Prentsa Oharren banner

Andre Maria Zuriaren jaien programaren 30.000 ale baino gehiago jendearen eskura

Turismo Bulegoan formatu handiko 500 ale banatuko dira

 

Gasteizko Udalak 2019ko Andre Maria Zuriaren ohorezko jaien programaren 30.000 ale baino gehiago jarriko ditu herritarren eskura.

Eskuko programaren 20.000 ale hiriko kioskoetan banatu dira, eta beste 10.000, gizarte etxeetan, Goiuri jauregian, San Martineko udal bulegoetan eta Turismo Bulegoan.

Horietaz gain, formatu handiko 500 ale banatuko dira, Turismo Bulegoan denak.

Share