Prentsa Oharren banner

Power Our Future 2019 biltzarrak energia biltegiratzearen alorreko ehun aditu eta gehiago bildu ditu Europa jauregian

Lehen alkateorde eta Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotzi Maider Etxebarriak Power Our Future 2019 biltzarra inauguratu du gaur arratsaldean Europa jauregian. CIC Energigunek antolatu du biltzarra, eta ostiralera arte iraungo du. Hainbat herrialdetako ehun aditu eta ikerlarik baino gehiagok energia biltegiratzearen alorreko aurrerapenak aztertuko dituzte.

Etxebarriak horrelako ekitaldi bat Gasteizen egitea nabarmendu du, “egun batzuetan ezagutzaren nazioarteko gune bihurtuko baikara, erreferentzia oso arlo zehatz batean, energiaren alorreko ikerketa eta aurrerapenean hain zuzen, baina baita oso unibertsala den zerbaitean, iraunkortasunean, eta gure hiria eredugarria da horretan. Espainiako hiri industrialenetako bat gara, eta egunez egun lan egiten dugu ingurumena eta herritarrak errespetatzen dituen garapen iraunkorraren alde”.

Share