Prentsa Oharren banner

Ekonomia Sustapenaren Sailak ikus-entzunezko proiektuak garatzeko laguntza-deialdia egin du, eta 100.000 euro jarriko ditu horretarako

Ekonomia Sustapenaren Sailak 2019an Gasteizen ikus-entzunezko proiektuak garatu eta ekoizteko laguntza-deialdia egin du.

Udalak sustatzen duen horrelako hirugarren poltsa da, “tokiko ikus-entzunezkoen sektoreari sostengu eman eta sendotzearren, eta 100.000 euroko aurrekontua dugu horretarako“, azaldu du arloko zinegotzi ordezkari Maider Etxebarriak.

Argitaratu berri diren laguntzak lau modalitatetan banatu dira:

·        Zinema- eta telebista-proiektuak garatzeko laguntzak: 25.000 €.

·        Film luzeak ekoizteko laguntzak: 40.000 €.

·        Film laburrak ekoizteko laguntzak: 25.000 €.

·        Gidoiak idazteko laguntzak: 10.000 €.

Interesatutako pertsona eta entitateek abuztuaren 21era arteko epea izango dute eskabideak eta deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkezteko.

2018. urtea

Udalak 10 proiekturi eman zien laguntza iaz, eta une honetan sortze eta garapen fasean daude.

Zehazki, udal diru-laguntza jaso zuten bi film luze hasiko dira grabatzen aurten: “Baby”, Juanma Bajo Ulloarena (Frágil Zinema SL) eta “Ane”, David Pérez Sañudorena (Amania Films SL).

Area Audiovisual-en “Northabout-Contra el cambio climático” proiektua ere martxan da; aukeratutako beste proiektuetako bat, Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren “Irati” filma, finantzaketa osatzeko fasean dago.

Film laburrei dagokienez, diruz lagundutako hiruetako bitan agertokien bila ari dira, eta talde tekniko eta artistikoa osatzen.

Share