Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-11-12)

Euskadiko Mugikortasun eta Logístika Klusterrak antolatzen duen Garraio Teknologia Inteligenteei buruzko  Euskadiko ITS Biltzarrari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escudero

Eguna. Ostirala, azaroak 12

Ordua. 9:30

Tokia. Arabako Parke Teknologikoko entzun-aretoa

*Biltzarrari buruzko informazio +: https://mlcluster.com/eventos/congreso-its-euskadi/

—————————————————

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, azaroak 12

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————

2021eko Umbra ekitaldia inauguratzea

Parte hartzaileak. Roberto García de Tobalina, udaltzaina; Coro Ruiz Villagarcía, OSI Arabako erizaina; Diego Martínez de San Vicente, dendaria; Itziar Ramos, janari-denda bateko saltzailea; eta Xabier Ortiz, suhiltzailea.

Eguna. Ostirala, azaroak 12

Ordua. 19:00

Tokia. Andre Maria Zuriaren plaza

* 2021eko UMBRA Jaialdiko argiak piztuko dituzte COVID-19aren pandemian lehen lerroan egon diren funtsezko kolektibo batzuetako ordezkariek.

Share

Atxilotua indarkeriarekin lapurreta-saiakera egiteagatik eta udaltzainen aurkako atentatuagatik

Udaltzaingoak atzo gauean 50 urteko emakume bat atzeman zuen indarkeriarekin lapurreta-saiakera eta agintaritza-agenteen aurkako atentatu delituaren ustezko egilea izateagatik.

Emakumea pertsona bati mugikorra indarrez kentzen saiatu zen Santa Barbara plazan. Udaltzainei abisua pasatuta, patruila bertaratu zenean biktimarekin eta haren laguntzailearekin hitz egin zuen, baita gertakarien egilearekin ere, eta emakumeari miaketa egitera zihoazen unean, udaltzainetako baten aurka egin zuen, beraz, atxilotu egin zuten.

Share

Formatu handiko 40 lanek ilustrazio zientifikoa hurbilduko dute Ataria zentrora eta Arabako parketxeetara

“Illustraciencia” erakusketa abenduaren 12ra arte egongo da Salburuko interpretazio zentroan

 

Imanol Zabaleta IGIko zuzendariak, Natividad López de Munain Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko zuzendariak eta José Antonio Morlesin ilustratzaile eta EHUko irakasleak hasiera eman diote gaur goizean Salburuko Ataria Interpretazio Zentroan, 2009an Miquel Baidal Cresporen koordinaziopean jaiotako “Illustraciencia” izeneko erakusketari.

Bertan, Zientzia eta Naturako Ilustrazioaren Nazioarteko Sariaren zazpigarren edizioan aukeratutako 40 lan izango dira ikusgai, formatu handikoak (45×60 cm). 400 ilustrazio baino gehiagoren artean epaimahai profesional batek egindako aukera honetan , landareak, animaliak eta elementu geologikoak ikusiko ditugu. Teknika desberdinak erabili izan dira lanetan, esaterako grafitoa, akuarela edo marrazki digitala, baina akabera estetiko ederrekoak dira den-denak, betiere ilustrazio zientifikoaren diziplinak ezaugarri duen zorroztasun zientifikoaren bidetik.

“Ilustrazio zientifikoari ikusgarritasuna ematea da ‘Illustraciencia’ erakusketaren helburuetako bat, eta hori unibertsitate, museo, liburutegi eta zientziaren dibulgazioarekin konprometituta dauden beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeari esker lortzen da. Horrela, proiektua, ilustratzaileak, erakundeak eta gizartea onuradun izango dituen harremana ezartzen da”, azpimarratu du IGIko zuzendari Imanol Zabaletak.

Bestalde, Hirigintza eta Ingurumeneko foru zuzendariak nabarmendu duenez, “oso garrantzitsua da sormenaren eta artearen bidez herritar guztiengana iristea. Ikerketa zientifikoa funtsezkoa da, baina ezinbestekoa da hura zabaltzea, publiko orokorrarengana iritsi ahal izateko. Izan ere, ezagutza, gure ingurunea zaintzeko beharrezkoa dugun kontzientziazioaren eta sentsibilizazioaren euskarria da.

Erakusketa Ataria interpretazio zentroan izango da lehenik, eta Arabako Parke Naturaletako parketxeak bisitatuko ditu gero. Bertan ikusiko ditugun koadroen artean Elvis Antonio Salazar Jorqueraren Passeriformes de Santiago de Chile eta Paulo Prestiren Threadfin morphology lanak daude, biak sarituak, lehena ilustrazio naturalistako kategorian, eta bigarrena ilustrazio zientifikoko kategorian.

Gainera, aurtengo edizioan euskal artisten lanak ere izango dira, esaterako Amaia Torres Piñeiro donostiar gaztearen Disección de un caqui, eta Mikel Rodríguez Hidalgo arrasatear artistak zelakantoei buruz egin duen infografia.

Illustraciencia MNCN-CSICek eta Kataluniako Komunikazio Zientifikoko Elkarteak (ACCC) koordinatutako proiektua da, Zientzia eta Teknologiaren aldeko Espainiako Fundazioaren (FECYT), Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta La Caixa Fundazioaren laguntzarekin.

Erakusketa abenduaren 12ra arte egongo da zabalik Salburuko Interpretazio Zentroan, asteartetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Datorren urtean Arabako Parke Naturaletako parketxeetara iritsiko da. Horrela, 2022ko lehen hiruhilekoan, erakusketa Valderejon egongo da, ondoren Izkira joango da, eta, amaitzeko, Gorbeiara.

 

 

Aurrekariak

Zientzia eta naturako ilustrazioaren nazioarteko lehiaketan sortzen da “Illustraciencia” erakusketa. Lehiaketa horren edizio bakoitzean 40 lan aukeratzen dira, zientzia gizarteari hurbilduko dion erakusketa ibiltari bat sortzeko. Hautatutakoen artean, eta bere helburua kontuan izanik, ‘Illustraciencia’-k diruz saritzen du irabazlea. Halaber, hautatutako ilustrazioak katalogo ireki, birtual batean biltzen dira, eta webgune honetan deskarga daiteke.

 

 

Share