Prentsa Oharren banner

(Eguneratua) Gasteizko Udaleko zinegotzi kargua hartu du Amaia Barredok

 

  • Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren arloa eta TUVISAko lehendakaritza hartu du bere gain

UDAL GOBERNUAREN ANTOLAKUNTZA

Gasteizko Udaleko zinegotzi kargua hartu du Amaia Barredo Martínek gaur goizean egin den udalbatzaren aparteko osoko bilkuran. Ondoren, Tokiko Gobernu Batzar berria eratu da, eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren arloa hartu du bere gain Barredok. Halaber, goizeko azken orduan egindako TUVISAko ezohiko kontseilu batek gizarte honetako zinegotzi berria sozietate honen lehendakari izendatzeko balio izan du.

Amaia Barredo lizentziaduna da Elikagaien Zientzia eta Teknologian, Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako MBA masterra dauka, eta Kudeaketako bikaintasunerako Euskalit Ebaluatzaile Klubeko ebaluatzaile eta kidea da. Bere ibilbide profesionalean nabarmentzekoak dira ardura hauek: Ingurumen eta Hirigintzako zuzendaria Arabako Foru Aldundian, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria Eusko Jaurlaritzan, Elikagaien Kalitatearen zuzendaria Eusko Jaurlaritzan, eta marketin eta komunikazioko zuzendaria Neiker erakundean, eta ikerlaria Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundean.

Share