Prentsa Oharren banner

Mendizorrotzeko eta Gamarrako igerilekuek azken hamarkadako asistentzia-erregistrorik onena lortu dute ekainean

Pasa den ekainean 228.530 pertsona joan ziren Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuetara; azken hamarkadako errekorra da, eta udalaren kirol esparruen historiako zifrarik onenetarikoa. 2009tik hona ekainean izandako kopuruei gagozkielarik, 2015ean eta 2017a  bildu zen jende gehien: 223.467 pertsona eta 212.172 pertsona, hurrenez hurren.

Klimatologia erabakigarria izan da asistentzia kopuru handi honetan, izan ere oso tenperatura altuak izan dira, eta euri gutxi. Nabarmentzekoak dira ekainaren 18a eta 26a, egun horietan 10.000 baino sarrera gehiago izan baitziren Mendizorrotzean. Gamarran, berriz, ekainaren 29a (9.139 sarrera) eta ekainaren 26a (8.820) izan ziren egunik jendetsuenak.

Maiatzaren 24an hasitako udako kanpainako datuei dagokienez, 245.358. sarrera izan dira, orotara, Mendizorrotzeko eta Gamarrako kirol esparruetara.

Mendizorrotza eta Gamarra ekaineko alderaketa 2011-2019

Share