Prentsa Oharren banner

Gizonezko bat ikertzen ari dira kontrako norabidean eta kalamuaren eta kokainaren eraginpean gidatzeagatik

Udaltzaingoa 41 urteko gizonezko bat ikertzen ari da Oto hiribidean drogen eraginpean eta zirkulazioaren kontrako norabidean gidatzeagatik. Patruila batek gelditzeko eskatu zion atzo arratsaldeko lehen orduan. Alkoholemia-probetan emaitza negatiboa eman zuen, baina positibo eman zuen kalamu eta kokainaren toxikoak hautemateko testean. Laborategiko behin betiko emaitzak eduki arte, Guardiako Epaitegian izapideak abiarazi zituzten bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik.

Istripuak

Hiru pertsona zauritu ziren atzo istripuetan.

Lehena, Ramon Rubial kaleko aparkaleku batean gertatutako auto-harrapaketa baten biktima izan zen. 78 urteko emakumea, horretarako prestatuta ez zegoen toki batetik gurutzatzen ari zela, atzerantz aparkatzen ari zen ibilgailu batek jo zuen. Oinezkoa zaurituta geratu zen eta Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Errege-Erregina Katolikoak eta Arriagako Atea kaleen arteko bidegurutzean istripu bat gertatu zen auto baten eta motozikleta baten artean, eta moto-gidaria, 60 urteko gizonezkoa, Txagorritxu Ospitalera eraman behar izan zuten.

Argiketa-talde bat Etxezarra kaleko espaloian gertatutako hirugarren istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da. 14 urteko mutil adingabe bat zaurituta geratu zen, bizikleta baten eskutokian eserita zihoanean; bizikleta horretan beste bi adingabe ere bazihoazen. Hanketako bat aurreko gurpilaren erradioen artean harrapatuta geratu zitzaion. Anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen haurra.

Udaltzaingoak beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituengatik. Horrez gain, 16 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 14 jarduera egin zituzten.

Suhiltzaileak

SPEISeko langile-talde batek AP-1 errepidean izandako trafiko-istripu batean esku hartu du gaur goizean. Osasun-langileek artatu dute zauritua, eta suhiltzaileek eta Ertzaintzak, bitartean, ibilgailuak errepidetik kendu eta errepidea garbitu dute.

Atzo gaueko hamarrak jota, suhiltzaileei deitu zieten Elorriagako Atera joan zitezen, adingabe batzuk adar batzuk erretzen ari zirelako eta kezka sortua zutelako. SPEISeko langile-taldea iritsi baino lehen, gazte horiek berek sua itzaltzea lortu zuten

Share