Prentsa Oharren banner

Ostegunean “aniztasunaren tapiz gorria” zabalduko da Salburuan

 Zanguango antzerki taldeak Flux ikuskizuna eskainiko du gizarte etxearen aurrean, 19:00etan hasita

Zanguango Teatro taldeak  aniztasunaren tapiz gorria zabalduko du Salburuan, ostegunean. Arabako hiriburuko erdialdean arrakastaz estreinatu zuten FLUX ikuskizuna, zeinean egoera iragankorrak eta halabeharrezko ibiltariak irudikatzen baitituzte, gizakien arteko portaera eta harremanen inguruko gogoetak ahalbidetzen dizkiguten irudiak, jolasetik, umoretik eta absurdotik jorratuak.

Proposamenaren bidez, “umoreaz baliatuz elkarri nola begiratzen diogun aztertuko dugu, gure buruz barre egiteko eta egoera absurdu eta irrigarrien bidez elkarrekin nola erlazionatzen garen eta nola jokatzen dugun pentsatzeko“, azaldu du Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak.

Jarduera hori Udalaren Bizikidetza Zerbitzuak sustatutako “Elkarrekin bizitzen ikasi” programaren barruan antolatu da: “programak elkarren arteko trukea, komunikazioa eta ezagutzarako espazioak sortu nahi ditu, gaurko denboraz gaindikoa izango den bizikidetza-eredua eraikitzeko erronkari erantzunez. Hausnartzen eta parte hartzen duten herritarrak, begirunetsuak eta konprometituak izatearen aldeko apustua da“, nabarmendu du Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotziak.

Share