Prentsa Oharren banner

Udalak bat egin du 22q11 Sindromearen Nazioarteko Eguna nabarmentzeko proiektuarekin

Hori dela eta, gorriz argiztatuko dira hiriko hainbat eraikin enblematiko

 

Bihar astelehena, azaroak 22, 22q11 Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatuko da, batere ohikoa ez den gaixotasun horren inguruan kontzientziatzeko gizartea. Gasteizko Udalak bat egingo du ospakizunarekin, eta gorriz argiztatuko ditu, gauean, udaletxearen fatxada, Florida kaleko kioskoa eta Arkupeak, baita Antso Jakitunaren kaleko eta Santa Barbara plazako pergolak ere.

22q11 Sindromearen Elkarteak, ekimen honen arduradunak, oihartzun mediatikoa sortu eta herritarrak kontzientziatu nahi ditu. Proiektu horren bitartez, gaixotasun hori duten pertsonen egoera konplexuaren berri eman nahi da, eta gizarteak kaltetuei eta haien familiei laguntza eman diezaiela lortu.

Eragindako pertsonei eta horien senideei estaldura psikosozial integrala emango dieten ekintzak garatzea sustatzen du 22q11 Sindromearen Elkarteak, berorien bizi-kalitatea hobetu eta aukera-berdintasuna sustatzeko neurriak har daitezen, eragindako haurren eskubideak bermatze aldera.

 

Share