Prentsa Oharren banner

TUVISAk Gautxori linea guztietara zabalduko du eskaripeko geraldien zerbitzua, emakume eta adingabeei zuzendua

Zerbitzua 2019ko abuztuaren 4an hasiko da.

Jaietan garraio publikoaren erabilera sustatu nahi dugu, bai eta emakume eta 18 beherako pertsona guztiak etxera gauez segurtasun osoz itzuli ahal izatea bermatu ere”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta TUVISAko lehendakari Amaia Barredok.

Eskaripeko Gautxori mapa

TUVISAk Gautxori linea guztietara zabalduko du eskaripeko geraldien zerbitzua, emakume eta adingabeei zuzendua “Garraio publikoaren erabilera sustatu nahi dugu gaueko aisialdiari lotuta, bai eta emakume eta gazte guztiek etxera segurtasun osoz iritsi daitezen bermatzea ere. Zabalganeko linean egindako proba pilotuak onarpen ona izan du, eta emakumeek eta adingabeek asko eskertzen dute sistema hau. Orain Gasteizko auzo guztietara zabaltzeko moduan gaude”, azaldu du gaur goizean Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta TUVISAko lehendakari Amaia Barredok. Proposamena TUVISAren hurrengo kontseilura eramango da, uztailaren 30n.

Garraioko udal enpresak bi aukera eskainiko ditu erabiltzaile gazteek eta emakumeek beren etxetik ahalik eta gertuan jaitsi ahal daitezen autobusetik. Eguneko lineetan dagoeneko funtzionatzen duten geltokietan (Gautxori normalean ez dira erabiltzen) eta  horien arteko leku seguruetan jaitsi ahal izango da.

Eskaripeko geraldien zerbitzua iazko Andre Maria Zuriaren jaietan hasi zen eskaintzen, proba pilotu gisa, Zabalganeko G3 linean. Ordutik hona 404 bider baliatu zian da, 112 gautan. “Erabileraren batez bestekoa aukera bera eskaintzen duten beste hiri batzuetakoaren antzekoa da: erabilera guztien % 1,5ekoa”, azaldu du TUVISAko lehendakariak. Zerbitzuaren erabilera irregularra da. Geraldi-kopuru handieneko hilabetea iazko abuztua izan zen (jaiekin bat), 86 geraldi guztira. Kasuen % 95,56an erabiltzaileak emakumeak izan dira.

Urte honetan zehar, TUVISAko zenbait teknikarik Gautxoriko linea guztiak aztertu dituzte, banan-banan, linea bakoitzean eskaripeko geraldiak egiteko leku egokienak definitzeko. Horrez gain, eskuliburu bat osatu da gidariei laguntzeko. Gaur egun gaueko boist linea daude: G1 Lakua-Abetxuko; G2 Adurtza-Salburua; G3 Armentia-Zabalgana; G4 Sansomendi-Lakua eta G6 Salburua-Aranbizkarra. Ostiral, larunbat eta jai bezperetan ibiltzen dira. Helbide honetan aurkitu daiteke infiormazio osoa: www.vitoria-gasteiz.org/TUVISA.

 

 

Nola erabili zerbitzu berria?

Autobusetik jaistea beti segurtasun egoeran egingo da, betiere espaloiren bat dagoen lekuren batean. Jaitsi nahi duenak berariaz eskatu beharko dio gidariari, geratu nahi duen tokiaren aurreko geltokian, eta autobusaren aurreko atearen parean geratuko da, bertatik irteteko.

Ibilgailuak ezingo dira gelditu izkina, bidegurutze nahiz bidebanatze batetik 5 metro baino gutxiagora, ezta irlatxo, erdibitzaile, trenbide-pasagune, bizikleta-pasabide, oinezkoen pasabide eta espaloi beheraguneetan ere. Zubi eta pasabide jasoetan nahiz horien azpian ere ezingo dira gelditu. Autobusek ezingo dituzte ibilgailuak eraikinetara sartzeko pasabideak oztopatu, horiek behar bezala seinaleztatuta badaude, ezta pertsonak eraikinetara sartu nahiz horietatik ateratzeko erabilera normala oztopatu ere. Zirkulatzen ari diren gainerakoen ikusgarritasuna oztopatzen duten lekuak ere saihestuko dira. Alabaina, zalantzazko egoeretan, gidariaren irizpideak izango du lehentasuna.

Gurpil-aulkian dabiltzanek ere izango dute eskaripeko geraldia eskatzeko aukera. Gidariak baloratu eta erabaki beharko du eskatutako lekuak arrapala jaisteko beharrezko baldintzak betetzen dituen edo ez, eta ezezkoan leku alternatiboren bat proposatuko dute.

 

Linea bakoitzeko eskaripeko geraldien xehetasuna:

G1

Eguneko geltokiak:

 

Gasteiz hiribidea, 54 (L1)

Gasteiz hiribidea, 86 (L1)

Intermodala (L4)

Frantzia kalea 23 (L3-4)

 

Beste leku batzuk, kale hauetan: Gasteiz hiribidea, Konstituzio plaza, Honduras kalea, Arriagako atea eta Frantzia kalea. 

 

G2

Eguneko geltokiak:

Izarbenta/Errekaleor (L10)

Iliada 10 (L6)

Florida/Judimendi (L7)

 

Beste leku batzuk, kale hauetan: Izardui Komandantea, Zumakadi ibilbidea, Antonio Amat Maiz, Joan Karlos I.a eta Florida.

 

G3:

Eguneko geltokiak:

Gaztela 36 (L4-6)

Gaztela/Etxezarra (L4-6)

Mariturri/Sofia Erregina (L6)

Nazio Batuak/mariturri (L10)

Adriano VI.a/Bustinzuri (L1-5 -7)

Adriano VI.a,1 (L5-7-10)

 

Beste leku batzuk, kale hauetan: Gaztelako atea, Sofia Erregina, Mariturri, Giza Eskubideak, Nazio Batuak, Pedro Asua eta Adriano VI.a.

 

G4

Eguneko geltokiak:

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 34 (L7)

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 78 (L2)

Oto hiribidea 2 (L5)

Donostia 49 (L5)

Jose Atxotegi/Txagorritxu (L7)

Pedro Asua/Tomas Zumarraga Dohatsua (L2-5-7)

Adriano VI.a/Bustinzuri (L1-5-7)

Adriano VI.a,1 (L5-7-10)

 

Beste leku batzuk, kale hauetan: Gasteiz hiribidea, Ozeano Atlantikoa, Pedro Asua eta Adriano VI.a.

 

G6

Eguneko geltokiak:

Florida/Judimendi (L7)

Beste leku batzuk kale hauetan: Andaluzia, Joan Karlos I.a eta Florida.

 

Maparen aldaketa

Horrez gain, TUVISAko lehendakari Amaia Barredok jakinarazi du baita hurrengo kontseiluan gaurko Gautxorien mapa aldatzea proposatuko duela, eta bertan jarraian adierazten diren aldaketak txertatuko dituela, hartara zerbitzua eskatzen diren guneak eta bizilagunen elkarteek eskatutakoak artatu ahal izateko.

Ibilbidea luzatzea Ibaiondo eta Zabalganean eskaripeko geraldia eskatzen denean, eta Jose Maria Cagigal,4 helbidera doan adarraren ordez eskaripeko geraldiaren eskaera (puntuzko lerroek adierazten dituzte luzapen horiek mapan). Zabalganeko luzapenean, eguneko 10. linearen ordua egokitzeko geltokian (Nazio Batuak / Mariturri) geratuko litzateke. Ibaiondoren kasuan, berriz, eguneko 4. linean dagoen Donostia kalea 49 geltokian.

 

– TUVISAren datuen arabera, Jose Maria Cagigal 4 geltokiko igoera-kopuruen batez bestekoa 46 pertsonakoa da azken 8 urteetan. 2019an, eta gaur arte,m 11 pertsona igo dira.

 

Share