Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-11-22)

Prentsaurrekoa. ‘Veni, vidi, vici’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Udal Musika Bandako zuzendari laguntzaile Iker Olazábal; eta Margarita Lorenzo de Reizabal, gonbidatutako zuzendaria

Eguna. Astelehena, azaroak 22

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

——————————————–

Prentsaurrekoa. ‘Acosta danza’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Verónica Corveas, maisua; Laura Rodríguez, dantzaria; eta Raúl Reinoso, dantzari-koreografoa

Eguna. Astelehena, azaroak 22
Ordua. 11:30

Tokia. Teatro Principal Antzokia

————————————–

Harrera ekitaldia Hazia 23 proiektuan parte hartu duten enpresa eta gazteei

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; lehen alkateorde eta Ekonomia Sustapen zinegotzi Maider Etxebarria; eta Asis Fundazioko zuzendari Juncal Yubero

Eguna. Astelehena, azaroak 22

Ordua. 19:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

Share

(Zuzenduta) Asteburuko aurrreikuspenak

Ostirala, azaroak 19

– Miren Fernández de Landa Berdintasun zinegotziak Izan Nonahi Topaketa Librean parte hartuko du 18: 30ean Villa Suson

Azaroak 20, larunbata
– Gorka Urtaran alkateak Arabako Gorrak elkartearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du, 10: 30ean,  Europa jauregian.

Azaroak 21, igandea
– Raimundo Ruiz de Escudero Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko zinegotzia “bide Indarkeriaren aldeko Biktimaren Eguna” ospatzeko ekitaldira joango da 12: 00etan, Urrezko Zeledonen plazan.

Share

Aurrera doaz AMVISA Unibertsitateko ibilbidean egiten ari den lanak

 

AMVISAk Unibertsitateko ibilbidean eta inguruan saneamendu-sarea berritzeko lanak egiten jarraitzen du.

Lanen bigarren fasea amaitu ondoren, azaroaren 22tik aurrera irekiko da San Antonioko tuneletik Unibertsitateko ibilbidera igotzeko sarbidea. Orain, aldiz, tunelera jaisteko bidea moztuko da.

Era berean, azaroaren 24tik (asteazkena) azaroaren 26ra (ostirala) Senda ibilbidea moztuko da trenbidearen zubiaren parean, kale horretatik igarotzen den kolektorea hobetzeko lanei ekiteko.

 

Share

(Argazkiez eguneratua) Udalak Gasteizko mugikortasun-eredua erakutsi du Albaceteko Mugikortasunaren eta Garraioaren Etorkizunari buruzko elkarrizketa batean

Gasteiz eta bere mugikortasun iraunkorreko eredua protagonista izan dira, berriz ere, etorkizuneko mugikortasunari eta garraioari buruzko lehen mailako ekitaldi batean. Raimundo Ruiz de Escudero Udaleko Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko zinegotziak Mugikortasunaren eta Garraioaren Etorkizunari buruzko elkarrizketan parte hartu du gaur goizean, Espainiako Gobernuaren Prospektiba eta Estrategia Bulego Nazionalak antolatuta. Bilera atzo eta gaur egin da Albaceteko Circo Antzokian, eta bertan izan dira, besteak beste, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroa, Raquel Sánchez, eta Europako Batzordeko Garraio Komisarioaren kabineteburua, Walter Gotees.

Raimundo Ruiz de Escuderok, zehazki, intermodalitateari eta garraio publikoaren integrazioari buruzko mahai-inguru batean parte hartu du. Bere hitzaldian, Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko zinegotziak azpimarratu du oso garrantzitsua dela modu koordinatuan lan egitea modu egokian konektatuta dauden garraio publikoko sareak eraikitzen eta finkatzen. “Orain iraultzaile diruditen ideiak normaltasunera eraman behar ditugu”, esan du. Era berean, zinegotziak garraio publikoaren errentagarritasun soziala azpimarratu du. Gasteizko ordezkariak Arabako hiriburuko mugikortasun-eredua eta azken hamarkadetako bilakaera ere azaldu ditu.

 

Share

Udalerriko 5 herritan hobekuntza-lanak egiteko laguntza emango du Gasteizek

Udalak 50.000 euro bideratuko ditu Berroztegieta, Ilarratza, Matauku, Mendoza eta Zumeltzuko hainbat proiektutara

 

Lankidetza-hitzarmenak tarteko, udalerriko 5  toki-erakundetako obretarako 50.000 euro bideratzea onetsi du Tokiko Gobernuak gaur goizean.

Udalak 19.000 euroko laguntza emango du Mendozako plaza eraberritzeko; 8.000 euro Berroztegietako edateko uraren hornidura-adar bat konpontzeko; 8.000 euro Ilarratzako bideak egokitzeko; 8.000 euro Mataukun aisialdi-gune bat egiteko, eta 7.000 euro Zumeltzuko euri-urak konpontzeko lanetarako.

Share

Udalak 49.000 euro emango ditu ekonomia eta enplegua sustatzeko, SEA-Arabako elkartearen bidez 

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotzi Maider Etxebarriak eskaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak SEA Arabako Enpresariak elkartearekiko hitzarmena onetsi du gaur, Gasteizen enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatzeko jarduerak gauzatzeko.

Hitzarmena onartzeak 22.500 euroko ekarpena egitea dakar, hiriko ostalaritza-sektorea sustatzeko, eta, bestetik, 26.500 euro bideratzea lanbideei buruzko orientabideak emateko eta enplegurako lan-bitartekaritza programa bat garatzeko, udalarentzat lehentasunezkoak diren kolektiboei zuzenduta.

Hauek dira, zehazki, jarduera horiek: lan-merkatuaren prospekzio-txostenak egitea; aktibaziorako ekintzak eta esku-hartzeak, praktikak enpresetan eta laneko esku-hartzeak; Horietaz gain, Back to Araba Talent Forum Day eguna antolatzea, hau da, lan-arrazoiak tarteko Araba utzi eta orain itzuli nahi dutenei zuzendutako urteko ekitaldia.

 

Ekintzaileentzako laguntza 

Era berean, Lanbiderekiko lankidetza-hitzarmena onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak, ekintzaileei laguntzeko deialdian erakunde laguntzaile jarduteko.

“Hemengo startup eta enpresa txiki eta ertainen sustapen ekonomikoa erabakigarria da, bai enpleguari eusteko, bai enpresak etorkizuneko eredu berritzaileetarantz bultzatzen jarraitzeko, hartara industrian eta eraldaketa ekonomikoan goi-mailan egoteko. Ildo horretan, bi dirulaguntza onartu ditugu SEAren eta Lanbideren eskutik berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren alde lan egiten jarraitzeko” azpimarratu du Maider Etxebarriak.

 

Share

Ibailakua auzo-elkarterako lokalean obra egiteko kontratazio-dosierra onetsi da

  • 140.515 euroko aurrekontua du, BEZa barne, eta bi hilabetetan gauzatu behar da.

 

Borja Rodríguezen ardurapean dagoen Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Sailak proposaturik, Ibailakua auzo-elkarterako lokala egokitzeko obren kontratazio-dosierra onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak. Hondarribi kaleko 34-36ko lokal batean egingo dira obrak, eta 140.515,00 euroko aurrekontua izango dute (BEZa barne).

Lokalak 70 metro koadroko azalera eraikia du, eta egun gaitu gabe dago (obra-akaberak ditu). Espazio gardena da. Udal Eraikinetako Mantentze Zerbitzuko teknikariek Herritarren Partaidetzaren Zerbitzuak azaldutako beharrak kontuan hartuta: prestatu dituzte obra hori kontratatzeko proiektua eta baldintza teknikoen orria: atondo-bulego gune bat, erabilera anitzeko gune bat (panelen bitartez zatikagarria) eta komunak izatea; baita fatxada eta abian jartzeko behar diren instalazioak ere.

Horretarako bi hilabeteko gauzatze-epea ezarri da, zuinketa-akta sinatzen denetik kontatzen hasita.

« Albiste ona da auzoaren alde lan egiteko, komunitatea sortzeko, parte hartzeko eta norberaren zein auzoko eta hiriko gainerako biztanleen ongizatea izateko lan egiten duten Ibailakuako bizilagunek beren beharretara egokitutako topagune bat izatea, eta, gainera, leku horrek beren jarduerak dinamizatzen eta bideratzen laguntzea » azpimarratu du Borja Rodríguez zinegotziak.

Share

Atxilotua bikotekideari eraso egiteagatik

Udaltzaingoak bart goizaldean 26 urteko gizonezko bat atxilotu du bere bikotekideari egindako eraso-delituaren ustezko egilea delakoan. 

04:00ak baino lehenxeago, Justo Vélez de Elorriaga kalean emakume bati eraso egin diotela zioen abisua jaso dute. Bertaratutako patruilak egiaztatu duenez, ustezko erasotzailea emakumearen bikotekidea da. Gizonezkoa atxilotu egin dute biktimaren eta lekuko baten kontakizuna entzun ondoren.

Udaltzaingoak ospitale-zentro batera eraman du emakumea, eta gizonezkoa, aldiz, Agirrelandara. Gaur eramango dute epailearen aurrera.

Share

Esleitu da Memoriaren plaza berriaren obrarako kontratua, zeinari esker oinezkoentzako kalitatezko beste topaketa-espazio bat sortuko baita Gasteiz erdi-erdian

Esku-hartzea Postetxearen eta Biktimen Oroimenezko Zentroaren artean egingo da, dagoeneko berritu den inguruari jarraipena emanez; orotara 1,6 milioiko inbertsioa izango du, eta 1,1 milioiko kanpo-finantzaketa

 Proiektuak lurpean Gasteiz osoko bizikleta-aparkaleku handiena eraikitzea aurreikusten du, zeinak 200 plaza gehituko baitizkio VGBiziz sareari

 

proiektuaren memoria

Memoriaren plaza berriak, zeina Postetxearen eta Biktimen Oroimenezko Zentroaren artean egongo baita, aukera emango oinezkoentzako kalitatezko beste topaketa-espazio bat edukitzeko Gasteiz erdi-erdian. Urtaranen gobernuak Opacua enpresari esleitu dizkio horri dagozkion lanak. Obra egiteko inbertsioa 1.658.236,04 eurokoa izango da (BEZa barne), eta lanak burutzeko epea 8 hilabetekoa izango da. Esku-hartzerako lizitazio-aurrekontua 2.103.826,50 euro izan zen. Udalak 1,1 milioi euroko kanpoko finantzaketa lortu du (800.000 euro Espainiako Gobernuarenak, eta 300.000 Eusko Jaurlaritzarenak).

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak diseinatu duen proiektuak Arkupeen eremuan egindako eraberritzearekiko koherentzia estetikoari eutsiko dio, eta ingurua erabat birbanatzea ekarriko du berekin. Plaza berria espazio publiko moderno eta kalitatekoa izateagatik nabarmenduko da, eta oinezkoentzako eta herritarrak elkartzeko balioko du bereziki. Halaber, inguruneko zuhaitzak mantenduko dira, eta altzari guztiak aldatuko. “Gure hiriaren bihotzean plaza berri bat sortuko duen proiektu bati ekingo diogu“, azaldu du Gorka Urtaran alkateak. “Udalean horrelako proiektuak sustatzen jarraitzen dugu, oso ideia argiarekin: espazio publiko adeitsuagoa edukitzea, oinezkoen mugikortasuna ahalbidetzeko eta gasteiztarrei bertako kale-plazez gozatzeko bide emateko xedez. Egun hauetan, azterlan baten bidez egiaztatu dugu oinezkoen zirkulazioa nabarmen handitu dela iaz Arkupeen inguruan egindako erreformaren lehen fasean. Eta herritarrek esku-hartzea nola baloratzen duten“.

 

BIRBANATZEA

Mateo Morazatik datorren trafikoa desbideratu izanari esker egin ahal izango da Memoriaren plaza berria, eraberritzearen lehenengo fasearen ondoren Oroimenezko Zentroaren atzean baitoa. Oroimenezko Zentroaren eta Postetxearen artean libre utzi den espazioan sortu da inguru berri horretan eraikitzeko aukera. Halaber, jarduketak aukera ematen du oinezkoentzako beste ardatz batzuk sortzeko: Posta kaletik Aizkora plazaraino (Plaza Berrian, Postetxean, Espainiako Bankuan eta Arkupeetan zehar), eta eskailera mekanikoen eta igogailuaren bidez San Vicente aldaparen hasieran amaitzen den pasealeku irisgarri berri bat.

 

PLAZA

Proiektua plaza berri bat eraikitzean datza: Oroimenezko Zentroaren eta Postetxearen arteko kota-aldea konpontzen duen plataforma moduko bat izango da. Plaza berri horren azpian egongo da bizikletetarako aparkaleku handia, 200 bat plazakoa.

Mendebaldeko alboan, plazaren mugan, tarte txiki batean eskaileren bidez konponduko da plataforma horren eta oinezkoentzako ibilbidearen arteko desnibela. Bizikletak aparkatzeko eraikinaren parean, beste eskailera-maila batzuk jarriko dira, eta jendea eseri ahal izango da haietan (gaur egun San Frantzisko aldapa berrian bezala).

Hegoaldean, berriz, arrapala batek aparkalekura sartzeko bidea emango du.

Eta, ekialdeko alboan, Corten altzairuzko jardinera batek itxiko du plaza Olagibel aldera, eta trafikotik babestuko du.

 

BERDEGUNEAK

Ikuspegi arkitektonikotik, zuhaitzak elementu gako eta zentral bihurtuko dira, eta esparru berria antolatzeko aukera emango dute. Dauden platanoak kalitatekoak dira eta geriza ematen diote plazari, eta haien inguruan banku berriak jarriko dira, haietan jendeak atseden hartu ahal izateko.  Halaber, bizikleta-aparkalekuaren gainean parterre bat egingo da, kolorea emango duten zuhaixkekin, eta, hirugarren parterre bat egingo da heskaiekin, ekialdeko alboan, Olagibel kaletik isolatzeko.

 

KOHERENTZIA ESTETIKOA

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailaren diseinuak Andre Maria Zuriaren plazako eta azken urteotan egindako beste esku-hartze batzuetako hizkera berari eusten dio, eta granito horiko zoruak egongo dira zoladura gehienetan, eta beste batzuetan, grisa. Eskaileretako harmailak, aldiz, Aldapa aldekoen modukoak dira.

Jardinerak eta bankuak, Corten altzairuzkoak, Andre Maria Zuriaren plazan eta beste jarduketa batzuetan erabilitakoen tipologia bera izango dute.

 

BIZIKLETA-APARKALEKUA

Bizikleta-aparkalekua hiriko handiena izango da, eta aukera emango du 200 ibilgailu aparkatzeko bi alturako bizikleta-aparkalekuetan. Azpiegitura VGBiziz sarean txertatuko da, eta bertan sartzeko kudeaketa-sistema bera erabiliko da. Horrez gain, espazio bat gordeko da zama-bizikletetarako, eta beste bat, bizikleta elektrikoetarako, bi sistema haien aldeko apustua egiten baitu Udalak, bereziki. Lonja berriaren akaberak ageriko hormigoizkoak izango dira.

 

ALTZARIAK ETA INSTALAZIOAK 

Horrelako esku-hartzeetan ohikoa den bezala, Udalak hainbat gauza berritzeko aprobetxatuko du: zoladura, instalazioak, drainatze-sarea, ureztaketa, argiteria…

Ildo horretan, led-teknologiadun argi-puntu berri batzuk, iturri apaingarri bat, Gasteiz estilo bankuak, banku luzeak, barandak eta saretakjarriko dira.

Share

Euskararen Nazioarteko Egunerako programazioa hasi da

Abenduaren 3an izango da, urtero bezala, Euskararen Eguna. Hori dela eta, Euskararen Nazioarteko Egunerako diseinatutako ekitaldi-egitaraua antolatu dute euskararen inguruan lan egiten duten hainbat eragilek eta baita Gasteizko Udalak ere.

Hain zuzen ere, abenduaren 3ra arte iraungo dute iada hasi diren ekitaldi horiek, ‘Euskarak, hamaika hiztun, hamaika jostun” lelopean. Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, honako eragile hauek aritu dira: Alea, Geu, Mendibea, Arabagara, Zizta, Zet, Oihaneder, Goiena, Bai Euskarari eta Zabalgana Batuz elkartea. Gasteizko Udalak 19.000  euro inbertituko ditu abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako Euskararen Asteko jardueretan.

Gasteizko Udala aspalditik ari da euskararen erabilera handitzeko eta sentsibilizazioa sustatzeko neurriak hartzen, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean euskararen erabilera guztiz normalizatzearren.

Informazio guztia www.v-g.eus/euskarareneguna webgunean dago.

Share