Prentsa Oharren banner

Zeledonen jaitsiera ikusteko 50 paseak zozketatu ditu Udalak

Orotara 2.237 izen-emate baliodun egin dira, bigarren erregistro onena 2015ean martxan jarri zenetik

Gaur goizean egin da Zeledonen jaitsiera eta Andre Maria Zuriaren jaien hasierako suziriaren jaurtiketa San Migeleko balkoitik ikusteko 50 pase bikoitzen zozketa; Partaidetza eta Gardentasun zinegotzi Borja Rodríguezek sakatu du botoia.

Aurten 2.748 eskabide jaso ditu Udalak, eta horietako 2.237 onetsi dira oinarriak kontuan hartuta.

Sarituetako bat den jakin nahi duenak www.vitoria-gasteiz.org/lablanca web-orrian kontsultatu dezake, edo 010 nahiz 945161100 telefonoetara deitu.
Udal langileak harremanetan jarriko dira irabazleekin, 2 sarrerak emateko. Sarrerak zozketan izena eman duenarentzat eta lagun batentzat (adinduna nahi adingabea) izango dira. Sarrerak besterenezinak dira.

Irabazi duten pertsonek uztailaren 26tik 29ra arte jaso ahalko dituzte txartelak, Espainia plazako Turismo Bulegoan; NANa aurkeztu beharko dute. Gonbidapena jasotzen ez dutenek aukera galduko dute, eta ordezkoei deituko zaie; azken horiek uztailaren 30etik abuztuaren 1era arte jasoko ahalko dituzte txartelak.

2015ean balkoia herritarrei oro har irekitzen hasi zenetik, erantzuna positiboa izan da. 2015ean 2.897 pertsona sartu ziren zozketan; 2016, 1.393; 2017an, 1.197, eta 2018, 2.051. Aurtengoa da bigarren daturik onena: 2.237 izen-emate baliodun.

Share