Prentsa Oharren banner

Parasite Kolektiboaren “Ibili Ganbaran” partaidetza-proiektua Montehermoson ikusgai irailera bitartean

Alde zaharrean bizi direnen testuinguru komuna du aztergai. Horretaz gain, pieza eszeniko ibiltaria estreinatuko da uztailaren 4an, 5ean eta 6an.

“Ibili Ganbaran” partaidetza-proiektua aurkeztu da gaur Montehermoso kulturunean. Gasteizko Parasite Kolektiboak 2019ko lehen sei hilekoan osatu du, bitartekaritza artistiko gisa, bizi duten testuinguruak batzen dituen adin eta jatorri desberdineko pertsonekin. Zein da testuinguru hori? Gasteizko Alde Zaharra.

Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Parasite Kolektiboko Hannah Francesek eta Unai eta Garazi López de Armentiak aurkeztu dute.

Ko-sormenezko prozesu horren emaitza bikoitza izan da. Batetik, pieza eszeniko ibiltari bat, uztailaren 4an, 5ean eta 6an Alde Zaharreko kaleetan zehar antzeztuko dena. Bildutako materialaren gaineko ikerketa eta sormen-lanaren emaitza da eta konpainiak Baratza Aretoan zuzentzen duen Sormen eszenikoko Laborategian osatu du.

Bestalde, erakusketa ere izango da Montehermoso kulturunean, uztailaren 5etik irailaren 8ra bitartean, eta proiektu horren lan-prozesua ezagutu ahal izango da bertan.

 

Share