Prentsa Oharren banner

Baso Igel kontserbatzeko tokiko plan berria

Baso igel gure anfibio mehatxatuenetako bat da, eta maila autonomikoan “kaltebera” gisa katalogatuta dago. Gasteizko udalerrian espezie horren populazioen jarraipena eta maneiua hamar urtez baino gehiagoz egin ondoren, espezie hori kontserbatzeko tokiko plan bat idatzi da.

Dokumentuaren lehen zatian, banaketari, populazio-tamainari, bilakaera demografikoari eta anfibio horretan eragiten duten mehatxuei buruzko ezagutza laburbiltzen da. Ondoren, Gasteizko udalerrian etorkizunean bizirik iraungo duela ziurtatzeko jarduera-plan bat egin da, eta lehen bosturtekoan jorratu beharko liratekeen ekimenak proposatu dira.

Dokumentuaren deskarga (es)

Share