Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  24 uztaila 2019 10:56

 

Irailaren 16tik 22ra bitartean egingo da XXXI. edizioa, eta Penn&Teller Fool US magia saiorako entzunaldia ere egingo da horren barruan

Magialdiaren XXXI. edizioa irailaren 16tik 22ra bitartean egingo da, eta berriro ere Gasteiz magiaren europar hiriburua bihurtuko da.

Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok, jaialdiaren zuzendari José Ángel Suárezek eta munduko magia telesaio garrantzitsuenetako baten —Penn&Teller Fool US— ekoizle Lincoln Hiatt-ek aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

Hiattek Independence Day eta Gozzilla filmak ekoitzi zituen 90eko hamarkadan, besteak beste. Programa amerikar mitikoaren 2020ko denboraldirako entzunaldia egingo da jaialdiaren barruan eta, hain zuzen ere, Gasteiz izango da Espainian entzunaldiak egiten diren leku bakarra. Hiatt eta haren bazkide Andrew Golderrek iaz ere egin zuten hori, eta errepikatu egingo dute, Magialdiaren arrakasta eta proiekzioa handiak baitira.

 

Berrikuntzak

Iaz handitu egin zen erakusleiho kopurua, 11ra, Magialdia Zabalganera eramateko, eta aurten ere hala egingo da.

Orobat, iaz sortutako bi ikuskizun berriek jarraituko dute.

Lehenengoaz Alberto de Figueiredo arduratuko da, zeina estatuko mago garrantzitsuenetako bat baita. “Las Cartas sobre la mesa” izeneko ikuskizuna pertsona bakarreko showa da, batez ere helduei zuzendua.

Bigarren ikuskizuna helduei zuzendutakoa da, halaber: Anthony Blake mentalista ezagunak eskainiko du, “Pensamientos confidenciales” izenburuaren pean. Vital Fundazioaren aretoan eskainiko dira bi saio horiek.

Duela urte batzuetatik hona, jarduera solidario bat egin ohi da Magialdian. Aurten Vivir con voz propia  elkartearekin batera egingo da; bizitzaren amaierari buruzko hausnarketa piztea da proiektuaren helburua, eta bizialdi oso, pertsonalizatu eta pertsonarekiko begirunetsua osatzen laguntzea, bizitza prozesuan parte hartzeko eta horretaz erabakitzeko gaitasuna edukitzeko aukera emanez.

Horretaz gain, beti bezala, 400 mago profesional eta amateurrek baino gehiagok hartuko dute parte Europa biltzar jauregiko lan jardunaldi espezializatuetan, haientzat ekitaldi esklusiboak antolatzen baitira, magiari buruzko liburuen aurkezpenak, besteak beste. Orobat, mago onenetako batzuek azken ekoizpenak aurkeztuko dizkiete beren kideei. Jarduera hori Magialdian baino ez da eskaintzen.

Programaren baitan badira nazioarteko galak, eta une honetako saiorik onenak ikusteko aukera izango da Principal antzokian eta Europa biltzar jauregian. Ikastetxeetan, Txagorritxu ospitalean, Dendaraban (familientzat), tranbia geltokietan eta beste leku batzuetan ere eskainiko dira magia emanaldiak, eta amaitzeko gala Espainia plazan egingo da.

Aurten Morrison el Magnifico magoari egingo zaio omenaldia, jaialdiaren mago maiteenetako hori, estatuko magiaren historiaren funtsezko zatia zena, iaz hil baitzen.

Beste edizio batzuetan bezala, jaialdiak abangoardiako ikuskizunak aurkeztearen aldeko apustua egin du, kalitate handikoak eta gure hirian inoiz ikusi gabeak; horietako batzuk Espainian lehenengo aldiz ikusiko dira, eta beste batzuk beren herrialdetik ateratzen diren lehenengo aldia da.

Artista nabarmengarrienak:

  • Hanna (Japonia). Emakume gazte-gazte horrek erritmoz eta sinpatiaz betetako ikuskizuna eskainiko du. Munduko lan onenetako bat gaur egun.
  • Jordi Cami (Espainia). Jordi Medikuntzan doktorea da, Farmakologia Klinikoan espezialista, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko katedraduna eta  Bartzelonako Ikerkuntza Biomedikoko Parkeko (PRBB) eta Pasqual Maragall fundazioko zuzendari nagusia. Magiaren eta neurozientziaren zale amorratua da. Neuromagiari buruzko hitzaldia emango du, El cerebro ilusionista
  • Den Den (Japonia). Manipulazio-ikuskizun txundigarrienetako bat, magia eta origamia nahasten dituena.
  • DK (Hego Korea). Gertuko magiako ikuskizun originalenaren saria munduko azken magia biltzarrean (Busan).
  • Daniel Ketchedjian (Uruguai). Latinoamerikako mago original eta sortzaileenetako bat, estatuan lehenengoz.

Beste espazio nabarmengarri batzuk:

  • Magia ibilbideak: 2011n sortu ziren, eta magia hurbiletik ikusteko aukera ematen dute, kamerarik gabe eta oso jende gutxirekin. Ohiko agertokietan izango dira: Sokaren Etxea, Bibat museoa, Montehermoso eta Santa Maria Katedrala fundazioa.
  • Ignacio Aldecoa kultura etxean ere izango da Magialdiaren barruko ikuskizunik.
  • Bestetik, irailaren 14an (larunbata) familia osoarentzako magia ikuskizuna izango da Uraren Ezkutuko Lorategian.

 

·        Fournier Karta Museoa:  patioan kaleko magia ikuskizunak eskainiko dira.

 

  • OFF FESTIBAL: 2013an sortu zen formatu hori, arrakasta handiz. Hiriko ostalaritza establezimenduetan egiten dira magia ikuskizunak, agertokirik gabe, bezeroen ondo-ondoan.

Beste jarduera batzuk ere izango dira:

  • Umeentzako magia lantegiak, euskaraz, BIBAT museoan.
  • “Asma ezazu karta bat”: umeek beren kartak marraztu ahalko dituzte, BIBAT museoan.
  • Ikasleentzako magia, Lakuako gizarte etxeko Federico García Lorca antzokian.

 

Dagoeneko eskuragarri dago informazio guztia www.magialdia.com web-orrian.

 

 

 

Share