Prentsa Oharren banner

Paula Rubiok eta Gonzalo Araneguik irudikatuko dituzte Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren jaietan

 

 

 

 

 

 

 

Edurnek eta Zeledon Txikik badute hezur-haragizko kiderik. Paula Rubiok —Zintzarri taldekoa— eta Gonzalo Araneguik —Bereziak taldekoa— irudikatuko dituzte pertsonaia ospetsuak Andre Maria Zuriaren jaietan, bereziki abuztuaren 7an, umeei eskainitako eguna baita; bigarren urtez jarraian, San Migeleko dorretik jaitsiko dira pertsonaiak Andre Maria Zuriaren plazara.

Alkate Gorka Urtaranek eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok gaur goizean agurtu dituzte Edurne eta Celedón Txiki udaletxeko harrera aretoan.

Paula Rubiok (10 urte) eta Gonzalo Areneguik (12 urte) abuztuaren 7an erabiliko dituzten euritakoak jaso dituzte. Biak ilusioz eta pozez gainezka agertu dira Gasteizko jaietan umeak ordezkatu ahal izateagatik “hain egun berezian“.

Share