Prentsa Oharren banner

Plan Estrategikoaren ebaluazioan parte hartzeko deia egin die Kultura Sailak eragile lokalei

Abenduaren 1ean izango da bilera, internet bidez

 

Kulturaren Plan Estrategikoa oinarritzat hartuta dihardu lanean Gasteizko Udalak azken lau urteotan, 2018az geroztik. “Iritsi da planaren ebaluazioa eta balorazioa egiteko garaia, hurrengo urteetan egin beharreko lana finkatzen hasteko”, adierazi du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

Hainbat kultura-eragilek parte hartu zuten plana lantzeko orduan, kultura-sektore bakoitzarekin aurrez aurreko saio bana egin zelarik. “Horregatik, beharrezkotzat eta aberasgarritzat jotzen dugu planaren ebaluazioan parte hartzea. Kulturaren sektore bakoitzarekin saio dinamizatu bana eginez, planak Gasteizen izan duen eraginaren berri jaso dugu”, gaineratu du.

Bilera birtuala izango da, abenduaren 1ean, 18:00etan hasita. Parte hartzeko izena eman behar da, hemen.

 

 

Share