Prentsa Oharren banner

Udalak ongietorria eman dio IV. Psikologia Biltzar Nazionalaren antolaketa batzordeari, zeina Europa jauregian egindako jendetsuena baita

 

Gaur arratsaldean, harrera egin zaio udaletxean IV. Psikologia Biltzar Nazionalaren eta Prebentzio Psikologikoaren Nazioarteko Sinposioaren antolaketa batzordeari. Gasteizko Europa jauregian egiten ari den ekitaldia bertan inoiz hartutako jendetsuena da. Espezialistek prebentzioari eman nahi izan diote arreta, gaurko gizartean pertsonek dituzten buruko osasuneko arazoei heltzeko. Zehazki, “Psikologikoa den ezer ez zaigu arrotz” lema aukeratu dute.

Gorka Urtaran alkateak biltzarraren inaugurazioan parte hartu zuen atzo, eta horren karietara Gasteizera etorritakoei gonbit egin die hiria, jauregi errenazentistak, berdeguneak eta gastronomia eta beste ezagutzeko.

Share