Prentsa Oharren banner

Gizonezko bat atxilotu dute indarkeriaz lapurreta-delitua egiteagatik

Udaltzaingoaren Agenteek bart gauerdian 34 urteko gizonezko bat atxilotu dute indarkeriaz lapurreta-delitua egiteagatik.

Gertaerak Zerkabarren kalean izan dira. Lekukoek kontatutakoaren arabera, bi gizonezkoren arteko borroka batekin hasi zen dena. Horietako batek ihes egin zuen bertatik, eta besteak atzetik jarraitu nahi izan zion. Hura harrapatu nahian, neska gazte bat jo eta patinetea kendu zion, eta ondorioz, neska lurrera erori eta zenbait zauri jasan zituen. Gertaeren lekuko izandako beste herritar bat hari laguntzera joan zen, eta azkenean ibilgailua eramatea eragotzi zuen.

Anbulantzia batek 28 urteko emakumea artatu zuen, eta gero ospitalera eraman zuten. Laguntza eskaini zion herritarra ere ospitale batera eraman zuten poliziaren patruila batean, atxilotuarekin izandako borrokaren ondorioz lesio batzuk izan zituelako.

Gertaera horiek ikusita, udaltzainek atxilotu egin zuten erasotzailea, toki horretan geratu baitzen, eta gaur goizean aske utzi dute, Guardiako Epaitegian izapide egokiak abiarazi ondoren.

Istripuak

Azkeneko 24 orduetan 19 istripu erregistratu dira, eta horietan pertsona bat zauritu da.

Atzo goizeko lehen orduan, bi autok elkar jo zuten Maite Zuñiga kalean. Talka horren ondorioz, gidarietako bat, 49 urteko gizonezkoa, zaurituta geratu zen, eta anbulantzian eraman behar izan zuten Santiago Ospitalera.

Udaltzaingoak 25 salaketa erregistratu zituen Agirrelandako egoitzan.

Erreskate bat mendian

Suteen Prebentzio eta Itzalketarako nahiz Salbamendurako Zerbitzuak (SPEIS) bero-kolpe bat jasan zuen pertsona baten erreskatean esku hartu zuen atzo 14:08ean, Oto Goikotik hurbil dagoen mendi batean gazte-talde batekin mendi-ibilaldi bat egiten ari zela. Suhiltzaileak iritsi zirenean konorterik gabe zegoen eta Ertzaintzaren helikopteroan eraman behar izan zuten.

 

Share