta exhibizionismoagatik

63 urteko gizon bat atxilotu zuten igandean Judimendiko parkean exhibizionismo-delituaren ustezko egilea izateagatik.

16:00ak baino lehenxeago, herritar batek egindako deiak Udaltzaingoari jakinarazi zion gizonezkoa ukituak egiten ari zela parkean paseatzen ari zen pertsonen aurrean eta pertsona horietako batzuei jarraitu ere egin ziela. Udaltzainek eserlekuan eserita topatu eta atxilotu egin zuten.

 

Genero- eta etxe-indarkeria

Asteburu honetan bi pertsona atxilotu dituzte genero- eta etxe-indarkeria, hurrenez hurren, direla eta. Lehenengoan, 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostiralean harrera emateko udal-instalazio batean bikotekideari eraso egiteagatik.

Bigarren atxiloketa igandean gertatu zen Amarika plazan. 39 urteko emakume batek bikotea jo zuen hainbat lekukoren aurrean.

Egun horretan bertan, udaltzainek 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Babesgabeak plazan emakume bati eraso egin ostean agintaritzako agenteen aurka ustezko atentatua egiteagatik. Gizonezkoa Santa Barbara plazan topatu zuten. Udaltzainetako baten kontra egin zuen eraso, eta arrazoi horrengatik atxilotu ondoren, Agirrelandara eraman zuten.

21 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean borroka bat gertatu zela zioen abisua jaso ostean Andre Maria Zuriaren plazara gerturatu ziren agenteen kontra eraso egiteagatik. Plaza horretan bertan neska bati ukituak egin izanaren delitua ere egotzi zioten gazte hari.

 

Beste atxiloketa batzuk 

Asteburuan bi pertsona atxilotu dituzte genero- eta etxe-indarkeriarekin lotuta babes-aginduak urratzeagatik.

Ostiralean, 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Adurtza auzoan. Gizonezkoa etxebizitza batzuetako ateak kolpatzen ari zen. Larunbatean, bestalde, 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Zabalgana auzoan urruntze-agindua hausteagatik.

Azkenik, udaltzainek igandean 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bilatzeko, atxilotzeko eta Bilboko epaitegi batean aurkezteko agindua zuelako.

 

Share

(Programaz eguneratuta) “Jazz uhinak hirian barrena” programak 8 kontzertu didaktiko emango ditu azaroaren 23tik 2022ko ekainaren 5era

Jesus Guridi kontserbatorioan egingo da Gasteiz Hiri Hezitzailearen jarduera-programaren barruko ziko hau.

 

Jazz uhinak hirian barrena” zikloaren XVI. edizioa hartuko du Jesús Guridi kontserbatorioak 2021eko azaroaren 23tik 2022ko ekainaren 5era. Gasteiz Hiri Hezitzailearen jarduera-programaren barruan sartzen da Hezkuntza Zerbitzuak Jazzargia elkartearekin elkarlanean bultzatzen duen ekimen hori.

Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok, Kultura eta Kirol foru diputatu Ana del Valek, Laboral Kutxako arduradun Kepa Ortiz de Urbina eta Jazzargiaren ordezkari Joseba Cabezasek hartu dute parte ekitaldia aurkezteko gaur egin den prentsaurrekoan. 

Cabezasek 2021-2022ko Jazz uhinak hirian barrena programa azaldu du, ‘Jazz nire historia da, nire bizitza da / Jazz is my history, is my life’ izenburupean. Zortzi kontzeptu didaktiko izango dira:

  • Azaroak 23: Villalacre proiektua
  • Abenduak 21: Alba Careta Group
  • Urtarrilak 25: Etinne Mbappe Quartet
  • Otsailak 22: María Toro Quintet
  • Martxoak 22: Lucía Rey Trío
  • Apirilak 26: Luis Aranburu Musika Eskolako eta Jesús Guridi kontserbatorioko konboak
  • Maiatzak 10: Big Bans
  • Ekainaren 4an: Matthieu Saglio Quartet

 

2019-2020ko Ohorezko Makilaren banaketa atzeratu egin zen  COVID-19agatik – Ricard Miralles saridunak berak eskatuta–, eta abenduaren 21ean emango da.

‘Jazz uhinak hirian barrena’ zikloak indarrean dauden segurtasun-neurriak errespetatuko ditu une oro.

“Jazz uhinak programan denboraldi berrirako prestatutako kontzertuetan parte hartzera animatu nahi ditut gasteiztarrak. Horietan emakumeak paper garrantzitsua izango du. Gure herrialdean emakume musikari handiak daude, espazioa utzi behar zaie eta hori da Jazzargiak egin duena. Zorionak!” azpimarratu du Estibaliz Cantok.

Ana del Valek adierazi duenez, “iaz, hamabosgarren edizioan, egindako lehen lankidetzaren ondoren, gure babesa berritzea erabaki dugu, Jazzargiak musika eta kulturaren arloan Araban egiten duen lan bikainagatik. Izan ere, ongi betetzen dute jazzaren historia eta protagonistak ehun urtetik gorako musika horrekiko interesa duten guztiei hurbiltzeko helburua. Jazza dute lanbide, musika ez ezik mundua ere ulertzeko modu eder hori, dagoeneko Araba osoaren ondarea dena hezkuntza honi eta beste batzuei esker”.

19:00etan hasiko dira, eta 5 eta 7 euro bitartean balioko dute; denboraldirako abonamenduak berriz, 35 euro. Ongintzazko kontzertua abonamendutik kanpo izango da, eta 12 euro balioko du Sarrerak eta abonamenduak www.ondasdejazz.com webgunean izango dira salgai. Hainbat talderentzat doakoak izango dira kontzertuak.

PROGRAMA

Informazio gehiago

 

 

 

 

Share