Prentsa Oharren banner

Bi pertsona zauritu dira trafiko-istripuetan

Azkeneko 24 orduetan hamaika trafiko-istripu erregistratu dira, eta horietan bi pertsona zauritu dira.

Atzo Zabalgana eta Nazio Batuen hiribideen elkargunean 11:15ak aldera talka baten ondorioz izandako istripuaren xehetasunak ikertzen ari da Argiketa talde bat. Talka horren ondorioz, gidarietako bat, 43 urteko gizonezkoa, zaurituta geratu zen eta Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Arratsaldean, Sansomendi kalean, auto batek bizikleta bat jo zuen, eta bizikletan zihoan 47 urteko gizonezkoa toki horretan bertan artatu zuten osasun-langileek, nahiz ez zuten ospitalera eraman beharrik izan.

Iruñea kalean edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik eta nahitaezko probak egiteari uko egiteagatik 47 urteko gizonezko bat ikertzen ari da Udaltzaingoa, izapidetzen ari den argiketa batean.

24 urteko mutil gazte bat eta 38 urteko gizonezko bat ere ikertzen ari dira, bide-segurtasunaren aurkako delitua egiteagatik, hurrenez hurren Bolivia kaletik eta Lermandabidea kaletik gida-baimenik gabe gidatzen zihoazelako. Udaltzainek egiaztatu zuten azken gidari horrek behin betiko indarraldi-galera duela epai judizial baten ondorioz, eta horrexegatik, dagozkion izapideak abiarazi zituzten Guardiako Epaitegian.

Udaltzaingoak 16 salaketa erregistratu zituen atzo Agirrelandako polizia-etxean.

 

Suhiltzaileek bi sutetan esku hartu dute

Suteen Prebentzio eta Itzalketarako nahiz Salbamendurako Zerbitzuak (SPEIS) zereal-finketan piztutako bi sutetan esku hartu zuen atzo: lehena, Mendozan izan zen, eta 30.000 metro koadro inguru ziren, eta bigarrena Ezkerokotxan, eta bertan 25.000 metro koadro erre ziren zereal-finketan eta 1.500 metro koadro inguru basoberan.

 

 

 

Share