Prentsa Oharren banner

Aurkeztu dira IRONMAN Vitoria-Gasteiz probaren kamiseta eta “Finisher” domina

Gorka Urtaran alkateak eta Udalbatza zinegotzi ugarik jaso dute gaur goizean kamiseta eta “Finisher” domina, IRONMAN Vitoria-Gasteiz 2019 probaren antolatzaileen eskuetatik. Aurreko urteetan ez bezala, aurtengoan proba amaitzen dutenek jasoko dute gaur aurkeztutako kamiseta eta dominaren ale bana; hartara, gainditutako erronkaren sinbolo bihurtuko dira. 2.000 atleta baino gehiago lehiatuko dira datorren igandean kamiseta eta “Finisher” domina lortzeko zein, probaren zuzendari den Eduardo Martínezen hitzetan, “Gasteizen oroitzapen izango den urte askoan”.

 

image description

Share