Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 maiatza 2017 11:28

 

Azkena Rock Jaialdia babesteko dosierra ere onetsi du

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Udalaren Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetan sarrerak kontrolatzeko eta jendeari arreta emateko zerbitzu-kontratua esleitzea onetsi du.

Eulen S.A. izango da esleipenduna, publizitaterik gabeko prozedura negoziatura aurkeztu zen bakarra. Horretarako onetsitakoa aurrekontua 20.000 eurokoa da.

 

Azkena Rock jaialdia

Bestetik, Kultura Zerbitzuak proposatutakoari jarraituz, Tokiko Gobernu Batzarrak  2017ko Azkena Rock Jaialdiaren babesa kontratatzeko dosierra onetsi du, 270.000 euroan.

 

Share