Prentsa Oharren banner

Hezkuntza Zerbitzuak ikasteko zailtasunak dituzten haurrei laguntzeko deialdiaren oinarriak onetsi ditu

Udaberria elkartearekiko eta  EHUren Udako Ikastaroen Fundazioarekiko hitzarmenak ere onetsi ditu

Hezkuntza Zerbitzuak proposaturik, ikasteko zailtasunak dituzten haurrei  laguntzeko 2019-2020 ikasturterako deialdia eta oinarriak onetsi ditu Tokiko Gobernu Batzarrak; 161.171 euro dira orotara.

Udalak beharrezkotzat jotzen du ikasteko arazoak dituzten ikasleei laguntza psikopedagogikoa ematea, Hezkuntza Zerbitzuaren bitartez, ume horien testuinguruak dituen balizko gabezien eragina hezkuntzaren bidez konpentsatzearren.

Diru-laguntzaren bidez, laguntza psikopedagogikoa jasoko da  ikastetxeek proposatutako Gasteizko kabinete psikopedagogikoetan saioak egiteko.

Hitzarmenak

Aipatutako zerbitzuak proposatutako bi hitzarmen ere onetsi ditu Tokiko Batzarrak. Lehena, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen Fundazioarekin,  nazioarteko zuzenbideari eta nazioarteko harremanei buruzko 2019ko ikastaroak egiteko, 30.000 euroan.

Bigarrena, Udaberria elkartearekin, dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutako musika-programa gauzatzeko, 7.000 euroan.

Share