Prentsa Oharren banner

Andre Maria Zuriaren jaietako azoka lekuz aldatu da, eta 40 saltokiak Santa Barbara plaza berrituan jarriko dira

Gaur eguerdian ireki ditu ateak Andre Maria Zuriaren jaietako azokak, Santa Barbara plaza berrituan, abuztuaren 9ra arte.

Kokalekua da aurtengo azokaren berritasun nagusia, Senda ibilbidea eta Musikaren ibilbidea utzita hiriguneko beste leku batera aldatuko baita.

Enpleguaren, Merkataritzaren eta Biltzarren zinegotzi Felipe Garcíaren ustez, “kokaleku berria hobekuntza nabarmena da, erdialderago baitago eta irisgarriagoa baita eta, beraz, erakargarriagoa herritarrentzat. Horri saltoki eta produktuen eskaintza handia gehituz gero, nahitaez joan beharreko lekua dela esan dezakegu”.

Azokara hurbiltzen direnek 40 saltoki aurkituko dituzte, eta askotariko artisau produktuak: eskuz margotutako jantziak, larruzko eskulanak, eskuz egindako bitxiak, lamina ilustratuak edo material birziklatuz egindako osagarriak.

“Gainera, merkatariak leku askotakoak izan arren, % 35 Gasteizkoak dira, beraz, bertako artisauen ordezkaritza handia dela esan daiteke”, azaldu du Felipe Garcíak.

Ordutegiak

Andre Maria Zuriaren jaietako azoka 12:00etatik 14:30era eta 16:30etik 02:00etara egongo da zabalik gaur.

Uztailaren 25etik abuztuaren 3ra arte, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 22:00etara irekiko dira saltokiak.

Abuztuaren 4tik 8ra, berriz, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 01:00etara.

Abuztuaren 4tik 8r, berriz, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 01:00etara.

Abuztuaren 9an, azkenik, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 02:00etara.

Share