Prentsa Oharren banner

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 249.445 euro emango dizkie dirulaguntzetan 36 elkarteri, Gasteizen proiektuak garatu ditzaten

Tokiko Gobernu Batzarrak 36 elkarteri dirulaguntzak ematea onetsi du gaur, 2019an gizarte proiektuak  garatu ditzaten. Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 249.445 euro banatuko dizkie elkarteei, “esku hartzeko proiektuak egiteak zein Gasteizen antolatu eta garatzen dituzten prebentzio, sustapen, informazio eta gizarte sentsibilizazioko jarduerek sortutako gastuei aurre egiterik izan dezaten“, Jon Armentia zinegotzi arduradunak azaldu duenez.

Dirulaguntzarik handiena ADRA elkarteak jasoko du (14.984 €) eta txikiena, ACABE-Anorexia eta Bulimiaren aurkako Arabako Elkarteak (989 €).

Hauek dira aurtengo deialdiaren onuradunak:

 

ERAKUNDEAKEMANDAKOA, GUZTIRA
Gizarterako14.950,00 €
Sagrada Familia6.260,00 €
Bularretako minbizia edo ginekologikoa duten emakumeen Arabako elkartea (ASAMMA)12.463,63 €
Hartutako kalte zerebrala dutenen elkartea (ATECE)7.000,00 €
Gizarte sustapenerako BOSCOS elkartea9.420,00 €
ADRA14.983,94 €
Crohn gaitzak eta kolitis ultzeradunak eragindako gaixoen Arabako elkartea (ACCU)2.706,56 €
ADEAR3.190,00 €
Garun paralisia dutenen Arabako elkartea (ASPACE)8.000,00 €
Emakumeak aniztasunean elkartea2.488,67 €
Anorexia eta bulimiaren aurkako Arabako elkartea (ACABE)989,00 €
Begisare, Erretinosi pigmentarioa dutenen Arabako elkartea4.906,47 €
Itxaropena, ikusmen urria duten pertsonen Arabako elkartea2.459,60 €
Besartean, hazkuntzan laguntzea7.783,00 €
Arantza bifidoa eta hidrozefalia dutenen Arabako elkartea (ARESBI)1.548,00 €
Arabako gorren guraso eta lagunen elkartea (ASPASOR)5.641,60 €
Euskadi eta Ekuador arteko Elkartasuna (ASVE)12.677,70 €
Esklerosi anizkoitzaren Arabako elkartea (AEMAR)5.358,08 €
ORUMAR elkartea7.260,55 €
Bihotz eta birika transplantea izan dutenen Euskadiko elkartea (ATCORE)4.300,00 €
Gaixotasun arraroen Espainiako federazioa (FEDER)5.222,94 €
INSOLA12.805,40 €
Iturrigorri Elkarlan11.708,90 €
Corazonistas fundazioa12.900,00 €
Banandutako aita eta amen Arabako elkartea (AMAPASE)4.775,49 €
Bizitza duinaren aldeko elkartea2.360,70 €
Itaka – Escolapios fundazioa12.760,68 €
Arnasa Araba-Fibrosi kiistikoa dutenen Arabako elkartea1.134,00 €
Música, Arte y Proceso elkartea7.370,18 €
Aranbizkarreko ikastolako gurasoen elkartea (Zuriber)7.994,06 €
Izpiak-adimen anizkoitzak hezi eta garatzeko elkartea4.025,70 €
Icono Difusión Cultural7.154,02 €
IKIRIKI – zaldiekiko interakzioak7.507,50 €
Hirukide, familia ugarien elkarteen Euskadiko federazioa9.750,00 €
Acción Familiar de Euskadi – AFAE6.500,00 €
“Buena Voluntad” elkartea1.089,00 €

 

 

Abetxukuko ekimen etxea

Bestetik, Zubia Gurutzatzen elkartearekin lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, Abetxukuko ekimen etxearen proiektua garatzeko.

Gizarte ahultasun-egoeran daudelarik besteekin erlazionatzeko giroan okupazio-jardueraren batean aritzeko beharra duten pertsonekin egiten du lan elkarteak, haien garapen pertsonala eta moldatzea autonomia sustatzearren.

Abetxukuko ekimen etxearen proiektuaren barruan nekazaritza ekologikoari, zurgintzari eta informatikari buruzko lantegiak egingo dira. Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 9.750,00 euroko ekarpen ekonomikoa emango die horretarako.

Share