Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-11-04)

Mahai ingurua: ‘Jóvenes, COVID y bienestar emocional’

Parte hartzaileak. Gazteria zinegotzi Miren Fernandez de Landa; eta hizlariak: Irati Sellés, Naiara Berasategi, Ana González Pinto eta María Salazar

Eguna. Osteguna, azaroak 4

Ordua. 10:00

Tokia. Aldabe gizarte etxea (areto nagusia)

————————————————-

Prentsaurrekoa. Gaztefilm, Gazte eta Umeentzako Zinema Jaialdia aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; Kultura eta Kirol foru diputatu Ana del Val; Vital Fundazioko zuzendari Arantxa Ibáñez de Opacua; eta Gaztefilm antolatzaile taldeko Ricardo del Conde eta Helena Gonzalez

Eguna. Osteguna, azaroak 4

Ordua. 11:00

Tokia. Vital Fundazioa Kulturunea (Bake kalea 5, lehen solairua; Dendaraba)

————————————————

Prentsaurrekoa. Gasteizko Udalaren 2022eko aurrekontuak aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; alkateorde eta Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotzi  Maider Etxebarria; eta alkateorde eta Ogasun zinegotzi Iñaki Gurtubai

Eguna. Osteguna, azaroak 4

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko kintoen aretoa (Harrera aretoaren ondoan)

 

Share

[Audioarekin eguneratua] Gasteizek modu aktiboan parte hartuko du Glasgowko klimaren goi-bileran, maila goreneko topaketetan

Gorka Urtaran alkatea eta Ana Oregi alkateordea ONU-Habitat-eko zuzendari exekutiboarekin bilduko dira ostiral honetan bertan


COP26 biltzarrean, nekazaritzako elikagaien estrategia, GJHen aurrerapena eta hiriko azpiegitura berdearen estrategia azalduko dituzte
 

Ana Oregiren adierazpenak 

Gasteizek Glasgowko klimaren goi-bilerarako agenda itxi du, eta maila instituzional goreneko hainbat topaketatan aktiboki parte hartuko du. Gorka Urtaran alkateak, Ana Oregi alkateordeak eta Imanol Zabaleta CEAko zuzendariak hainbat hitzordu eta jardunalditan azalduko dituzte Gasteizko nekazaritzako elikagaien estrategia, Garapen Jasangarriko Helburuen aplikazioan izandako aurrerapena eta betetze-maila eta Hiri Azpiegitura Berdearen proiektuak, besteak beste.  

Gaurtik aurrera, CEAko zuzendariak parte hartuko du The Glasgow Food and Climate declaration: a dialogue on multilevel action on food systems for a just transition “panelean. Imanol Zabaletak ere parte hartuko du” Towards more inclusive and fair Climate Action. A multilevel and multigenerational Europe “ostiralean. 

Gorka Urtaran alkatea eta Habitat Nazio Batuen Erakundeko zuzendari exekutiboa, hiri eta herrien garapen jasangarria sustatzen duen agentzia, bilduko dira ostiral goizean

Maimunah Mohd Sharif-ekin izandako topaketan, alkateak eta alkateordeak azalduko diote zer lan eta garapen egiten duten Gasteizen GJHek, Gasteizko Hiri Agenda integratzeko plana eta zer helburu lortu nahi duen Udalak SDS Cities Initiative ekimenean parte hartzea NBEren ekimen bat, zeinak hasierako target gisa mundu osoko 900 hiri dituen 2020. eta 2030. urteen artean. Horrez gain, DITATek beste hiri batzuei nola lagundu diezaiekeen jakingo du.

 

Glasgowko akordioaren sinadura
Topaketa hau mugarri garrantzitsuenetako bat da nazioarteko mailan, COP26ko alkatearen agendaren barruan. Klima aldaketaren aldeko Nazio Batuen Konferentziaren barruan egoteaz gain, Gasteizek Glasgowko Akordioaren sinaduran parte hartuko du larunbat goizean. Gorka Urtaranek Parisekin, Marseillarekin, Lyonekin, Bristolekin, Antananarivorekin eta Bartzelonarekin hitz egingo eta sinatuko du, besteak beste. 

Egun horretan bertan, alkateak beste akordio baten sinaduran parte hartuko du, Edinburgoko Adierazpenean. Ekitaldi horretan, Lurraldeko eta Klimaren aldeko Ekintzako zinegotzi arduradun eta alkateordeak ere parte hartuko du. 

Vitoria-Gasteizek ingurumen arloko erabaki-foroen abangoardian jarraituko du. Klima-aldaketari buruzko munduko goi-bilera aukera paregabea da Gasteizko administrazioaren eta gizartearen konpromiso partekatua ikusarazteko eta gure hiria egon daitekeen eta egon behar duen nazioarteko sare hori ehuntzen jarraitzeko, Ana Oregik nabarmendu duenez.

 

 

 

Share

8295 pertsona igo dira dagoeneko Gasteizen barrena auzoz auzo dabilen BEIren ibilgailura

Gasteizen barrena dabil BEIren ibilgailu bat, auzoz auzo, ostiral eta larunbatetan, urriaren 1az geroztik. Hilabeteko erakustaldi ibiltarian, dagoeneko 8.295 gasteiztar igo dira ibilgailura.

Udalak bultzatu du ekimena, laster zerbitzua ematen hasiko den garraio publikoaren sistema berriari buruzko informazio- eta kontzientziazio-kanpainaren barruan. Ibilgailua hainbat kaletan jartzen da, ostiral eta larunbatetan, eta edonor igo daiteke ezagutzera. Zenbait monitorek egiten die arreta autobus elektriko inteligentea ezagutzeko interesa dutenei, eta zalantzak argitzen.

Abenduaren 6ra arte luzatuko da dibulgazio-ekimen hori, eta, beraz, oraindik aukera ugari daude BEI bertatik bertara ezagutzeko. Hau da hurrengo asteetarako aurreikusitako planifikazioa:

 

– Azaroak 5, ostirala: Iparralde gizarte-etxea

– Azaroak 6, larunbata: Katedral berriaren aurrealdea

– Azaroak 12, ostirala: Zabaltegi tabernako zabalgunea eta Judimendiko HLHI

– Azaroak 13, larunbata: Bastiturri kalea

– Azaroak 19, ostirala: Jacinto Benavente kalea

– Azaroak 20, larunbata: Hegoalde gizarte-etxea

– Azaroak 26, larunbata: Izardui Komandantearen kalea, Zumakadi ibilbidearekiko izkina

– Azaroak 27, larunbata: TUVISAren geltokia, Martxoaren 8aren kalean

– Abenduak 3, ostirala: Europa biltzar-jauregia (Txile kalea)

– Abenduak 4, larunbata: Andre Maria Zuriaren plaza

Garraio publikoaren sistema berria ezagutarazteko Udalak sustatutako zabalkunde-jardueretako bat da ekimena, datozen hilabeteetan hasiko baita funtzionatzen. Ildo beretik, TUVISAren 2. linearen erabiltzaileei ere zuzeneko informazioa ematen zaie, horiek izango baitira BEIren onuradun nagusiak.

Web-orri honetan aurki daiteke BEIri buruzko informazioa: www.bei.eus.

 

Share

Liburu Azoka Gasteizera itzuliko da azaroaren 5etik 14ra

Urrezko Zeledonen plazan izango da ekitaldia, eta Manuel Vilasek, Alaitz Leceagak eta Eduardo Álvarezek, besteak beste, liburuak sinatuko dituzte.

 

Gasteizek berreskuratu egin du, aste honetan, irakurzaleentzat ezinbestekoa den ekitaldietako bat. Azaroaren 5etik 14ra Liburu Azoka egingo da Urrezko Zeledonen plazan. 5 stand jarriko dira, eta denboraldi berrirako proposamenak aurkeztuko dituzte bertan Anegón, Ayala, Casa del Libro, Elkar eta Zuloa liburu-dendek.

Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok eta liburu saltzaileen ordezkari Ane Agirregomezkortak (Elkar) eta Txintxu San Martinek (Zuloa) hartu dute parte ekitaldia aurkezteko prentsaurrekoan.

Oso pozgarria da literaturzaleen artean arrakasta handienetakoa duen ekitaldietako bat berreskuratzea. Irakurketak joko handia eman du pandemian. Hiriko agenda kulturala aktibatu dugun honetan, Liburu Azoka egingo dugu, zirkunstantziek eskatzen duten mailan” azpimarratu du Estibaliz Cantok.

Asteburuetako programan, liburu-sinatzeak, liburu-aurkezpenak eta kultur animazioa izango dira. Parte hartzea baieztatu duten idazleen artean nabarmentzekoak: Manuel Vilas, Planeta Sariko finalista, azaroaren 7an (igandea) 18:00etan izango da eta bere azken liburu “Los Besos” sinatuko; Eduardo Álvarez, azaroaren 6an (larunbata), 12:00etan, elkartuko da irakurleekin, eta azaroaren 8an, astelehena, bere liburua aurkeztuko du, 19:30ean kultur etxean. Alaitz Leceagak ‘Hasta donde termina el mar’ bere nobela aurkeztuko du, azaroaren 6an (larunbata), 18:00etan, Casa del Libron.

Liburu Azokaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 20: 00etara; asteburuetan 11: 00etatik 14: 30era eta 17: 00etatik 20: 30era. % 10eko murrizketa egingo zaie standetan liburuak erosten dituztenei.

Liburu Azoka programa

 

 

 

 

 

 

 

Share

Europa jauregiak hiri merkataritzari buruzko Urban Commerce biltzarra hartuko du ostegunean, eta dagoeneko 200 pertsonak baino gehiagok eman dute izena

 

  • Sektoreko espezialistak Gasteizen bilduko dira, covid-19aren ondorengo aroan merkataritzak dituen erronkak aztertzeko 

 

Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak —lehen alkateorde Maider Etxebarria du buru— hiri merkataritzari buruzko Urban Commerce foroaren beste edizio bat antolatu du azaroaren 4an (osteguna). Topaketaren hamabosgarren edizioa Europa biltzar-jauregian egingo da, eta merkataritza sektorean COVID-19aren pandemiaren ondoren ikasitakoa aztertuko du bereziki.

Dagoeneko 200 pertsonak baino gehiagok baieztatu dute parte-hartzea. Gehien bat profesionalak dira, Euskaditik zein beste erkidego batzuetatik (Madril, Katalunia, Valentzia…) etorritakoak. Txikizkako merkataritzarekin lotutako adituak eta hainbat alorretatik (erakunde publikoak, unibertsitatea, enpresaburuen elkarteak, aholkularitza enpresak, prestakuntza espezializatuko zentroak, eta abar) sektorearen lehiakortasuna hobetzearekin lotutako pertsonak dira.

“Joera berriak aztertzeko jardunaldi gisa planteatzen da aurtengo jardunaldia, baina batez ere aurre nola egin behar zaien aztertzeko. Gure bizitzako esparru askotan eragin du COVID-19aren krisiak, besteak beste, erosteko eta kontsumitzeko moduan, gure desio eta eskaeretan, eta lehendik sumatzen ziren joera askotan, eta joera horiek bizkortu egin dira, beste joera batzuk azaleratu egin diren bitartean. Horregatik beharrezkoa iruditzen zaigu egungo egoera aztertzea eta etorkizunari aurre egiteko moduari buruz eztabaidatzea“, azaldu du lehen alkateorde Maider Etxebarriak.

 

Programa

Urban Commerce-ren helburua da hurbiltasuneko merkataritzari —bereziki merkataritza txikienari— lehiakortasuna irabazten lagunduko dioten tresnak ematea, eskaera berriei erantzunez. Alderi hori eta beste batzuk garatuko dira jardunaldian. Fernando Trías de Bes ekonomialari eta idazleak emango dio hasiera, eta gure gizartean oro har eta merkataritzaren sektorean bereziki gertatu den aldaketa aztertuko du. Trías de Bes enpresan, berrikuntzan eta marketinean aditua da, eleberriak eta saiakerak idazten ditu, eta ohiko kolaboratzailea da La Vanguardia egunkariko ekonomia atalean.

Ondoren, zenbait solasaldik osatutako multzo berezia etorriko da. Lehenengo, kontsumoaren eta txikizkako salmentaren arloko joerak jokaleku berriarekin lerrokatuak ote diren eztabaidatuko da, Jorge Más ekintzailearen eta Miguel Zarraquino aholkulariaren eskutik, Zigor Aldama kazetaria dinamizatzailea dela.

Bigarrenean, covid ondorengo hirian tokiko azoka plazek bizi duten eztanda izango dute hizpide, eta teknologiak hiriko merkataritzaguneak dinamizatzen izan dezakeen egitekoa. EHUko irakasle Pilar Zorrillak gidatuko du, eta Zaragoza Esencial-eko kudeaketa bulegoaren zuzendari Marian Díezek, Bartzelonako Udaleko Merkataritza arloko proiektuen koordinatzaile Encarna Palmak, Neuromobile-ko CEO Raúl G. Serapiok eta Berrikusi proiektuaren koordinatzaile Celestino Martínezek hartuko dute parte.

Azkenik, covid ondorengo hiriaz eta txikizkako merkataritzaz arituko dira amaierako solasaldian. Tokiko eta lurraldeko garapenean aditu Alain Jordá eta Bartzelonako Hiri Ekologiaren Agentziako zuzendari eta Gasteizko Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren arduradunen arteko Salvador Rueda mintzatuko dira. Paco Valderrama kazetari gasteiztarra izango da moderatzailea.

Jordák Ciudadinnova bloga idazten du 2005etik, eta hiri-eta lurralde-garapenari buruzko argitalpen plazaratu ditu. Manresako alkateorde izana da, eta Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria izendatzea lortu zuen 2010ean. Salvador Rueda, berriz, mugikortasun iraunkorraren eta espazio publikoaren arloko aditu nagusietako bat da munduan, eta Gasteizen zein Bartzelonan ezartzen ari den ‘superetxadi’ kontzeptuaren sortzailea.

  1. urteaz geroztik

Urban Commerce ekimena 2006an sortu zen, Gasteizko Udalak Hiri Merkataritzari buruzko Nazioarteko Biltzarra antolatzearen aldeko apustua egin baitzuen, hiria merkataritza biziberritzeko politiken alorrean erreferentzia bihurtzeko asmoz, baita hiri merkataritzaren modernizatze eta berrikuntzarekin lotutako esperientziak trukatzeko ere.

 

Share