Prentsa Oharren banner

Ia 20.000 lagunek disfrutatu zuten kalean jolasteko jardunaldiarekin

Ostiraleko eta larunbateko bero handiak baldintzatu egin zuen jardunaldia

 

19.598 pertsonek disfrutatu dute Estibaliz Canto zinegotziaren zuzendaritzapeko Gizarte Etxeen Zerbitzuak ekainaren 28, 29 eta 30erako programatutako jarduerekin. Kaleko jolasak izenez ezagun dira, eta Ibaiondoko, Salburuko eta Zabalganeko gizarte etxeen inguruetan egiten dira.

Zenbait atrakzio, gaztelu puzgarriak esaterako, itxi egin behar izan ziren hainbat orduz, materialek tenperatura handia hartzen zutelako,  eta erredurak saihesteko.

Gainerakoan, giro onak jende ugari erakarri zuen itzaletan egiten ziren jardueretara, baita Ibaiondoko eta Zabalganeko apar festetara.

Baina, liburuxkan izandako akats tipografiko baten ondorioz, Zabalganeko apar festa ekainaren 30erako iragarri zen, benetan programatutako egunerako -ekainak 29- iragarri beharrean (Igande arratsalderako ez da kaleko jolasik programatzen). Gizarte Etxeen Zerbitzuak barkamena eskatu nahi die igande arratsaldean bertaratu ziren eta 29an egindako apar festaz disfrutatzerik izan ez zuten familiei.

 

DataSALBURUAIBAIONDOZABALGANAGUZTIRA
EKAINAK 282.8311.9671.2046.002
EKAINAK 293.2892.5791.9907.858
EKAINAK 302.3861.5811.7715.738
GUZTIRA8.5066.1274.96519.598

 

Share