Prentsa Oharren banner

Haurrak identifikatzeko eskumuturrak banatzen hasiko dira gizarte etxeetan, kalean umerik galtzen bada errazago aurkitzerik izan dadin

Gaur arratsaldean hasiko dira banatzen haurrak identifikatzeko eskumuturrak gizarte etxeetan, kalean umerik galtzen bada errazago aurkitzerik izan dadin; izan ere, jaietan jendetza handia dagoen lekuetan horrelakoak gerta daitezke, erraza delako umeak zein gurasoak edo tutoreak despistatzea.

Sustorik ez hartzeko, helduak lasai ibiltzeko eta umeei momentu txar bat aurrezteko, Udaltzaingoak umeentzako 10.000 eskumuturreko egin ditu, bertan umearen ardura duen helduaren telefono-zenbakia idatzi eta azkar lokalizatzerik izan dezaten ezusterik gertatuz gero.

Uztailean gizarte etxeetan banatuko dira eskumuturrekoak. Abuztuan itxita egon ohi dira, oporrak direla eta; horrenbestez, Udalaren Turismo Bulegoan jarraituko dute eskumuturrekoak banatzen.

Estatistikak

Udaltzaingoak dituen datuen arabera, iaz 79 ohar jaso zuten kalean umeren bat galdu zelako, zeinak denbora gutxira aurkitu baitzituzten.

Aurten, eta orain arte, 46 alditan eskatu da Udaltzaingoaren laguntza arrazoi beragatik.

Share